ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Serantes La Cuestatik, kobak, basoa eta historia
near El Puerto, País Vasco (España)
Viewed 12 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Serantes mendiak, lar jentetsua eta zibilizatua bada be, hondio ustebako ederrak gordeta daukaz mendizalearentzat: mendiko ibilaldi “klasikoa”, lehengo modukoa, egiteko aukerea, bidexka politetan, mendi-hegal pikeetan, basoa, kobak, gotorlekuak ikusita, ikuspegi zabalak itsasorantz eta artean bizirik dagozan ibar batzuetara, eta jakina, lurra hondatu daben urbe itzelerantz eta haren apiegitura erraldoietarantz.
Emoten dau gure lur soildu, agortu, urratu, zanpatu, idor honetan ezin leitekela mendiko eremu edo ibilbide ederrik geratu, are gitxiago Serantes bezalako eremu erdi uritartuan, baina badira salbuespenak, eta hau da horreetariko bat.
Mendizaleentzako moduko igoera bat, gero kobatxuak eta ipar mazelako basotxua, non amerikar haretx ugari eta pagoak pinuakaz nahasten diran. Ikuspegi zabalak eta ederrak, inguruko ibarretara, Itsaso eta kostaldera, Bilboko kai handira. Merezi dau.
Neure buruari itauntzen deutsat zergaitik ingurua amerikar haretxakaz basobarritu daben, hurreko beste batzutan egin dan bezala, bertoko haretxen ordez. Mendia ostera ustiatzearren ete? Eta neure buruari itauntzen deutsat zergaitik pagoak ilaran sartu dituezan. Mendia onura ekonomikoz erabilteko ohituraren ohituraz? Mendia lorategia balitz bezala ikusteko ohituraren ohituraz?
Oharra. ibilbide honen osagarria beste hau izan leiteke: ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Serantes San Fuentestik, eta ilsoak eta historia apur bat. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/enkartazinoetako-bazterrak-serantes-san-fuentestik-ilsoak-eta-historia-apur-bat-135481474
INFORMAZINO OSAGARRIA
“SERANTES” IZENAK ZER ESAN ETE GURA DAU? NONDIK ETE DATOR?
Antza dan lez, “Sarantes” izena ohikoa da testu zaharretan. “Serantes” edo “Sarates” Bizkaian bakarra dan arren, asko dagoz Asturias eta Galizia aldean, ez ostera Kantabrian, eta Espainiaren erdialdean be bada bateren bat. Horregaitik, latindar jatorrikoa ez izanik, zeltar eremuagaz lotu izan da, bai eta erabili be Bizkaia-Gipuzkoa, antxina, erromar aldia baino lehen, zelta zala dinoan teoriaren alde, hau da, erromatar inperioa jausi ostean euskaldundu zirala dinoan teoria babesteko.
Eta izan leiteke, baina “Serantes” balizko Bizkaia zelta bategaz lotu aurretik ez da ahaztu behar “llionesa” (edo “habla montañesa” edo “astur-leonés” ), toponimoetan behintzat, Kantabrian zehar-edo, Bizkaiko Enkartazinoetaraino heltzen dirala (“llaguno”…). Halan, ez dira hizkuntza zeltikoak behar “Serantes” justifikatzeko, ez derrigorrez behinik behin, ze, beste toponimo batzuk mendebaldeko erromantze nagusiaren eremuagaz lotuta badagoz, “Serantes” zergaitik ez?
Esanguraz be eretxi batzuk dagoz, baina ez oso urrunduta. Batetik, “Sarantes” toponimoak kostan dagozan munoak ei dira, edo ibai garrantzitsuen ondokoak. Bestetik, balizko indoeuropar hizkuntza baten sustraiagaz espekulatuz, ibaiakaz lotzen dabenak dagoz. Halandabe, beste eretxi baten arabera, ibaiakaz zeharka lotuta be, “Sarantes” kastroakaz edo bestelako herriguneakaz egongo litzateke erlazionatuta.
Erreferentziak:
Santurtzi Historian zehar, Blog de Genealogía, Heráldica e Historia local,
ETIMOLOGÍA DEL TOPÓNIMO SERANTES, 03/02/2012 por Jon
https://garciadeiturrospe.wordpress.com/2012/02/03/etimologia-del-toponimo-serantes/
Celtiberia.net, Algunos topónimos prelatinos comunes
https://www.celtiberia.net/es/biblioteca/?id=3549
KOBAK
Estalaktiten kobea (Cueva de las Estalactitas)
Meatza-kata bat; ez zan mearik idoro. Hiru galeria daukaz, eta barruan pertsona bat sartu daiteke.
Koba Nagusia (Cueva Mayor)
Aho zabala dauka, eta harrizko zubia, ahoaren ondoan zugatzak, sasiak eta garoa
Eremitaren kobea (“Cueva Menor”, “Cueva del Ermitaño”, “Cueba del Pastor”)
Barrunbe bi daukaz, pertsona bat erraz ibilteko zabalera daukienak.
TORREA, GOTORLEKUA ETA POLBORATEGIA
Serantesen Gerra Karlisteetako eraikinak dagoz, baina geuk txuntxurrean dagoana, torreón, baino ez dogu ikusiko.
Torretzarra 1879-81 urtean eregi eben (Wikipedian 1868), gailurrean, karlisten setioak saihesteko. Abrako badia babesteko jagole-postu bat zan.
1880an, aurreko munoan, gotorlekua eregi eben, 6800 m²-eko azalera eukitera heldu zana. Oinplano pentagonalekoa eta babes-lubaki batez inguratua. Tropa liberalak okupau eben eta 1910a arte ez eben itxi.
Data horretan bertan, 1880an, beheengo munoan polborategia eregi zan (Wikipediak dino Cubako gerragaitik eregi ebela, halan, 1898an).
Cubako Gerrearen aldian, gotorlekuak eregi ziran Kantauriko kostaldean zehar. Santurtzin bateria zaharrak aprobetxau eta kanoi-bateria barriak egin zituezan, Ibaizabalaren estuarioa defendatzeko. Orduan, gotorlekua eta polborategia kanoiakaz indartu ziran, Estatu Batuek Espainia erasoten baeben.

Waypoints
Waypoint
1,105 ft
Estalaktiten kobea (Cueva de Las Estalactitas)
Meatza-kata bat; ez zan mearik idoro. Hiru galeria daukaz, eta barruan pertsona bat sartu daiteke. Zeregaitik "de las Estalactitas"?
Waypoint
1,203 ft
Eremitaren kobea ('del Ermitaño')
Eremitaren kobea (“Cueva Menor”, “Cueva del Ermitaño”, “Cueba del Pastor”) Barrunbe bi daukaz, pertsona bat erraz ibilteko zabalera daukienak.
Waypoint
1,178 ft
'Koba Handia ('Cueva Mayor')
Aho zabala dauka, eta harrizko zubia, ahoaren ondoan zugatzak, sasiak eta garoa.
Waypoint
1,102 ft
Kapitainaren lezea (Sima del capitán)
Waypoint
800 ft
Polborategia
Waypoint
1,085 ft
Serantesko basoa
Waypoint
351 ft
Serantesko basoan-hasiera
Waypoint
1,198 ft
Serantesko gotorlekua
Waypoint
1,488 ft
Torretzarra
You can add a comment or review this trail
Comments