Erroizpe-Arburu gandorraren zeharkaldia Elduaindik . 2017-02-22
near Elduain, País Vasco (España)
Viewed 1532 times, downloaded 34 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Elduain-Letabe lepoa-Erroizpe(804 m)-Lagarte(811 m)-Gazteluaitz(779)-Arburu (789 m)-Onganeta (601 m)-Argane (596 m)-Berastegi-Elduain.
Ibilbide hontan Tolosaldeko Elduain herritik abiatuta Erroizpe-Uli mendigunearen zati bat zeharkatzen da. Txango hau aski ezagunak diren mendi horietara urbiltzeko beste aukera baino ez da. Bidean zehar ikusten diren mugarriek adierazten duten bezela Elduain, Gaztelu eta Berastegi herrien lur eremuetatik pasatzen da.
Onganeta belar miunotik Arganeren azpian dagoen txabolaraino tracka biderik gabe doa. Beste guztiak bide eta bidezidor oso erosoak dira orokorki. Gazteluaitzko gailurra garaitzeko aurkituko degu zailtasun bakarra. Harkaitz tontorra lapiaz modukoa da, zulo haundi eta hertz zorrotzak dituena. Gurutzera eta buzoiara hurbiltzeko kontu haundiz ibili behar da.
Basa bideetatik eta harkaitz muinoetatik pasatzen da; larre eta belardi zabaleetatik ere bai. Puntu askotatik norabide guztietako panoramika ederrak ikusteko aukera izango da. Arkeolojikoki ere oso interesgarria da. Nahiz eta oro har aztarna megalitikoak antzemateko egoera onean ez egon, mendi hauen kaxkoetan hainbat tumulu eta harrespila ("cromlech") banatzen dira.
Elduain eta Berastegiko herrien auzo, baserri eta etxe dotoreak ikusteko paradak ere izango dira aukeran.

Waypoints
Intersection
0 ft
Ezkerretik zubira
Carretera Local
Car park
0 ft
Elduain
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Bonito recorrido