ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Serantes San Fuentestik, ilsoak eta historia apur bat
near Gallarta, País Vasco (España)
Viewed 43 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Serantes mendiak, lar jentetsua eta zibilizatua bada be, hondio ustebako ederrak gordeta daukaz mendizalearentzat: mendiko ibilaldi “klasikoa”, lehengo modukoa, egiteko aukerea, bidexka politetan, mendi-hegal pikeetan, gotorlekuak, “ilsoak” (munarriak) ikuspegi zabalak itsasorantz eta artean bizirik dagozan ibar batzuetara, eta jakina, lurra hondatu daben urbe itzelerantz eta haren apiegitura erraldoietarantz. Emoten dau gure lur soildu, agortu, urratu, zanpatu, idor honetan ezin leitekela mendiko eremu edo ibilbide ederrik geratu, are gitxiago Serantes bezalako eremu erdi uritartuan, baina badira salbuespenak, eta hau da horreetariko bat.
Oharra. Ibilbide honen osagarria beste hau izan leiteke: ENKARTAZINOETAKO BAZTERRAK. Serantes La Cuestatik, kobak, basoa eta historia. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/enkartazinoetako-bazterrak-serantes-la-cuestatik-kobak-basoa-eta-historia-120020089
INFORMAZINO OSAGARRIA
“SERANTES” IZENAK ZER ESAN GURA ETE DAU? NONDIK ETE DATOR?
Antza dan lez, “Sarantes” izena ohikoa da testu zaharretan. “Serantes” edo “Sarates” Bizkaian bakarra dan arren, asko dagoz Asturias eta Galizia aldean, ez ostera Kantabrian, eta Espainiaren erdialdean be bada bateren bat. Horregaitik, latindar jatorrikoa ez izanik, zeltar eremuagaz lotu izan da, bai eta erabili be Bizkaia-Gipuzkoa, antxina, erromar aldia baino lehen, zelta zala dinoan teoriaren alde, hau da, erromatar inperioa jausi ostean euskaldundu zirala dinoan teoria babesteko.
Eta izan leiteke, baina “Serantes” balizko Bizkaia zelta bategaz lotu aurretik ez da ahaztu behar “llionesa” (edo “habla montañesa” edo “astur-leonés” ), toponimoetan behintzat, Kantabrian zehar-edo, Bizkaiko Enkartazinoetaraino heltzen dirala (“llaguno”…). Halan, ez dira hizkuntza zeltikoak behar “Serantes” justifikatzeko, ez derrigorrez behinik behin, ze, beste toponimo batzuk mendebaldeko erromantze nagusiaren eremuagaz lotuta badagoz, “Serantes” zergaitik ez?
Esanguraz be eretxi batzuk dagoz, baina ez oso urrunduta. Batetik, “Sarantes” toponimoak kostan dagozan munoak ei dira, edo ibai garrantzitsuen ondokoak. Bestetik, balizko indoeuropar hizkuntza baten sustraiagaz espekulatuz, ibaiakaz lotzen dabenak dagoz. Halandabe, beste eretxi baten arabera, ibaiakaz zeharka lotuta be, “Sarantes” kastroakaz edo bestelako herriguneakaz egongo litzateke erlazionatuta.
Erreferentziak:
Santurtzi Historian zehar, Blog de Genealogía, Heráldica e Historia local,
ETIMOLOGÍA DEL TOPÓNIMO SERANTES, 03/02/2012 por Jon
https://garciadeiturrospe.wordpress.com/2012/02/03/etimologia-del-toponimo-serantes/
Celtiberia.net, Algunos topónimos prelatinos comunes
https://www.celtiberia.net/es/biblioteca/?id=3549
SERANTESKO ILSOAK
“ilso” Enkartazinoeta eta hurreko kantabrian (autrigoien eremuan) “munarri” esateko erabili izan dan berbea da. Eurrez idoroko dozu inguru horretan, hasi Serantestik, segi Erdiko Enkartazioetan eta Karrantzaraino.
Ez oso aspaldian hainbat tokitan ohikoa zan mugakide ziran herrietako alkateak urtean behin alkarregaz ilsoak ikustera joatea, tokian egoazala ikustearren. Serantes mendian be egiten zan hori. Eta, horren gomutaz, Serantes Mendiko Lagunak elkarteak urtero ibilaldia egin izan dau XIX.mendea arte iraundako ohitura sinbolikoki barritzeko.
Hiru ziran ilsoak eta bi zutik diraue:
- Nueve Cruces haxko ilsoa de las (Ilso de -La Peña- de Las Nueve Cruces)
Zaharrena izan arren, hondio bere funtzinoa betetzen dau, munarriarena. Bere lerroan, aurreko ilsoa El Casal-en egoan, “Ilso del Casal”, eta zugatzaren azpian batzen ei ziran Somorrostro haraneko zazpi kontzejuak, Iturrizar Bizkaiko aspaldiko historiagilearen arabera.
- Ilso de la Campa del Ilso
Mendilerroan dago, Ilso deritxan txuntxurrean (uste dot). Handik hurrean, “Cueva Mayor” tokian egoana galdu da.

ILSO EGUNA = DÍA DE LOS MOJONES, 08/06/2016 por Jon
https://garciadeiturrospe.wordpress.com/2016/06/08/ilso-eguna-dia-de-los-mojones/
TORREA, GOTORLEKUA ETA POLBORATEGIA
Serantesen Gerra Karlisteetako eraikinak dagoz, baina geuk txuntxurrean dagoana, torreón, baino ez dogu ikusiko.
Torretzarra 1879-81 urtean eregi eben (Wikipedian 1868), gailurrean, karlisten setioak saihesteko. Abrako badia babesteko jagole-postu bat zan.
1880an, aurreko munoan, gotorlekua eregi eben, 6800 m²-eko azalera eukitera heldu zana. Oinplano pentagonalekoa eta babes-lubaki batez inguratua. Tropa liberalak okupau eben eta 1910a arte ez eben itxi.
Data horretan bertan, 1880an, beheengo munoan polborategia eregi zan (Wikipediak dino Cubako gerragaitik eregi ebela, halan, 1898an).
Cubako Gerrearen aldian, gotorlekuak eregi ziran Kantauriko kostaldean zehar. Santurtzin bateria zaharrak aprobetxau eta kanoi-bateria barriak egin zituezan, Ibaizabalaren estuarioa defendatzeko. Orduan, gotorlekua eta polborategia kanoiakaz indartu ziran, Estatu Batuek Espainia erasoten baeben.

Waypoints
Waypoint
1,105 ft
'Cueva de Las Estalactitas' meatzea
Meatza-kata bat; ez zan mearik idoro. Hiru galeria daukaz, eta barruan pertsona bat sartu daiteke. Zeregaitik "de las Estalactitas"?
Waypoint
446 ft
0024
Waypoint
794 ft
El Mazo
Waypoint
891 ft
Emilio
Waypoint
1,203 ft
Eremitaren kobea ('Cueva Menor')
Eremitaren kobea (“Cueva Menor”, “Cueva del Ermitaño”, “Cueba del Pastor”) Barrunbe bi daukaz, pertsona bat erraz ibilteko zabalera daukienak.
Waypoint
1,120 ft
Erne, eskumatara
Waypoint
642 ft
Erne, ezkerratara
Waypoint
1,428 ft
Ilso tontorra
Waypoint
1,178 ft
Koba Handia ('Cueva Mayor')
Aho zabala dauka, eta harrizko zubia, ahoaren ondoan zugatzak, sasiak eta garoa
Waypoint
401 ft
Pino del Casal
Waypoint
800 ft
Polborategia ('Polvorín')
Waypoint
1,085 ft
Serantesko basoa
You can add a comment or review this trail
Comments