Activity

Pasaia - Donosti

Download

Trail photos

Photo ofPasaia - Donosti Photo ofPasaia - Donosti Photo ofPasaia - Donosti

Author

Trail stats

Distance
4.68 mi
Elevation gain
863 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
794 ft
Max elevation
773 ft
TrailRank 
29
Min elevation
6 ft
Trail type
One Way
Moving time
one hour 59 minutes
Time
4 hours 26 minutes
Coordinates
1332
Uploaded
March 21, 2024
Recorded
March 2024
Be the first to clap
Share

near Pasai Donibane, País Vasco (España)

Viewed 19 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofPasaia - Donosti Photo ofPasaia - Donosti Photo ofPasaia - Donosti

Itinerary description

Pasaiatik Donostiarako bidea erakusten du egin dugun ibilbide honek. Pasaiatik hasita, ibaia txalupaz igaro behar izan genuen beste aldera iristeko, modu azkarragorik ez dagoelako. Beste aldean, hainbat monumentu, iturri eta banku ikus ditzakegu. Mendira igotzeko eskaileretara iritsi aurretik, Albaola Itsas Kultur Lantegitik igaroko gara. Bertan, munduari bira emateko Magallanesek eta Elkanok erabili zuten itsasontziaren erreplika egiten ari dira eta instalazioen kanpotik ikus daiteke. Eskailera estu eta altuak igo ondoren, La Platako itsasargitik gertu dagoen begiratoki batera iritsiko gara, non paisaiaz gozatu, atseden hartu eta amaiketakoa egin ahal daiteke. Amaiketagoa amaitu dugunean, mendiko ibilbidearekin jarraitu dugu, bidean itsasoko eta mendiko paisaia oso politaz gozatzen da. Denbora batez oinez ibili ondoren, bazkaltzeko eta atseden hartzeko geldialdi bat egin dugu zuhaitz, lore eta mahai asko dituen parke batean, gainera haurrentzako parke bat dago. Ibilbide hau amaitzeko, falta zitzaizkigun azken kilometroak egin ditugu Donostiara iritsi arte Donostiako ikuspegiez gozatzen.

Waypoints

Photo ofSanta Anako Ermita

Santa Anako Ermita

Pasaiatik hasi ginen, eta ibaia zeharkatu behar izan genuen. Itsasontziz joan ginen, eta 0,5 € balio zuen mugiarekin. Pasaia oso herri txikia da, 16.744 biztanle ditu guztira. Pasaia lau herrik osatzen dute: San Pedrok, San Juanek, Antxok eta Trintxerpek, itsasadarraren eta izen bereko portuaren inguruan. Udalerria bi elementu horien ondoan dago.

PictographFountain Altitude 16 ft
Photo ofIturria

Iturria

Kirola egiten duzun guztietan hidratatuta egon behar duzu, eta ibaia zeharkatu bezain laster, iturri polit samarra. Ondoan atseden hartzeko eserlekuak dituzu.

PictographPhoto Altitude 20 ft
Photo ofPasaia

Pasaia

Ibaia zeharkatu genuenean, basoetan ibiltzen eta hitz egiten hasi ginen. Natura sinestezina zen, eta zuhaitz asko zeuden. Hasiera guztia aldapa gora zen Donosti eta Pasaia artean, eta mendi handi batek banatzen ditu, horregatik da dena aldapa gora. Burua eskuinera biratzen zenuen une oro, Euskal Herriko kostalde osoa ikusten zenuen.

PictographPhoto Altitude 49 ft
Photo ofMagallanes eta Elkanoren itsasontziaren erreplika

Magallanes eta Elkanoren itsasontziaren erreplika

Hemen Magallanes eta Elkanoren itsasontziaren erreplika egiten ari dira, eta erreplika material berberekin egiten dute. Juan Sebastian Elkanok ez dakienarentzat itsasgizon espainiarra izan zen, munduari lehen bira eman ziona. 1519an Fernando de Magallanesen agindupean Espezien uharteetara egindako espedizio batean sartu zen. Guztira 238 pertsona izan ziren eta 18 itzuli ziren.

PictographPicnic Altitude 755 ft
Photo ofPicnic

Picnic

Hau da jateko gelditu ginen lekua, jendea nekatuta zegoen eta hemen irakasleen ondoan gelditu ginen atsedena hartzeko, mahai asko zeuden inguru guztian eserlekuekin, bi kulunka eta hesiekin parke bat ere zegoen, jendea mahai gainean jarri ziren bere lagunekin jateko eta jan ondoren denbora pixka bat utzi ziguten elkarrekin jolasteko, ondoren dena jaso eta bidaiarekin jarraitu genuen

Comments

    You can or this trail