Errekarte-Iturriotz-Sarobe Erreka-Hirubideta-Sorondo-Karrika-Altzibar
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 14 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Errekartetik abiatuko gara eta oraingo honetan Iturriotz auzoraino joango. Gora eginez auzoa zeharkatuko dugu kale nagusitik, eta gora egingo dugu Estrataburu aldera. Handik, Amazkar ondotik pasata, beheko erreka zokora joango gara. Aurrera eginez, Sarobe erreka aldera jarraituko dugu izen bereko etxeraino. Hemen eskuinera joko dugu eta basoan sartu. Gora eginez Idurieta edo Hirubidetara ailegatuko gara. Fruta apur bat jan eta Sorondo aldera egingo dugu. Aparkalekura helduta, Urzelaitako bidea hartuko dugu, eta bihurguneko txabolan, behean, ezkerrera joango gara, Xorrolara handik Karrikara joateko. Ibilaldiari amaiera emateko Altzibar auzora joango gara eta handik berriro Errekartera.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments