ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Mespelerrekatik (El Regato) Aldapera Tellituko lepoan zehar (Campo de los Ferrones)
near Errekatxo / El Regato, País Vasco (España)
Viewed 14 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Sasiburu-Trianoko medietan ibiliko gara, meatzalde batean, non hondio jatorrizko basoren bat geratzen dan, eta Tellitu edo Aldape mendira igoko dogu, mendiko burdinolen gune arkeologiko garrantzitsu batetik abiatuta, Tellituko lepotik edo “Campos de los Ferrones”.
Lehenago, Gaztaineta (Castaños) auzune ederra ikusiko dogu, mendi arteko bakartasunean bakartua. Gaztainetara heltzeko Mespelerrekatik (El Regato) meatze-bide batean ibiliko gara, bide erdiraino (meatzea dagoan tokiraino) baso misto eder batean, Agirre urtegia behean, ezkerraldean. Meatza dagoen tokitik (La Dificultosa, landarak ostenduta) bide desatsegin batetik, harrikirriak edo legarra bota dituez-eta, joango gara Gaztainetara.
Gaztaineta, ibar Eder eta bakartua. Handik pista gogaikarri batetik urten eta atoan ezkerretik hasten dan bidea hartuko dogu, Castaños auzunea Galdamesgaz Tellituko lepoan zehar batzen eban bide zaharra hatan be (hain zuzen); zatitxu bat bakarrik geratzen da.
Konturatu barik bide zaharra desagertuta, bidexka bihurturiko pista zaharretatik hurreratuko gara Tellituko lepoaren azpira. Handik, aldats oso pike batean bidexka batez helduko gara lepora. Tellituko lepoan, edo “Campo de Ferrones” (edo “de los difuntos”), haizeolen kontzentrazino oso garrantzitsu bat egon zan. Arkeologoak indusketak egindako Erdi Aroko aztarnategia da. Handik Tellituko (Aldape) tontorreraino igoko dogu, Enkartazinoetako ibarrak eta mendiak ikusteko Talaia.
Handik jatsi eta Eretza albora joko dogu, Eretza inguratu eta Saratxo auzunera heldu. Zati hau da, aurki, ikuspegiaren aldetik eskasena. Saratxotik urten eta atoan dagoan zubian geratuko gara hango meatzearen amildegia ikusteko. Apu (Apuko, Ganeroitz) mendiko hegaleetatik hur, ostera be Mespelerrekara eroango gaituzan bidera joko dogu. Zoritxarrez, pista barri batek hondatu dau bidearen hasiera. Lehengo lepotik burua.
Bidexka hau pikea da hasieran, baina aldats itzela amaitzen danean, bide zoragarri bihurtzen da, Apuko basoan zehar, haretxak eta gurbitzak batez be, gero pinuak. Baso hau, Agirtza (Castaños) ibairaino heltzen dana, Enkartazinoetako lur astinduetan geratzen dan harribitxi bat da. Eta Tellitu auzunera (ez lepora) helduko gara.
Tellitu auzunetik kaminoz helduko gara Mespelerrekara.
OHARRA. Mapan, inguruko haizeolen eta Prehistoriako azterren seinaleak be ipini ditudaz
INFORMAZINO OSAGARRIA
- MENDIKO BURDINOLAK EDO “HAIZEOLAK”
Burdin Arotik (kristo aurreko 800.urtetik edo) XIII-XIV. mendeak arte, orduan burdinola hidraulikoak hasi ziran-eta, mendiko burdinoletan ataratzen zan burdina bere meatik. Halan, gure mendietan eurrez dagoz haizeolen azterrenak, eta Erdi Arokoak izan daitekez, eta bateren bat erromatarren garaikoa, Oiolako urtegian berbarako.
Holako laben Erdi Aroko hondar batzuk induskatu dira, Tellituko lepokoez gainera: Calleja Verde Muskizen, Arbaltzagakoa (Peñas Negra), Pagasarri-Arrastalekukoa, Galdakaokoa...
“haizeola” deritxe, erderaz, “ferrerías de monte”. “haizeola” izena Gipuzkoan ipinitakoa da, identifikatu ziranak inguru haizetsuan egoazalako kontizu, ustez, haizearen indarra aprobetxau beharrez. Baina arkeologoak dinoe Triano-Sasiburukoak sarritan ez dagozala toki haizetsuetan, ostera batzuetan leku nahiko babestuetan. Bardin deutsa, izena holantxe geratu da.
Asko ziran lez, hondino, suerte handiz, azterrenak idoro daikeguz, gehienetan txatar meta hutsak edo txatar zatitxuak, horreetxek dira-eta haizeolen hondarrak idoroteko ikurrak. Gaurkoz, 160tik gora idoro dira Bizkaiko mendietan.
Jakina da mendiko labak oso apalak zirana, lurrean zuloa eta labea metro bateko altuera eta metro bateko zabalerakoa, tximina moduko bat.
- GAZTAINETA (CASTAÑOS) AUZUNEA
Auzunea Galdameskoa da, nahi-ta errazena Mespelerrekatik etortea dan. Bazter bakartia, aspaldian joandako denboren usaina dariola dagoana.
Castaños auzunearen gunea lau etxek osotzen dabe, eta lau etxe eta San Bernabe baseleizea 1661ean aitatzen dira. Etxeetako bat Castaños abizenaren oinetxea da – Armarria dauen bakarra –, eta bestea mazukerea (“mazuquera”) eta bolu edo errotea (“aceña”) izan zan. San Bernabe 1608 inguruan eregia eta 1995ean zaharbarritua.
Mazukerea burdinola bat zan, eta bertan «raya» (karbonotan aberatsa zan arrabioa) egiten eben. Gero, «Tiradera» izeneko burdinolara eramaten eben, karbonoa jaisteko eta kaltzaidua lortzeko. Prozesu bitan kaltzaidua fabriketako metodoa hori, ia Euskadin bakarrik erabilten zan.
Garai haretan, mazukerak ugariak ziran inguru honetan. Hur dagoan Urdandegietakoa da ezagunena; haren hondakinak Castaños eta Mespelerreka artean dagoz, Las Mazuqueras izeneko tokian.
Iturria: Ezagutu Barakaldo, Santi Cañizares, https://ezagutubarakaldo.net/barrio-castanos/
- TOPONIMIA
APU MENDIA
Oso gaztea nintzala "Apuko" izena jakon gaurko Sasiburuko Ganeroitzi. Orain "Apuko" deritxe (tontorreko buzoiak horixe dino) ondoko hatx zuriai (“Peñas Blancas”). IGNren rastar mapan, ostera, "Apu" deritxe Ganeroitzi, eta horrek euskaldun batentzat badauka zentzunik, ze mapan berrean hatx zuriai "Peñas de Apuko" deritxe. Euskaldun bati "Apuko" hori bakarrik manka motz geratzen jako, ostera, "Apuko hatxak" (Peñas de Apuko) izenak ederto joten dau belarrira. Horreek holan, Ganeroitz "Apu" izan behar. Ganera, ez da arraroa IGN mapetan toponimo zaharren bat idorotea.
Horregaitik, neuk “Apu” izena darabilt “Ganeroitz” (guretzat beti “Apuko”) esateko.
Horrenbestez, neuk "Apuko Hatxak" eta "Karabiñabi" erabilten dot.
EL REGATO, MESPELERREKA, ERREKATXO?
Ez dakigu aspaldiko euskaldunak El Regato zelan izentatzen eben. Bizkaiko Foru Aldundiak “Mespelerreka” erabili eban aldi baten, eta Euskaltzandiak erabilpen hori onartu eban. Izena Burtzeñako monasterioaren 1438 urteko dokumentu batean aitatzen da, “Mesperuza” auzuneagaz batera. Zelangura be, ezin da segurtatu “Mespelerreka” El Regatori jagokonik, eta jakina, aldekoak eta kontrakoak dagoz. Aurkarien argudioak be ez dabe gaia ixten, oinarri apalak daukiez eta.
Gero, 70eko hamarkadan auzune horretako bizilagunak “Errekatxo” izena asmau eben; itxura dan lez, gurago eben izen asmaua ordurako erabilten hasita egoana baino. Auzokideak, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren laguntasunagaz, 2011n lortu eben “Mespelerrekak” ofizialtasuna eta erabilpena galtzea, “Errekatxo” izenaren alde. (“El Regato es Errekatxo. Errekatxo es el Regato”, https://elregato.wordpress.com/2013/12/17/el-regato-es-errekatxo-errekatxo-es-el-regato/)
Aldaketa hori oso harrigarria begitantzen jat, nire ustez, burubakokeria. Azken batean, “Mespelerreka” izenaren zalantzazko egokitasuna da aurkariak daukien argudiorik pisutsuena, alde batera itxita arrazoiak zelako mamina daukien, nire eretxiz, ez behar bezain sendoa.
Baina, ene bada!, beharbada El Regato zaharrari ez jagokon izen baten ordez, hara non benetakoa seguru ez dan bat ipini daben, izen asmatua hatan be. Tira badauka, bere alde argudiotxu bat: EAJren batzokiak 1919an erabili eban. Aaaaa, orduan bai.
Guztiagaz be, zalantzazko izen bat asmatu batez ordezkatzea ez da harritzen nauen arazo bakarra. Gainera, izen asmatua lekutik kanpo dago, txarto sortua da, hau da, Barakaldoko euskal toponimiaren kontrakoa da, eta esango nuke baita Mendebaldeko toponimiatik desbideratua be. Zergaitik? Barakaldoko toponimian, Mendebaldekoan arrunta dan lez, izenetan ez da normalean “-txo” txikigarria erabilten, “-txu” baino; horra hor, kasu, Barakaldoko Basatxu, Bentatxu, Kobatxu, Kortatxu, Larrentxu, Zubitxueta (https://web.bizkaia.eus/es/tema-plantilla/-/edukia/pl/2859/Kultura/Toponimia/). Eta zer esanik ez Bizkai osoko toponimiari begiratzen badeutsagu, orduan ezin konta ahala daukaguz.
Eta jakina, asmaturiko izen hori, espainierazkoaren kalko hutsa da, txikigarria eta guzti; ez zan nahikoa “erreka”? Ez horixe, espanieran “erreka txikia” da, “regato”. Eta, beste birtute bat dauka: erderazko “Regato” izenaren antzekoa da, bardintsu joten dau belarrira.
“Errekatxo” zuritzeko arrazoi pisutsu bakarra, azkenean, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Zerbitzuaren arduradunaren babesa da, “autoritas” argudioa, beste barik. Nahikoa da gaur egun santuak baino ez aitatzea erabagi bat oinarritzeko? Niretzat ez. Gainontzekoan, gogoratu daigun Mikel Gorrotxategik “Toponimia historica de Barakaldo” liburuan aho zabalik ixteko moduko proposamenen bat baino gehiago egiten dauela, zentzunbakorekiaren bat. Osterantzean, ikusi “Aranguren” izenaren gainean zer dakarren.
Orduan, zergaitik egin dabe El Regatoko bizilagunok izen-ordezkapen harrigarri hori? Ba, ez dakit, jakin, baina horra hor hipotesi bat: “Errekatxo” eta “El Regato” oso antzekoak dira, erdal izenaren itzulpen kalkatua, txikigarria, eta “Mespelerreka”, barriz, oso desbardina. El Regatoko bizilagunak asko maite ei dabe “gure” hizkuntzea, kontizu, baina erdaldunak dira, salbuespenak salbuespen, eta jakina, eurak be Euskadiko kirol nazionala praktikatzen dabe: kontsolazinoko onomastika-toponimia identitarioa. Horrela, “Errekatxo” izenak aukera handiagoa emoten dau “bertoko” sentitzeko, esfortzu barik, barruan daroagun erdal arima (“El Regato”) astindu edo molestau barik, “Mespelerreka” izenak, ostera, ez dau sasi euskalduntasuna hain merke emoten.

Waypoints
Car park
78 ft
01 Gaztaineta-Aldape-hasiera
Waypoint
764 ft
03 Dificultosa meatzea
Waypoint
779 ft
04 Meatze-ahoa
Waypoint
1,115 ft
06 Galdamesko bide zaharra
Waypoint
1,241 ft
10 Saratxoko meatzea
Waypoint
825 ft
12 Apuko gurbiztia
Waypoint
524 ft
13 Tellitu
Waypoint
1,391 ft
Agirza 1 haizeola
Summit
1,824 ft
Apu
Waypoint
1,204 ft
Argiza 2 haizeola
Waypoint
1,229 ft
Argiza 3 haizeola
Waypoint
721 ft
Arrotxa-ko kobea
Waypoint
896 ft
Castaños 1 haizeola
Religious site
899 ft
Castaños 2 haizeola
Waypoint
1,591 ft
El Coronelgo haizeola
Summit
2,868 ft
Eretza
Mountain pass
2,412 ft
Ganeran 3 haizeola
Waypoint
2,474 ft
Ganerango egonlekua
Summit
2,691 ft
Ganerango II tumulua
Waypoint
2,677 ft
Ganerango trikuharria
Waypoint
2,570 ft
Gasterango egonlekua
Waypoint
2,551 ft
Gasterango trikuharria
Waypoint
1,718 ft
Kanpazuloko egitura
Waypoint
1,714 ft
Kanpazuloko tumulua
Waypoint
1,603 ft
La Breñako haizeola
Waypoint
1,657 ft
La Jarrilla haizeola
Waypoint
1,914 ft
Los Campillosko haizeola
Waypoint
1,450 ft
Los Caseronesko haizeolak
Waypoint
2,041 ft
Los Hoyos del Gasteran I haizeola
Waypoint
2,099 ft
Los Hoyos del Gasterango II haizeola
Waypoint
1,804 ft
Los Pontones errekaren haizeola
Waypoint
2,551 ft
Musturiagako trikuharria
Waypoint
1,980 ft
Tellitu 2 haizeola
Waypoint
1,980 ft
Tellituko 2 haizeola
Waypoint
390 ft
Urdandegieta
You can add a comment or review this trail
Comments