Activity

Eskoriatzako VIII: 7 Elizate mendi martxa 2016

Download

Trail photos

Photo ofEskoriatzako VIII: 7 Elizate mendi martxa 2016 Photo ofEskoriatzako VIII: 7 Elizate mendi martxa 2016 Photo ofEskoriatzako VIII: 7 Elizate mendi martxa 2016

Author

Trail stats

Distance
19.64 mi
Elevation gain
3,261 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,261 ft
Max elevation
2,398 ft
TrailRank 
32
Min elevation
2,398 ft
Trail type
Loop
Coordinates
519
Uploaded
April 27, 2016
Recorded
April 2016
Be the first to clap
Share

near Eskoriatza, País Vasco (España)

Viewed 1096 times, downloaded 21 times

Trail photos

Photo ofEskoriatzako VIII: 7 Elizate mendi martxa 2016 Photo ofEskoriatzako VIII: 7 Elizate mendi martxa 2016 Photo ofEskoriatzako VIII: 7 Elizate mendi martxa 2016

Itinerary description

[eus]
Data eta lekua: Mendi martxa Eskoriatzan, 2016eko maiatzaren 22an ospatuko da. Irteera goizeko 7:00etan Fernando Eskoriatza plazatik izango da.

Ibilbidea: Eskoriatzako elizateetatik igarotzen da. Bi urtetik behin egiten den martxa da eta edizio bakoitzean norabidea aldatzen da. 31 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela 1.988 metrokoa da.

Denbora pasoak, minimoa eta maximoa:

Eskoriatza 7:00 / 7:00
MAZPELA 7:30 / 7:36
ZARIMUTZ 7:45 / 8:15
MARIN 8:30 / 9:30
APOTZAGA 9:40 / 10:50 Jan edana
GELLAO 10:10 / 12:00
MENDIOLA 11:00 / 12:30
BOLIBAR 11:30 / 13:30
Eskoriatza 12:00 / 14:00 Jan edana

Partehartzea: 16 urtetik gorako mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera.

ANIMATU!

[es]
Fecha y lugar: En Eskoriatza, el 22 de mayo de 2016. Salida a las 7:00 horas desde la plaza de Fernando Eskoriatza.

Recorrrido: Es una marcha que se organiza cada dos años y transcurre por las 7 anteiglesias de Eskoriatza. 31 kilometros de distancia y un desnivel acumulado de 1.988 metros.

Tiempos de paso minimo y maximo estimados:

Eskoriatza 7:00 / 7:00
MAZMELA 7:30 / 7:36
ZARIMUTZ 7:45 / 8:15
MARIN 8:30 / 9:30
APOTZAGA 9:40 / 10:50 avituallamiento
GELLAO 10:10 / 12:00
MENDIOLA 11:00 / 12:30
BOLIBAR 11:30 / 13:30
Eskoriatza 12:00 / 14:00 avituallamiento

Participantes: Deportistas y montañeros mayores de 16 años.

¡ANIMATE!

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,194 ft
Photo ofMazmela elizatea

Mazmela elizatea

Eskoriatzako hirigunetik 3 km-ra dago. Bertara, Leintz Gatzagarako errepidetik iritsiko gara.mazmela1 Ikustekoak Andre Mariaren Zeruratzearen eliza (1598). San Bartolome ermita: Eremu eder batean dago, haritz eta artez inguratuta. Erdi aroko sarkofagoa, ermitatik gertu (bitxia bada ere, gaur egun abereentzako aska gisa erabiltzen da). Gaztañadui auzoa: Santa Kolomba eliza. Errota, Errota baserrian. Mendi ibilbideak eta paseoak.

PictographWaypoint Altitude 1,434 ft
Photo ofZarimutz elizatea Photo ofZarimutz elizatea

Zarimutz elizatea

Eskoriatzako hirigunetik 5 km ingurura dago, gain batean. Bertara iristeko Eskoriatza-Gatzaga errepideko irteera bat hartu behar da.zarimutz4 Ikustekoak San Pedro parrokia, erdi aroko aztarnak dituen eliza zaharra, XVIII. mendean berriztatua. Hainbat baserri interesgarri. Uruburu etxea. Marulanda auzoan (Leintz-Gatzagarako errepidean bertan) San Andres Korsino ermita dago (aipamen idatziak XVI. mendeko dokumentuetan) Aukerak Mendi ibilbideak. Taberna – jatetxea, Marulanda auzoan. Tel.: 943 71 47 20 Gorosarri Landa apartamentuak. Tel: 688 800 479 info@gorosarri.com www.gorosarri.com Ibilbideak

PictographWaypoint Altitude 1,437 ft
Photo ofMarin elizatea

Marin elizatea

Elizate hau Eskoriatzako hirigunetik 6 km ingurura dago, Leintz-Gatzagara doan errepidetik gertu.marin-sLucia Ikustekoak Santa Maria Magdalena parrokia (erretaula barrokoa). Santa Luzia ermita. Estilo neoklasikoko hilerri interesgarria. Hainbat baserri: Horien artetik Isasi nabarmentzen da beheko sua sukalde erdian edukitzeagatik, Erdi Arotik estilo horretan Gipuzkoan gorde den bakarra. Aukerak Bizikleta ibilbideak. Mendi ibilbideak. Bidebeti-bekoa baserrian, bertan eginiko ogia.

PictographWaypoint Altitude 1,299 ft
Photo ofApotzaga elizatea Photo ofApotzaga elizatea Photo ofApotzaga elizatea

Apotzaga elizatea

Eskoriatzako hirigunetik 2,5 km-ra dago. Ikustekoak San Miguel parrokia, aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoduna. Hilerria: Hilerri zirkular interesgarria, EAEko monumentu konjuntua deklaratua. San Bernabe ermita. Interes handiko baserri multzoa. Aukerak Haurrentzako jolasgunea. Ibilaldi interesgarria Aretxabaletako Apotzaga-Etxebarri auzoko ermita ederreraino. Ibilaldiak, oinez zein kotxez, ondoko Gellao elizateraino. Aizkorri, Anboto eta Udalatxen bista ederrak. Taberna – jatetxea. San Migel Tel: 943 71 48 71

PictographWaypoint Altitude 1,096 ft
Photo ofGellao elizatea

Gellao elizatea

Gellao elizateraino Aretxabaletatik joan gaitezke kotxez (5 km) edo Apotzaga elizatetik bide eta bidesketan zehar oinez.Gellao Ikustekoak Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia, ate erromaniko interesgarria duena. Paduako San Antonio ermita (1653) Aukerak Inguruan ibilaldi interesgarriak egin daitezke, batez ere Galartza dorretxeraino.

PictographWaypoint Altitude 1,401 ft
Photo ofMendiola elizatea

Mendiola elizatea

Mendiola elizateraino Aretxabaletatik joan gaitezke kotxez (5 km), edo Bolibarko Lete auzotik bide eta bidesketan zehar oinez.mendiola6 Ikustekoak San Joan Bataiatzailearen parrokia (harri polikromatuzko sagrarioa eta eskuak garbitzeko ontzia, sakristian). San Joan Txiki ermita (San Joan Ante Portam Latinam), 600 m-ko altueran, Peñakulotik gertu. Urkulu eta Apotzagaren bista ederrak. Aukerak Mendi bizikleta ibilbideak. Mendi ibilbideak. Ardi-gazta (Uriaga baserrian, Peñakulon). Karobira eta garbileku txikira bisitak.

PictographWaypoint Altitude 1,414 ft

Eraña auzoa

Eraña auzoa

PictographWaypoint Altitude 1,342 ft
Photo ofBolibar elizatea

Bolibar elizatea

Bolibarko elizatea Eskoriatzako hirigunetik 3 km ingurura dago, eta 2 nukleo nagusi ditu: Bolibar bera eta Eraña auzoa. Ikustekoak Axtroki ingurua: Eremu honetan Kristo aurreko VII-VIII. mendeetako urrezko bi ontzi aurkitu ziren (Eskoriatzako Ibarraundi museoan horien erreplika dago). San Miguel parrokia: XVIII. mendeko egurrezko bobeda eta leiho erromanikoa. Hortik gertu, garbilekua. Eraña auzoa: San Andres ermita eta erdi aroko sarkofagoak. Ur sulfuro-kaltzikodun iturria. Zaraia mendikatea (Kurtzebarri): Brontze aroko 7 tumulu, zutarri bat eta hainbat kobazulo daude bertan. Atxorrotz: Gurutze Santuaren ermita eta XII. mendeko gazteluaren aztarnak. Jarduerak Eskalada Axtrokin. Mendi-bizikleta ibilbideak. Mendi ibilaldiak.

PictographWaypoint Altitude 938 ft
Photo ofFernando Eskoriatza plaza

Fernando Eskoriatza plaza

Fernando Eskoriatza plaza

Comments

    You can or this trail