Activity

ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Punta Lucero, harribitxi hori!

Download

Trail photos

Photo ofENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Punta Lucero, harribitxi hori! Photo ofENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Punta Lucero, harribitxi hori! Photo ofENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Punta Lucero, harribitxi hori!

Author

Trail stats

Distance
4.36 mi
Elevation gain
978 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
978 ft
Max elevation
1,016 ft
TrailRank 
54
Min elevation
-84 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 5 minutes
Coordinates
345
Uploaded
August 10, 2022
Recorded
August 2022
Share

near La Arena, País Vasco (España)

Viewed 71 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Punta Lucero, harribitxi hori! Photo ofENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Punta Lucero, harribitxi hori! Photo ofENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Punta Lucero, harribitxi hori!

Itinerary description

Ibilbide hau oso ezaguna dan arren, beharbada beti ez dogu ezagutzen emon leigun guztia. Ezaguna da, jakina, Punta Lucerotik itsasertzeko paisaia parebakoak zabaltzen dirala, bai eta Bilboko portuaren ikuspegi interesgarria be, eta zer esanik ez, mendian dagozan instalazino militar zaharrak. Eta hori guztia osteratxu goxoa baino ez dan ibilaldi eder baten. Aztarnategien aldetik be toki bakana da Punta Lucero, gero ikusiko dogun lez.

Arean be, pribilegiozko gunea da Punta Lucero eta inguru guztia, oso antxinatik gainera, bai kokapen estrategikoagaitik, Ibaizabalaren bokalea mutur batetik babesten dauelako, bai muno leunen arteko ibar goxoak zabaltzen diralako, itsasoa eta lehorra batzen diran tokian.

ERAIKIN MILITARRAK. Toki estrategikoa izanik, Punta Luceron, paisaia zoragarriakaz batera, Frankismoren garaiko itsasertzeko instalazino militarrak ikusiko doguz mendi-hegian, hala zelan kostaldeko kanoien kokalekuak, kasetak eta gudaletxea. Preso errepublizaleak eregi eben guztia, Francok bildurra eukalako Munduko II. Gerrako aliatuak inbadituko ete eben. Eta ez zan halan jazo, danak laguntxu egin ziran-eta, gaur egun bezala, Rusiaren aurka.

Ostera, Punta Luceroren –Abantoren, Muskizen eta Zierbanaren– historia oparoa bezain luzea da, erakusten dauena antxinan be bizitzeko toki itzela izan zala:

- KOBAK. Punta Luceron eta inguruan bertan historiaurreko azterren ugari dagoz, batez be Kalkolitokoak (Eneolitikoa, Brontze Aroa):
-Punta Luceron bertan, Punta Lucero II kobea (Covachón II) eta Covachón III kobea. Punta Lucero II, txuntxurraren inguruko baterietatik hurrean, zulo baten, eta Covachón III mendi-hegiko harrizko labarrean. Txikia eta oso estua da, arrakala baten modukoa, eta ez da erraz heltzen.
- Cueva de los Zorros, La Atalaya munoko hegalean, La Cuestatik hur; bertan giza hondarrak, aizkora oso leundu bat eta silexezko azterrenak idoro dira.

- LA CERRADA DE RANES. Erromar garaiko eta Goi eta Beheko Erdi Aroko azterrenak: La Cerrada de Ranes-ko nekropolia eta herrixka. Ondotik igaroko gara, baina, zoritxarrez, ezin da ezer ikusi, gainera, azterrenak solo pribatu baten barruan dagoz. Hilobiak, gorpuak eta etxeen azterrenak ez eze, hilarri eder eta benetan harrigarri bat idoro dabe (ikusi argazkia).

Eta, jakina, Punta Lucerotik hurrean egin zan bigarren gerra karlista erabagi eban bataila odoltsua, Somorrostrokoa, batez be Abantoko lurretan eta Montaño mendian.

AZTARNATEGI PALEONTOLOGIKOA. Eta barri txar bat, baina ohikoa: Punta Luceron idoro eben kuaternarioko aztarnategi oso garrantzitsu bat, 400-600 mila urte artekoa, orduko animalia ugari eukazana, hala zelan felidoak (katukiak), errinozeroak, otsoen arbasoak, orein erraldoiak, bobidoak (uros eta bisonteak)…, baina superportua egiteko harrobiak suntsitu dau.

Eta gai honeen gainean gehiago jakin gura badozu…


INFORMAZINO OSAGARRIA

La Cerrada de Ranes-ko nekropoli eta basauria

Nekropolia basauriaren ondo-ondoan dago, eta gitxienez erromatar aldian eta Erdi Aroan erabili da. Hilobi batzuk Erdi Arokoak izan daitekez, baita eraikina be. Ezin da segurtatu zenbat hilobi diran erromatarrak.

Zeramikazko hondar erromatarrak IV. mendearen ostekoak dira, segur aski hondino kristau ez zan herri batekoak. Erdi Aroko zeramikaren hondar batzuk IX. mendekoak dira eta beste batzuk XIV. mendekoak. Idoro dan hilobiko estalkia Arginetako hilobietakoaren antzekoa da, baina ez dauka idazkunik.

Hilarri harrigarria da, ezezaguna Euskal Herrian, baina ezaguna erromatarren eta barbaroen munduan. Euskal Herrian ez da erraza erliebezko dekorazinoaren eta motibo geometrikoen uztarketea ikustea, eta, osterantzean, berton prozesio-motiboa (giza irudia) ezezaguna da, nahi-ta V. mendetik Erdi Aroko garai oso aurreratuetaraino hedatua izan, hau da, erromatarren amaierako munduan eta bisigotikoan. Espainian, Italiako longobardo artean eta merovingiar artean motibo oso antzekoak dagoz. Ez da erraza data seguru eta argia emotea. Emoten dau giza motiboak zizelkatzeko modua zainduagoa dala Bizkaiko gainontzeko hilarrietan baino. IX. eta XII. mendeen artean kokatu daiteke data.


Punta Luceroko Kuaternariko aztarnategi paleontologikoa

Pleistozeno Erdiko aztarnategia da, 400 mila urte ingurukoa eta, segur aski, 600 mila urte baino gutxiagokoa. Superportuko harrobiak suntsitu dau. Bertan idoro dira zimitarrazko horzdun felinoa (Homotherium latidens), jaguar europarra (Panthera gombaszoegensis), otsoaren arbasoa (Canis mosbachensis), errinozerontea, orein erraldoia, bobido handiak (uroak nahiz bisonteak). Aztarnategia tranpa naturala izan zan, segur aski leza txiki bat, eta bertan animaliak jausi eta hil ziran.


Kalkolitiko aztarnategiak (kobak)

- Punta Lucero II (PL-II), txuntxurreko baterietatik hurrean dago. Gizon gazte baten eta fauna txikiaren zenbait hondar idoro dira, batez be kobearen aurreko zuloan, nonoiz kobea izango zan tokian, baina jausi egin zana.
- Covachón III. Mendi-hegiko labarrean dago. Oso tamaina txikiko barrunbea da, oso estua, heltzeko gatxa. Bost giza hondar idoro dira, eta zeramikazko hainbat zati. Beharbada hilobi baten modukoa izan zan.

Punta Lucerotik hurreko mendietan, beste aztarnategi batzuk idoro dira: El Peñóngo ipar-mendebaldeko muturrean, El Peñón I, II, III kobak; Pico Ramosko txuntxurretik hurrean, hilobi-kobea, non ehun gizabanako baino gehiagoren gorpuzkiak berreskuratu diran.


ERREFERENTZIAK

RESTOS HUMANOS CALCOLÍTICOS DE DOS NUEVOS YACIMIENTOS DE PUNTA LUCERO
(ZIERBENA, BIZKAIA). Asier Gómez-Olivencia, Miriam Cubas, Nohemi Sala, Ana Pantoja,
Naroa Garcia-Ibaibarriaga, Joseba Rios-Garaizar, Encarnación Regalado, Iñaki Libano, Gonzalo Solar, Mikel Arlegi, Javier Moreno.
Kobie Serie Paleoantropología, 34 ZB.,: 5-18, Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia, Bilbao – 2015, ISSN 0214-7971, web http://www.bizkaia.eus/kobie

Sociedad de Ciencias Naturales ARANZADI Natur Zientzien Elkartea.
XIX urtea - Números 1967ko zenbakiak, 299-314 orrialdeak.
La Necrópolis y el poblado de Ranes, (Abanto y Ciervana, Vizcaya). Egileak: Juan Maria Apellániz Castroviejo, Ernesto Nolte Arámburu

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,006 ft

Aterpe militarra

Refugio militar

PictographWaypoint Altitude 452 ft

Bateria

Antiguas baterías de la costa

PictographWaypoint Altitude 772 ft

Behaketa-postua

Puesto de vigilancia

PictographWaypoint Altitude 589 ft

Bunkerra

Bunker

PictographWaypoint Altitude 918 ft
Photo ofCovachón III kobea

Covachón III kobea

Gutxi gora-beherako kokapena

PictographWaypoint Altitude 362 ft

El Peñon I kobea

Gutxi gora-beherako kokapena

PictographWaypoint Altitude 360 ft

El Peñon II kobea

Gutxi gora-beherako kokapena

PictographWaypoint Altitude 321 ft

El Peñon III kobea

Gutxi gora-beherako kokapena

PictographWaypoint Altitude 509 ft

El Peñongo basauria

Gutxi gora-beherako kokapena

PictographWaypoint Altitude 6 ft

Hasiera-amaiera

PictographWaypoint Altitude 988 ft
Photo ofKanoia 1

Kanoia 1

PictographWaypoint Altitude 838 ft

Kanoia 2

Cañon 2

PictographWaypoint Altitude 890 ft

Kanoia 3

Cañon 3

PictographWaypoint Altitude 966 ft

kanoia 4

Cañon 4

PictographWaypoint Altitude 954 ft
Photo ofKuartela

Kuartela

Cuarteles

PictographWaypoint Altitude 347 ft
Photo ofLa Cuesta Photo ofLa Cuesta

La Cuesta

PictographWaypoint Altitude 567 ft

Lo Zorros kobea

Gutxi gora-beherako kokapena

PictographWaypoint Altitude 382 ft

Parapetoa

Parapeto

PictographWaypoint Altitude 20 ft
Photo ofPortua Photo ofPortua Photo ofPortua

Portua

PictographWaypoint Altitude 989 ft
Photo ofPunta Lucero II kobea

Punta Lucero II kobea

PictographWaypoint Altitude 1,010 ft
Photo ofPunta Luceroko txuntxurra Photo ofPunta Luceroko txuntxurra Photo ofPunta Luceroko txuntxurra

Punta Luceroko txuntxurra

PictographWaypoint Altitude 21 ft
Photo ofRanesko nekropolia Photo ofRanesko nekropolia Photo ofRanesko nekropolia

Ranesko nekropolia

La Cerrada de Ranes

PictographWaypoint Altitude 243 ft

San Mamesko egonlekua

Gutxi gora-beherako kokapena

PictographWaypoint Altitude 887 ft
Photo ofTiro-kontrolgunea

Tiro-kontrolgunea

Comments  (1)

  • Inakgallo Aug 10, 2022

    Bibliografia eta guztiz.
    Bejondeizula, lagun!!!

You can or this trail