Erniozabal,Ubeltz,Aizepel,Ernio, Mendikute Urkizutik
near Urkizu, País Vasco (España)
Viewed 119 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Urkizutik marka txuri-gorriak jarraitzen Ernio mendira iritsiko gara. Ibilaldian Erniozabal, Ubeltz eta Aizepel(edo Mako) mendien tontorrak zapalduko ditugu. Azken honetara iristeko markak utzi behar dira baina antena bat dagoenez ez dago galtzerik eta erraz iristen da. Ernioko magalean agertuko gara, aterpe txiki bat aurkituko dugu eta gurutze bat uztai batzuekin. Ohitura jarraituz uztaiak gorputzatik pasatuko ditugu urtean zehar osasuna izateko. Hortik 5 minututan Ernioko gailurrean egongo gara eta gure helmuga lortu eta gero jaitsierarekin hasiko gara. Bide berdina hartuko dugu baina Aizepelera igo gabe (bidea argi ikusten da)eta kartel informatibo bat bihurgune batean dagoena, iritsiko garenean pista hori hartuko dugu ( bideak Z bat egiten du)marka txuri-horiak jarraituz. Urkizura Iritsi baino 2 kilometro lehenago, Mendikutera igotzeko bidea seinalatzen duen poste bat ikusiko dugu.Merezi du igoerak( kilometro bat joan etorria), gaztelu baten aztarnak daude eta bista zoragarriak.
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Mendikute
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Mendikute
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments