Etxegarate Intsusburu 2020-10-18
near Etxegarate, País Vasco (España)
Viewed 131 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Sarrera honetan Etxegaratetik Intsusburu mendira arteko GR-12aren margoketaren ibilbidea aurkeztuko dut. Beraz ez erreparatu gehiegi emandako denboran, margoketa lanean aritu bai naiz. Ibilbide honek bi zati ezberdinduak ditu, aurrenekoa non altuera gehien hasieran irabazten dugun eta bigarrena basotik eta Nafarroa eta Gipuzkoaren mugatik burutzen dena. Ibilbidean eta mendi lerroaren goiko aldetik ibiliko garenez, zenbait megalito ikusteko aukera izango dira, batzuk adierazi ditudanak baina badira bertze hainbertze tumulu eta trikuharri gehiago.
Ibilbidea eta altimetria
Etxegaratera gerturatuko naiz eta kotxea Mikeleteen kuartel zaharraren inguruan utziko dut ibilbidea hasteko. Mikeletetxe edo eta arbitrio edo zergen etxeak nahiko utziak dauden arren, garai historiko baten lekuko zuzenak dira. Mikeleteek zergak kobratzen zituzten, probintzia mugakideetako produktuen sarrera kontrolatzen zuten. 1967. urtean desagertu ziren.
Diario Vascon 2015. urtean argitaraturiko artikulu batetatik bildutako informazioa:
1856an, Mikeleteen Gorputza irauli zuen aldaketa bat egon zen. Foruzainei eratxiki zitzaien probintzia-arbitrarioen zerga-biltzaile lana, eta aurrerago Probintziaren jabetzako bideetan ezarritako diru-zorroen bilketa, ordura arte jendaurrean enkantean jartzen baitziren. Horretarako, kontrabandoa jazartzeko eskumenak izan zituzten: Nafarroarekin (Arritxulegi, Uli, Sarasamendi, Zarate), Arabarekin (San Adrian, Artiako San Juan, Oñati-Arantzazu), Frantziarekin (Behobia), Nafarroarekin (Endarlatza, Pagoaga, Urto, Illarrazu, Lizarrusti, Etxegarate, Otzaurte, Kanarrearan, Urtzaran eta Urtzaran (Araba) mugako postuak.Lan hauek mikeleteak lurralde osoan ezagun egiten lagundu zuten, onerako edo txarrerako, kasuaren arabera. Eskasia ekonomikoaren garaian, zergak ordaintzea zama bat zen familia askorentzat, eta estraperloa, berriz, bizirauteko irtenbide bat. Foruzainek oinez, zaldiz edo gurdiz iritsitako pertsonak miatzen zituzten, bai probintzia mugakideetatik Gipuzkoara sartzen zirenak, bai zalgurdiak. Denek 'deklaratu' behar zuten zeramatena.
Ibilbidearen hasieran informazio oholak aurkituko ditugu.Informazio oholak
Eskailerara zuzendu eta hau gainditu ondoren aldapan gora hasiko da ibilbidea. Arestian aipatu bezala, aurren zati honetan txangoko desnibel eta malda handienei ekin beharko diogu.
Ibilbidearen hasiera oraindik zuhaitz batzuen artetik abiatuko da, segituan soro batzuetatik malda handienei ekiteko. GR-a margotzerakoan aldiz, zati honetan zutoinak nagusitu egiten dira eta ez dugu lana gehiegirik izango.Larrazkondo eta mendateren bertze aldeko mendiak
Soroak bukatzerakoan eskuin aldera abiatzen den pistatik basoan barneratuko gara. Hemendik aurrera ibilbide gehiena basotik izango da, beraz oso aproposa udako bero egunetan egiteko. Hori bai ez ditugu ikuspegi zabalak izango Intsusburura iritsi arte.
Pistatik basoan murgilduko gara
Balankaleku mendiko magaletik ibiliko gara
Balankaleku mendiko lepora iritsi eta bertan dugun hesia gainditu
Mendi-lepoan hesia gainditu eta ezkerretik pista zabalago batetara iritsi arte jarrituko dugu.
Pista horrek Gurutzeako mendatera eramango gaitu. Bertan Bi haranak elkartzen dituen pista zeharkatu beharko dugu, kordaletik, hesitik gertu jarraitzeko
Gurutzetako lepoaPinaditik gertu, eta hesia gainditu gabe, berriz ere basoan murgilduko gara. Tarte honetan usategietak egoten dira, beraz kontuz udazkenean.Usategietak eta Albiola mendia igaro, eta aldapan beherat egingo dugu, kontuz iratxo batzuen artean bidegurutze bat izango dugu. Bertan eskuinera jo, hesia gainditu arte eta berriz ere basoan, ezkerretik jarraitu.Bidegurutzean eskuinera jo
Zuhaitzen enborretan hasitako onddoaBasotik jarrituko dugu hesia gainditu gabe bertze mendi-lepo batetara iritsi arte.
Bertatik gora jarraitu eta Muñaan mendira iritsiko gara. Berez mendi-lepo bat bailitzan, hesia gainditu eta geroago aldapan beherat egin, berriz ere.
Muñaan mendia. Ezkerretarago Muñogorana tumulua dago.Bidetik jarrituz, bertze monumentu megalitiko batetara iritsiko gara. Oraingoan Larreluzeko trikuharria, hain zuzen ere, Artzigarreta mendiko tontorretik gertu.
Larreluzeko trikuharria
GR-a jarraitu eta Saratsamendira iritsiko gara. Bidea, agerikoa den moduan, kordala edo mendi-ertzetik doanez, konturatu gabe zenbait mendi ezberdin ezagutzera eramaten gaitu. Horietariko asko buzoirik ez dutenez, maiz ez zara konturatzen mendi bat denik.Udazkena izanik zuhaitzen enborretan onddo ezberdinak ikusgai izango ditugu, argazkian ikusgai den modukoak.
Edo eta idortutako onddoen adibideak ere.
Igartzamenditik igaro eta aldapan beherat egitean Igartzako trikuharri edo tumulura iritsiko gara. Sasiak ikuspegi osoa izatea ekiditzen digutelarik.
Igartzako trikuharriaHesiaren aldamenetik jarraituz trikuharri eder batetara iritsiko gara. Oraingoan hesiaren bertze aldean dagoena, beraz Nafarroako trikuharria dena. Argi da trikuharriak ehorzketetarako tokiak izateaz gain, eremu ezberdinak nolabait nabarmentzeko edo mugatzen zuten eraikinak ere izan zitezkeela. Kordale honetan ikusi ditugunak teoria hau egiaztatzeko eraikitako e
Waypoints
Etxegarate
Etxegaratera iritsi eta Mikeleteen koartelaren aldamenean utziko dugu kotxea.
Bidegurutzea
Aldapa malkartsuenak bukatzerakoan, eskuin aldera, basorantz abiatuko gara. Bertan pistatxo bat ageri da.
Bidegurutze 01 Ezker
Hesia igaro eta ezkerretik jarraitu pista zabal batetara ateratzeko.
Bidegurutze 02 Eskuin
Bidegurutze hau iratxo batzuen artean dago eta zutoina desagertu da. Eskuinetik jarraitu hesia dagoen lekurantz.
Bidegurutze 04 Ezker
Kontuz hemen pista zabala utzi eta ezkerretik mendi magaletik gora jarraitu beharra dago eta.
Larreluze 05 Eskuin
Saratsamendira iritsi eta jaisterakoan eskuinetik jarraitu.
HESI1
Mendi-lepora iritsi, Balankaleku mendiko magalean eta hesia igaro eta ezkerretik jarraitu pista zabal batetara ateratzeko.
Muñaan mendi-lepoa
Muñaan mendi lepora iritsi, hesia gainditu eta eskuinetik jaisten jarraitu.
Mendi-lepoa
Mendilepo honetara pista zabal bat iristen da, Sakana eta Ataun aldeak lotzen dituena.
You can add a comment or review this trail
Comments