Activity

ERDOIZTA-ITURRIOTZ (ANDARZARATE)-HERNIO-GAZUME-MENDIBELTZ-INDO-ERDOIZTA

Download

Trail photos

Photo ofERDOIZTA-ITURRIOTZ (ANDARZARATE)-HERNIO-GAZUME-MENDIBELTZ-INDO-ERDOIZTA Photo ofERDOIZTA-ITURRIOTZ (ANDARZARATE)-HERNIO-GAZUME-MENDIBELTZ-INDO-ERDOIZTA Photo ofERDOIZTA-ITURRIOTZ (ANDARZARATE)-HERNIO-GAZUME-MENDIBELTZ-INDO-ERDOIZTA

Author

Trail stats

Distance
9.69 mi
Elevation gain
3,130 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,130 ft
Max elevation
3,361 ft
TrailRank 
51 5
Min elevation
1,184 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 33 minutes
Time
4 hours 27 minutes
Coordinates
2643
Uploaded
August 31, 2023
Recorded
August 2023
  • Rating

  •   5 1 review
Be the first to clap
1 comment
Share

near Erdoizta, País Vasco (España)

Viewed 68 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofERDOIZTA-ITURRIOTZ (ANDARZARATE)-HERNIO-GAZUME-MENDIBELTZ-INDO-ERDOIZTA Photo ofERDOIZTA-ITURRIOTZ (ANDARZARATE)-HERNIO-GAZUME-MENDIBELTZ-INDO-ERDOIZTA Photo ofERDOIZTA-ITURRIOTZ (ANDARZARATE)-HERNIO-GAZUME-MENDIBELTZ-INDO-ERDOIZTA

Itinerary description

Ibilbide zirkularra da. Abiapuntua eta bukaera, baina, ezezaguna den Errexileko Erdoizta auzoa izango da. Dena dela, erosoagoa izan liteke Andarzarate-Iturriotzen hasi eta bukatu. Beraz, aukeran. Ibilbidea lasaia eta atsegina da, mendi eremu ezagun eta ezezagunen artean egingo dena. Mendi gainek, berriz, Kantauri itsasoko inguruetara zein Urola aldera ikusmira apartekoak eskaintzen dizkigute. Badu ibilbide honek, baina, bere eremu ezkutu eta ezezaguna, hots, Erdoizta auzotik Iturriotzera garamatzana; baso, errakasto eta ur jauziren baten inguru basatia baita.

Waypoints

PictographMonument Altitude 1,512 ft
Photo ofERDOIZTA AUZOA (ERREZIL) Photo ofERDOIZTA AUZOA (ERREZIL) Photo ofERDOIZTA AUZOA (ERREZIL)

ERDOIZTA AUZOA (ERREZIL)

San Isidro baseliza Erdoizta auzoan (Errezil) dagoen landa-inguruneko baseliza neoklasikoa da, 1808an Pedro Manuel Ugartemendiak egina. 2003ko abenduaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna. Gipuzkoan beste ermita zirkular bat ei dago: Hernaniko Santa Barbara.

PictographIntersection Altitude 1,345 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Gure lehendabiziko helburua Iturriotzetik Erniora joatea denez, basoan zehar dauden bideak (gehienak mendi pistak) erabiliko ditugu horretarako. Ibiltzeko egoera egokian daude. Adierazten dugu guzti hau, alderantziz egitea nahi izanez gero ibilbidea, Erdoizta bertatik ere har litekeelako zelaitik gora doan bidea, langa pasatu eta gero. Harrituko gaitu inguruak: basoak, goitik behera datozen errekastoak eta isiltasuna direlako nagusi.

PictographIntersection Altitude 1,532 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Bidea basotik doa, errekastoak zeharkatuz. Isilik dago ingurua. Gainean Indo, Mendibeltz, Gazume gainen hegalak ere ikus daitezke. Gero gainetik pasatuko gara.

PictographRiver Altitude 1,314 ft
Photo ofLAPURZULOKO ERREKA Photo ofLAPURZULOKO ERREKA

LAPURZULOKO ERREKA

Mendibeltz eta Gazumetik datozen errekastoak zeharkatuko ditugu: Legor, LapuRzulo, Urgume, Altzako erreka... Agian Lapurzuloko erreka da ikusgarriena: pagadia eta lur azpian desagertzen den ur jauzia. Ur jauzia ikustera joango gara. Gero, pistatik jarraituko dugu.

PictographWaterfall Altitude 1,375 ft
Photo ofLAPURZULOKO UR JAUZIA

LAPURZULOKO UR JAUZIA

Ikusgarria da nola desagertzen den goitik behera datorren uremana lur azpian.

PictographMountain hut Altitude 1,347 ft
Photo ofATERPETXEA

ATERPETXEA

Bitxia da aterpetxe bat inguru honetan aurkitzea. Badirudi aspalditik lagata dagoela. Pistatik jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 1,676 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Iturriotzetik datorren porlanezko bidearekin bat egingo dugu. Behera jarraituz gero ezaguna den Granada (Erreka) baserrira iritsiko ginateke. Hau da, Inazio Eizmendi "Basarri" jaiotako baserrira. Bertsolari, kazetaria eta euskal idazlea izan zen. XX. mendeko bertsolaritzaren ordezkari nagusienetako bat kontsideratuta dago. Hala ere gu eskumara, Iturriotzera goaz. Pista jarraitu besterik ez dugu.

PictographLake Altitude 1,819 ft
Photo ofITURRIOTZ (PUTZUA)

ITURRIOTZ (PUTZUA)

Egokitutako aisigunean dago putzu hau.

PictographMonument Altitude 1,747 ft
Photo ofITURRIOTZ (ANDAZARRATE: BENTA ETA ERMITA) Photo ofITURRIOTZ (ANDAZARRATE: BENTA ETA ERMITA) Photo ofITURRIOTZ (ANDAZARRATE: BENTA ETA ERMITA)

ITURRIOTZ (ANDAZARRATE: BENTA ETA ERMITA)

Iturriotz benta zaharra baserri bakan bat da, Aian kokatua (Gipuzkoa), XVI. mende amaierakoa. Baserritik gertu San Joan Iturriotz baseliza kokatzen da, eta baita Asteasu, Aia eta Errezil herrien arteko muga. Urtero jaia eta erromeria ospatzen dira benta zaharraren inguruan San Juan Egunean eta bezperan. San Joan Bataiatzailearen baseliza edota Iturriotzeko baseliza Gipuzkoako Aia eta Errezil udalerrien arteko mugan dagoen baseliza da. Berez, Aia udalerriko Iruretaegia auzoan eta izen berdineko Iturriotz baserriaren alboan dago. Ernio mendira igotzeko ohiko abiapuntuetako bat da. Seinaleak daude. Guk bidea hartuko dugu, gora, Zelatunera; hemendik Erniora joateko.

PictographIntersection Altitude 2,269 ft
Photo ofZELATUNERA Photo ofZELATUNERA Photo ofZELATUNERA

ZELATUNERA

Seinaleak jarraitu. Bidea lasaia da, ez bada lokatza handirik.

PictographPanorama Altitude 2,488 ft
Photo ofERNIO-ZELATUN

ERNIO-ZELATUN

Dagoeneko bistan dauzkagu gure ondorengo helburuak: Zelatun eta Ernio gaina.

PictographMountain pass Altitude 2,602 ft
Photo ofZELATUN Photo ofZELATUN

ZELATUN

Iraileko igande guztietan erromeria egiten da Hernioko gailurretik hurbil dagoen Zelatungo zelaian (841 m), han dauden bi txabolen inguruan. Tradizioari jarraituz, jendea antzinean zinta urdin, arrosa eta horiekin igotzen zen, eta azken hamarkadetan gorri, berde eta zuriekin, aldarrikapen kutsu handiarekin diktaduraren urteetan. Garai batean otoitz egiteko egunak ere baziren hauek, hildakoak gogoratzekoak, argizaiolak piztekoak. Hemendik antzematen da Erniora joateko bidea. Lasai hartu beharrekoa da, harria eta lokatza tartean badago batez ere.

PictographSummit Altitude 3,348 ft
Photo ofHERNIO (1078) Photo ofHERNIO (1078) Photo ofHERNIO (1078)

HERNIO (1078)

Hernio izen bereko mendilerroan dagoen tontor garaiena da, Gipuzkoako erdigune geografikoan kokatua. 1.078 metroko altitudea du. Tolosaldea, Urola Erdia eta Urola Kosta eskualdeetako lurretan dago. Hernioko hainbat gurutzek kalbario bidea osatzen zuten. Gurutzea 1947an eraiki zen, San Inazio egunean. 2014ko udazkenean gehienak kendu zituzten, herritar ekimen baten bidez eta Foru Aldundiak onartuta; bat izan ezik, dirudienez. Tradizioak dioenez, kalbario-gurutze horretatik pasatzen denari erreuma sendatzen omen zaio. Beraz, gaur, hantxe dago, noiz uztaiak gorputzetik pasatuko. Gu, berriz, Zelatunera itzuliko gara.

PictographIntersection Altitude 2,606 ft
Photo ofZELATUN Photo ofZELATUN

ZELATUN

Zelatunen gaude. Azpeitira markatzen duen GRa jarraituko dugu 200 bat metrotan, gero Gazume tontorrera hartzeko.

PictographIntersection Altitude 2,642 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Bidegurutze honetan Gazumera hartuko dugu.

PictographSummit Altitude 3,089 ft
Photo ofGAZUME (1013) Photo ofGAZUME (1013)

GAZUME (1013)

Gazume gainak eskaintzen digun behatokia aparta da. Ondoren, gainez gain ibiliko gara, Mendibeltz eta Indo mendiak pasatuz.

PictographSummit Altitude 2,987 ft
Photo ofMENDIBELTZ (963) Photo ofMENDIBELTZ (963)

MENDIBELTZ (963)

Mendigain aparta, zelai ederrekin, baina mendiko motoak-eta izurratzen ari direna. Goitik behera goaz.

PictographIntersection Altitude 2,742 ft
Photo ofKORTA-ZELAIAK

KORTA-ZELAIAK

GR-a seinaleak jarraituko ditugu behera.

PictographIntersection Altitude 2,308 ft
Photo ofINDOTXIKI LEPOA

INDOTXIKI LEPOA

Indo mendi gainera goaz. Horretarako hartu zelaitik gora.

PictographSummit Altitude 2,316 ft
Photo ofINDO GAINA (761) Photo ofINDO GAINA (761)

INDO GAINA (761)

Behatoki aparta. Goitik behera hasiko gara, mendiko motoek zabaldutako bidexkak jarraituz. Behean dakusagu Erdoizta auzoa; gure helmuga.

PictographIntersection Altitude 1,825 ft
Photo ofGURUTZE ZURIA (KOMIZOLATZA LEPOA)

GURUTZE ZURIA (KOMIZOLATZA LEPOA)

Gurutzea dagoen inguruan hasten da goitik beherako Erdoizta auzora eramango gaituena pista. Laga GR seinaleak.

PictographIntersection Altitude 1,667 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA ETA LANGA Photo ofBIDEGURUTZEA ETA LANGA Photo ofBIDEGURUTZEA ETA LANGA

BIDEGURUTZEA ETA LANGA

Goitik beherako bidea ona da. Dagoeneko gertu dugu Erdoizta auzoa.

PictographMonument Altitude 1,320 ft
Photo ofERDOIZTA AUZOA (ERREZIL)

ERDOIZTA AUZOA (ERREZIL)

Comments  (1)

  • Photo of Oscar Etxeburua
    Oscar Etxeburua Dec 7, 2023

    I have followed this trail  verified  View more

    Bien indicada.

You can or this trail