ERREGEBIDEA-SANTA BARBARA-TRINTXULEKU-KOROSTERRATZU-AZKUE-IRAETA-KAXETA
near Ondarre, País Vasco (España)
Viewed 91 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Erregebidea herriko herrigunetik abiatzen da Antigua ermitaraino. Hemendik, San Blas ermitatik, eta AHT tunelen gainetik pasatuz, trenbidera edo Errazti izeneko eremura iritsiko gara. Hemendik aurrera lasai hartu: gorako bidea galduta dago eta aldrebesa da, ez dago bide markaturik eta. Behin Boton gainean, errege-bidea jarraituz, Beidakar baserri aldera hartuko dugu, herriko mugarria pasatuz. Hemendik Santa Barbara. Bertan gaudela Irimora doan bidea hartuko dugu, baina pista jarraituz. Helburua ez da Irimo gaina, baizik eta Trintxuleku gaina. Hemendik Trekutzera, Meaka aldera. Gero, Astobiagagaña, Pagamendi, Korosterratzura. Uzarragako bidea hartuko dugu herriko lurrak diren Azkue eta Aizbakar pasatuz. Uzarraga alde batera lagako dugu eta Iraetara iritsiko gara, garai bateko elizbidea jarraituz. Hemendik trenbidera Jauregi baserritik. Behin trenbidean Kaxetara eta herrigunera, Aitzaga baserritik.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments