ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Irauregitik Ezpelarri, Sasiburu, Apuko Hatxak, Apu eta Akatxa
near Irauregi, País Vasco (España)
Viewed 39 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau oso klasikoa da Alosotegi-Irauregin hasi eta Sasibururantz doazenen artean. Osteratxu atsegina da, ikuspegi zabalak eskaintzen dituzana, eta badauka alde interesgarririk be. Izan be, batetik, Ezpelarri hatx bitxia bisitauko dogu, eta gogoan eukiko dogu bertan korta bat egon zala, eta hurrean haizeola bat, nahi-ta agerian behintzat ez dan hareen azterrenik igarten. Izan be, Sasiburu-Trianoko mendietan eurrez egon dira kortak eta haizeolak. Eta, era berean, horra hot Apuko Hatxetako meatzak be.
Bide gehiena basa-bide (pista) zabalez izango da, baita lantzean behin bidexketatik be, ez beti guztiz argiak baina galtzeko arrisku bakoak.
IBILBIDEA
- IRAUREGITIK EZPELARRIRA
Irauregiko auto-aparkalekutik urtengo dogu. Porlanazko basa-bidez (pistaz) igoko dogu baserri bateraino. Handik meatzetako bide zahar bati lotuko gaiakoz harik eta Ezpelarriren azpian egon arte. Bidezidorrez igoko dogu Ezpelarriko leporaino. Inguruan ganaduaren sasi bidexka asko dagoz, sasitza txikia, baina beti erosoa ez bada be, ez dago oztoporik ibilteko.
Ezpelarrira igo gura badogu, trepadatxu bat dago, eta arretaz ibili behar.
- EZPELARRITIK SASIBURURA
Ostera beheko bide zabalera jatsi eta aurrera segituko dogu, baina, haizeolaren ingurura heldu gura badogu, bidexka batetik desbideratuko gara beheko sakonuneraino. Dana dala, jakizu, agerian ez dagoala ezer, lurrean azterrika egiten ez bagodu behinik behin.
Zelangura be, ez badozu toki honetara hurreratu gura, segi zuzen bide zabaletik, ez desbideratu, goiko mendi-hegiraino. Ostera, haizeolaren ingurura etorri bagara, bidexkaz gora egingo dogu hegiraino.
Hegitik eskumatara, Sasibururaino igoko dogu, eta bertatik Sasiburuko mendi-lerrotxu osoa ikusiko, baita Kadaguaren Ibarra, Alonsotegi-Irauregi, San Bizente Barakaldokoa, Bilbo… eta Bizkaiko hainbat mendi be, hurrenak Ganekogorta, Gallarraga, Ganeta eta enparauak.
- SASIBURUTIK APUKO HATXETARA
Handik Apuko Hatxetaraino (Karabiñabi, Peñas Blancas, buzoian “Apuko”) helduko gara, muno batean dagoan santutxua atzean itxita. Lur karstikoa zapalduko dogu, arrakalez betea, baina arrisku bakoa, eta hatxen txuntxurrean gagozala, meatza zaharrak edukiko doguz azpian eta alboetako mendi-hegaletan. Eta Trianoko mendiak lagun izango jakuz iparraldean.
-APUKO HATXETATIK APURA
Aldats gogor samar batetik gora igoko dogu Apu mendira (lehen “Apuko”, orain “Ganeroitz”). Ikuspegi zabal-ederrak Eretzarantz, Ganekogoratko moltsorantz, Trianoko mendietarantz, Uriberantz, Durango aldeko mendieterantz, eta Mena aldekoetarantz.
- APUTIK AKATXARA
Aputik, hegiari hego-mendebalderantz jarraituta, Akatxa txuntxurrera helduko gara, nondik Sodupe eta Alonsote-Irauregi arteko ibarraren ikuspegi argia edukiko dogun.
- AKATXATIK IRAUREGIRA
Akatxatik, hegiari jarraituta, gehienbat bidezidorrez, beheko basa-bide zabaletaraino jatsiko gara. Arretaz ibili beharko dogu baserri artean herriraino eroango gaituzan porlanazko kaminora heltzeko.
Akatxatik jasteko bidezidorra atzean itxita, lurrezko basa-bidez goazala, une jakin batean bide zabala itxi eta metro batzuk galdu beharko doguz (waitpointa), bide barik, beheko bedarrezko bide zabalaraino. Han gagozala, hiru erromara zarratu (langa) goititu beharko doguz, lehenengo biak gainetik, hirugarrena, kate ugartuaz egindako korapiloa askatuta.
Hori egin gura ez badogu, aukerea daukagu, bedarrezko bidera jasti barik, lurrezko basa-bidetik aurrera segitzeko, baserri batzuetaraino, horrela ibilbidea luzatuta.
Porlanezko basa-bide batean ostera be, eta trenbide azpitik igarota, laster egongo gara Irauregin.
ZERI IKUSI IBILBIDEAN
- EZPELARRI, KORTEA ETA HAIZEOLA
Ezpelarri hatx bitxia da, urtena, ageri agerikoa, inguruko hatxak eta harriak ez bezala, harri metamorfikoz sortua, kuartzo asko daukana. Eta lepoan kortea egon zan, eta noizedonoiz kortarria be egongo zan kontizu.
Gero, handik gitxira, sakoune txikian, haizeola be egon zan, baina agerian ez dago ezer, lurrean azterrika egiten ez bagodu behinik behin.
- APUKO HATXAK ETA MEATZAK
Apuko Hatxak zulaturik dagoz, zulo itzelekaz, iparraldeko magalean nahi hegoaldekoan, nahi tontorrean; meatzak izandakoak dira. Merezi dau hurreratzea koba eta leza horreek ikustera. Baina adi ibili, inguru karstikoan sasitza eta zulo artean ibilteak arriskua be badakar eta. Hamen be, Galdamesko meatzetan lez, berton be meatzak eta koba naturalak nahasturik dagoz.
Zoritxarrez, iparraldeko maldan dagozan zulo itzelak Salgetako baserritarrak hesitu dituez bere etxaguntzan. Baina ez daukagu oztoporik, hatxetan bertan, hegoaldeko zuloak ikusteko, hatxak inguratzen badoguz. Hegoaldean, urrun geratuko jakuz Zamundi aldeko arrakala eskergak.
Koba natural bat be ba ei dago inguruan, Los Tabaqueros, baina ez dot idoro, ez behintzat Topo Euskal Herria mapak markatzen dauen tokian. Sumatzen dot baserritarrak hesitako aldean dagoala, meatzetako zulo itzeletatik hur, Salgetako baserria eta Apuko Hatxen artean, edo, beharbada, meatzak janda edo ostendua. Salgetako baserritar nagusitxu bati itaundu deutsat, eta erantzuna izan da ipar magaletako meatzetako zuloak dirala Los Tabaqueros. Holan balitz, zulo horreetariko bat litzateke, baina non fida, han gal.
Eta ohar bat toponimiaren gainean.
Oso gaztea nintzala "Apuko" izena jakon gaurko Sasiburuko Ganeroitzi. Orain "Apuko" deritxe (tontorreko buzoiak horixe dino) ondoko hatx zuriai (“Peñas Blancas”). IGNren rastar mapan, ostera, "Apu" deritxe Ganeroitzi, eta horrek euskaldun batentzat badauka zentzunik, ze mapan berrean hatx zuriai "Peñas de Apuko" deritxe. Euskaldun bati "Apuko" hori bakarrik manka motz geratzen jako, ostera, "Apuko hatxak" (Peñas de Apuko) izenak ederto joten dau belarrira. Horreek holan, Ganeroitz "Apu" izan behar. Ganera, ez da arraroa IGN mapetan toponimo zaharren bat idorotea.
Osterantzean, Barakaldoko toponimia historikoaren ganeko liburuan "Karabiñabi" deritze Apuko Hatxai. Horrek be zentzuna dauka euskaldun batentzat, “karobi” kareharriagaz loturik dago eta.
Horrenbestez, neuk "Apuko Hatxak" eta "Karabiñabi" erabilten dot.
- KADAGUAREN URJAUZITXUA
Irauregin bertan, San Antolin baino lehentxuado, antepara handi baten ondoan, Kadaguak urjauzi txiki bat dauka, zoritxarrez guztiz ondo ikusten ez dana, troka batean erdi sartuta dagoalako.
- IRAUREGIKO SAN ANTOLIN BASELEIZA
XV. mendearen amaieran edo XVI.aren hasieran eregia. XIX. mendearen amaieran ermitea ia hondatuta egoan.
Jatorrizko erretaulea kontserbetan dauen Bizkaiko ermita bakarra da, zalantza barik, Alonsotegi-Irauregiko ondasun artistiko eta historikorik garrantzitsuena. XVI. mendeko erretaula errenazentista da, diseinu ederrekoa.
Behe-erliebe batzuez eta Kristo Kurutzultzatuaz gainera, erretaulak hiru irudi daukaz: ama Birjinaren tailua umeagaz, gotikoa, baina lar zaharbarritua; San Antolinen tailua, egur polikromatuan egina, XVII. mendearen hasierakoa, Gordexolatik ekarrita; XVI. mendeko beste santu-tailu bat (Job dala dirudi, baina San Roke izan leiteke), Goikolegeatik (Larrabetzu) ekarrita. Hiru irudiok jatorriz ez dira erretaulakoak, eta ez dakigu non dagozan erretaularen irudi garaikideak.
Erretaularen bankuak panel zizelkatu bi daukaz, eta bertan baseleizaren zaindarien edo sortzaileen irudiak dagoz: eskoian, Anton Perez de Coscojales, eta ezkerrean, Elvira Jimenez de la Renteria, biok, garaiko arropakaz.
Zaharbarritze delikadu egin jako erretaulari, ia hondaturik egoan eta.
INFORMAZINO OSAGARRIA
- ZERGAITIK BURDINA APUKO HATXETAN?
Gure meatzetako burdinaren historia guztiz lotuta dago Bizkaiko kareharrizko mendien sorreragaz. Mendiok Kretazeoko koralezko arrezifeetatik datoz, arrezife fosilduak dira eta (Ikusi bera informazino zehatzagoa). Eta holan sorturiko kareharrietako arrakaletan agertu da burdina. Zelan bete ziran arrakaloz burdinaz?
Koralezko arrezifeak garatu aurretik, itsas hondoan egoazan lautada zabaletan burdina egoan sedimentu bigunakaz nahastuta. Koralaren kareharriak lupetzak estali zituezan. Lurraren presinoak tenperaturea igon eragin eban, eta lupetzen poroetan geratzen zan ura burdinagaz kargetan joan zan. Gainean jarritako arroken presinoaren ondorioz, burdin-saldak gora egin eban eta kareharrien arrakalak bete zituzan.
Burdinaz gainera, beste mineral batzuk be filtrau ziran, halan zelan blenda, galena, esfalerita, markasita.
- ZERGAITIK ARTADIA APUKO HATXETAN?
Itsaso ondoko kareharrizko mendien ezaugarri bitxi bat da, Kantauriko artadia. Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako faunea eta landarak bizi dira.
Aspaldian artadia zabalduago egon eitekean Apukoko Hatxetan, baina meatzakatik arte asko botako zituezan. Halandabe, artadi ederra dago El Regato edo Mespelerraka aldeko hegalean, baita Alonsotegi-Irauregi aldeko Zamundiko helagean be.
- KORTAK, GORTAK
XIX. mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintzea kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganaduak bertan larratzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortearen erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben.
Baserri askoren jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta, Alkorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta.
Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).
- HAIZEOLAK
Gauza jakina da Bizkaiko Triano-Sasiburu mendiak burdinazkoak izan dirana. Beharbada, honeek mendiok dira harako erromatar kronika zaharrean (Plinio Zaharrak) aitaturiko “itsaso ondoko burdinazko mendia”. Halan, meatza zahar eta abandonatuez josita dagoz (Ikusi Wikilocen BIZKAIKO MEATZAK)
Ezagutu doguz meatik burdina aterateko laba garai modernoak eta lehengo burdinola zaharrak, berbarako, El Pobal, Enkartazinoetan, eta Mirandola Legazpin, industria-iraultzaren aurreko lekuko eta oroigarri. Burdinola hidraulikoak dira. Burdinola hidraulikoak XIII-XIV. mendeetan hasi ziran. Eta lehenago zer egoan? Haizeolak, Burdin Arotik hasita, erromatarren garikoak, Antxinatekoak, Erdi Arokoak…Halan, gure mendietan azterrenak itxitako haizeolak Erdi Arokoak izan daitekez, eta bada erromatarren garaiko hondarrik be.
Non ete egoazan? Berton! bazter askotan arean be! Olagizonak mea lurretik ateraten zan tokietatik hurrean ekiten eutsen burdina lortzeari, eta meatza apalok eurrez egoazan Triano eta Sasiburu mendietan, nahi-ta haizeola gehienen hondarrak guztiz desagertu diran. Halanda be, asko ziran lez, hondino, suerte handiz, azterrenak idoro daikeguz, gehienetan txatar meta hutsak edo txatar zatitxuak, horreetxek dira-eta haizeolen hondarrak idoroteko ikurrak. Gaurkoz, 160tik gora idoro dira Bizkaiko mendietan.
Hondino haizeolen txatar edo eskoria asko idoroko doguz Traianoko mendietan, baina argi euki behar dogu sarritan ez doguna azterrenik ikusiko, bapez, eta nahikoa izan beharko jakula haizeola egoan ingurura heltzea. Baso-lanak, pinudiak, bide zabalak, sasiak..., estali edo suntsitu dituez hondarrak. Batzuetan arkeologoak lurrez estali ditue azterrenok labak idoro diran indusketak egin ostean, Arbaltzangan kasu (Peñas Negras), eta beren-beregi ez dabe seinalarik laga. Ostera, Pagasarri-Arrastalekun bada ikusi daiteken bat, panela eta guzti.
Jakina da mendiko labak oso apalak zirana, lurrean zuloa eta labea metro bateko altuera eta metro bateko zabalerakoa, tximina moduko bat. “haizeola” deritxe, erderaz, “ferrerías de monte”. Holako laben azterrenak be idoro dira, gutxi batzuk, hala zelan Calleja Verde Muskizen, Arbaltzagakoa (Peñas Negra), Pagasarri-Arrastalekukoa, Galdakaokoa..., Erdi Arokoak.
“haizeola” izena Gipuzkoan ipinitakoa da, identifikatu ziranak inguru haizetsuan egoazalako kontizu, ustez, haizearen indarra aprobetxau beharrez. Baina arkeologoak dinoe Triano-Sasiburukoak sarritan ez dagozala toki haizetsuetan, ostera batzuetan leku nahiko babestuetan. Bardin deutsa, izena holantxe geratu da.
APUKO HATXAK (KARABIÑABI) ZELAN SORTU ZIRAN
Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.
LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN
Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.
Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).
ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN
Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.
Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen formea gure kareharrizko mendien formeagaz identifikaturik.
Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.
Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.
GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK
Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.
Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.
ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf

Waypoints
Waypoint
468 ft
Erene! Behera
Waypoint
410 ft
Erromarak
Waypoint
1,148 ft
Ezpelarriko haizeola
Waypoint
1,345 ft
Leza Handia
Waypoint
1,401 ft
meatzea1
Waypoint
1,401 ft
meatzea2
Waypoint
1,037 ft
meatzea3
Waypoint
1,026 ft
Salgetako korta
Waypoint
524 ft
Solondoko haizeola
Waypoint
483 ft
Topeko korta
Waypoint
834 ft
Zamundiko haizeola
Waypoint
1,302 ft
Zutarrien landa
You can add a comment or review this trail
Comments