ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Larrea, Ubieta eta aurre-erromanikoa Güeñestik
near Aranguren, País Vasco (España)
Viewed 77 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Larrea eta Ubieta (Zipar) mendi-lerrotxo baten txuntxur nagusiak dira, ia garaiera bardinekoak. Erdiko Enkartazinoen erdi-erdian dagozan lez, ikuspegi pare bakoak eskaintzen deuskuez lau haizetara: Galdames, Sopuerta, Zalla-Güeñes, Triano-Sasiburu, Ganekogorta-Gallarraga, Trasmosomos, Mello, Alen, Ordunte…
Mendi-hegalak, ohiko modura, insignis pinudi eta eukaliptoz beterik, nahi-ta batzuetan bertoko zugatzak be inguratzen gaituen, eta sakonetan baso mistoaren azterrenak be ikusten diran.
Ibilbideak, gainera, badau beste interesgune bi: Hurtado de Amézaga jauregia (“Palacio de las Brujas”) eta San Lorenzo de Bermejillo baseleizea, leiho aurre-erromanikoa daukana. Eta, jakina, ez itxi ikusi barik ibilbidea hasten den lekutik hurreko monumentuak (Andra Mari eleiza, udaletxea, Quadra-Salcedo jauregia).
IBILBIDEA
Ia osorik burdi-bide zabalez (pistaz) egiten da, San Lorenzoraino, porlanezkoa baten, gero lurrezkoan, mendi lerroan izan ezik. Aldats handi samarrak eta lur zelaiak edo erdi zelaiak konbinetan dira, baina, oro har, ibilbidea eskatzen badau biharrik eta nekerik.
BIDEAN IKUSIKO DOGUZANAK
Historiaren arabera, Gueñesek eta Zallak Salcedoko harana eratu eben, Salcedoko jaurerria, XII. mendearen amaieran Rubio Díaz de Asturias kondeak sortua. Diego Ruiz edo Rodríguez Noroñako kondearen eta haren emazte Ximena andrearen semea zan, berori Leongo errege Alfontso V.aren alabea.
https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/06/07/el-palacio-de-las-brujas-guenes-biskaia/
-Hurtado de Amézaga jauregia (“Palacio de las Brujas”)
Jauregi barrokoa da, gaztelu baten itxurea dauena. Kareharrizko jautegi hau Felipe V.aren aldian (1700- 1746) eregiten hasi zan Baltasar Hurtado de Amézaga Riscal-go markesaren aginduz. Jauregia ez zan inoiz amaitu, eta kondaira batzuk dabiz hori azaltzeko, baten bat sorginkeriagaz loturik.
Hurrengo narrazinoak egiantza handi samarra dau: Baltasar Hurtado de Amézagak itxaroten eban Felipe V.a bisitan etortea, gonbidau eban-eta, horregaitik, erregearen mailako etxe bat eregi gura izan eban bere asaba-etxearen (oinetxe) gainean. Baina erregea ez zan etorri eta obrak ez ziran amaitu.
Zoritxarrez, baserri batek eta bere txakurrak galerazoko deuskue jauregiraino heltzea.
https://es.wikipedia.org/wiki/Palacio_de_los_Hurtado_de_Am%C3%A9zaga
https://youtu.be/CDX_lS6HT-o
-San Lorenzo de Bermejillo baseleizea
XI. mendean inguruan, herrixka baten parrokia izan zen. Antza, gaur egungo baseleizea XVI. mendearen hasierako berreraikuntzea da, eta 1607an torrea gehitu jakon, baina absidea argiztatzen dauen leihoa aurre-erromanikoa da, eta halan X. eta XI. mendeetara garoaz. Baseleizearen kanpoaldean egindako indusketa arkeologikoak erakutsi eben aurreko eraikin bateko hormen aztarnak egoazala, baita XII-XIII. mendeetako hilobiak be.
Bizkaiko lurraldeak leiho aurre-erromaniko batzuk daukaz baseleizetan. Garai bereko elementuak dirudie, XI. mendearen erdialdekoak, eta uste dabe arte asturiarreko eta birpopulatze-artearen (mozarabe) bao bikien deribazinoaren ildotik datozala.
Salcedotarrak ziran eleizearen patroi, eta hareek izentetan eben kapilaua.
https://www.condadodecastilla.es/cultura-sociedad/arte/ventana-prerromanica-de-san-lorenzo-de-bermejillo-en-guenes/
https://arkeohistoriatriskel.wordpress.com/2020/06/08/ermita-san-lorenzo-de-bermejillo-guenes-bizkaia/
IBILBIDEAREN HASIERA-TOKITIK HURREAN HONEEK EZ ITXI IKUSI BARIK
-Andra Mariaren eleizea
Salcedo haranaren monumento Gorena. XVI. mendean eregi eben. “Errege Katolikoak” (Plateresco) deritxon estiloa erakusten dau, hau da, elementu gotikoak eta errenazentistak nahasten dituan espainiar estilo berezi bat. Horrelakoa da Hegoaldeko portada ikusgarria. Eleizak elementu gotikoak (Portada eta lehen atala) eta errenazentistak (elizaren gainerakoa) daukaz. Erretaula nagusia, zur polikromatuzkoa, XVII. mendeko pieza barrokorik nabarmenetakoa da, bere fase zorrotz eta klasizistan.
https://turismo.euskadi.eus/es/patrimonio-cultural/iglesia-de-santa-maria-guenes/aa30-12375/es/
-Villa Urrutia (udaletxea)
Etxe bakana, zoragarria, jaubeak udalerriari emona. Emiliano Pagazaurtundua arkitektoak egin eban 1910ean, Bigarren Inperio estiloan, nota modernistakaz, Urrutia familiaren udako bizilekua izateko. Indianoen arkitektura deritxona jagoko, Leandro Urrutia, Galdamesen jaioa, Mexikon nekazaritzako negozioai esker aberastu zan indiano bat izan zan eta.
https://www.visitenkarterri.com/enkarterri/patrimonio-cultural/villa-urrutia.html
-Quadra Salcedo jauregia
XVI. mende hasierako jauregi zaharraren orube gainean eregia da, eta hondino azterrenak gordetzen dauz. Ia neoklasikoa da ordena-zentzuagaitik. 1900. urte inguruan teilatua, balkoiak eta fatxadaren emokatuak sakon barritu ziran.
Güenesek beste ikusgarri asko daukaz, eta hona hemen informazninoa non jaso daikezun:
http://www.guenes.eus/es-ES/guenes/Documents/Guia%20tur%C3%ADstica.pdf

Waypoints
Waypoint
286 ft
0000505
You can add a comment or review this trail
Comments