Activity

Etxegarate Urdiain igerileku GR 12 2018-08-19

Download

Trail photos

Photo ofEtxegarate Urdiain igerileku GR 12 2018-08-19 Photo ofEtxegarate Urdiain igerileku GR 12 2018-08-19 Photo ofEtxegarate Urdiain igerileku GR 12 2018-08-19

Author

Trail stats

Distance
6.85 mi
Elevation gain
1,608 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,929 ft
Max elevation
3,086 ft
TrailRank 
51
Min elevation
1,794 ft
Trail type
One Way
Time
6 hours 14 minutes
Coordinates
1105
Uploaded
September 21, 2018
Recorded
August 2018
Be the first to clap
Share

near Etxegarate, País Vasco (España)

Viewed 376 times, downloaded 9 times

Trail photos

Photo ofEtxegarate Urdiain igerileku GR 12 2018-08-19 Photo ofEtxegarate Urdiain igerileku GR 12 2018-08-19 Photo ofEtxegarate Urdiain igerileku GR 12 2018-08-19

Itinerary description

GR 121 margotze laneko ibilbidea dakar gaurko sarreran. Etxegarateko mendatean hasi eta Intsusburu mendira doana, hots Nafarroako aurren etaparen lehenego zatia. Ondoren Urdiaingo igerilekuetarako jaitsiera egingo dugu.

Bigarren urtez margolanetan aritzean, mantenu lana bertzerik ez dugu bete behar izan.

Aurreko ibilbide batean informazio ere eskegi izan nuen. BERTAN ikusgai duzuena.

11 km luzerako ibilbidea da, arras polita, gehien bat basoaren baitan. Kontutan izan norantza bakarrekoa dela, beraz bi ibilgailuekin egin beharra dagoela, edo bertzela Intsusburutik berriz Etxegaratera bueltatzea gomendagarria da.



Ibilbidea eta altimetria.









Hasiera Etxegaraten izandako Mikeleteen koartelaren gibelean da. Han aparkaleku bat topatuko dugu eta ibilbidearen informazio ohola ere.



Hesia eta eskala gainditu eta zuzenean aldapan gora hasi beharko dugu. Ibilbidearen hasieran izango bai dugu aldapa nabarmenena eta.



















Aldapan gehien hauek eguzki aldean ditugu beraz gomendagarria da goizean burutzea, bertzelakoan beroak ahalegin gehiago eskatuko digu. Basora iristean eskuin aldera joko dugu eta hesi batetara iritsi arte aldapak badiren arren, ez dira horren malkartsuak izango.







Hesiaren ostean, ezkerretara bideratu beharko gara, segituan pista zabalago batetara pasaz. Hala ere aurtengo udaberri euritsuak bidea sasiz bete egin du eta landaredia pista irensten hasia da.







Gurutzea mendate ingurura iritsiko gara. Bertan pista zeharkatu eta zuzenean Nafarroa eta Gipuzkoa bereizten dituen hesitik gertu jarraitu beharko dugu.



 Leire margotze lanetan







Altsasu aldera doan pista. Bertze aldetik ordea Ataun aldera joaterik dago.

Segituan ehiztarien etxola bat topatuko dugu eta GRaren ondorengo zatia, ustez, ehiztariek euren usatokiak jendez baztertzeko, margoak ezabatuak dizkiguten eremuan sartuko gara. Tarte honetan denak berriz margotu behar izan ditugularik, nahiz eta iaz denak markaturik utzitak izan.











 Nabari den moduan, margo grisarekin GRaren markak estaliak utzi izan dituzte, hortaz ez dakigu zenbat iraunduko duten aurten marguta berri ditugunak.




Mendietatik aurrera segi eta aldapa bat jaitsi ondoren baso oskarbi batetara iritsiko gara, bertan, landarediak ia era bat ezkutaturik zutoin batek, eskuinera joan behar dugula adierazten digu, berriz ere basoan murgilduz eta hesi bat gaindituz.























Basoan sartu eta ezkerretik jarraitu beharko dugu.










 Bertze hesi bat gainditu eta bideak eskuinerako norantzan jarraitu
















 Larreluze ingurutik pasa, bertan trikuharri bate ere topatuko dugu.












Igartza mendi aldera segi, han ere trikuharri bat ezkutaturik dago. Pista segi. Ez dago galtzerik zati honetan.




GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2018/09/etxegarate-intsusburu-urdiaingo.html

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,703 ft
Photo ofarroila

arroila

Basabeko haitzek sortu egiten duten arraila estutik igaro beharko dugu igerilekuetara iristeko.

PictographWaypoint Altitude 2,438 ft
Photo ofAXARITRAILL Photo ofAXARITRAILL Photo ofAXARITRAILL

AXARITRAILL

Axaritraileko bidea bertatik igarotzen da, baina guk zuzen jarraituko dugu.

PictographWaypoint Altitude 3,008 ft
Photo ofBORDA ehiztari

BORDA ehiztari

Ehiztarien borda

PictographIntersection Altitude 2,802 ft
Photo ofG01 Eskuin

G01 Eskuin

Basoan barneratzeko eskuin aldera jarraitu beharra dugu.

PictographIntersection Altitude 3,040 ft
Photo ofG02 Ezker Photo ofG02 Ezker

G02 Ezker

Ezker aldera jarraitu pista zabal batekin topatu arte. Eskuinekoa ez da GRa

PictographIntersection Altitude 2,818 ft
Photo ofG03 Eskuin Photo ofG03 Eskuin

G03 Eskuin

Aldapa behera egin eta zutoin bat ikusgai dago baso soil zati txiki batean, eskuinera jarraitu.

PictographIntersection Altitude 2,761 ft
Photo ofG04 Ezker Photo ofG04 Ezker

G04 Ezker

Hesi bat gainditu eta berriz basotik, ezkerretik jarraitu.

PictographIntersection Altitude 2,849 ft
Photo ofG05 Ezker Photo ofG05 Ezker Photo ofG05 Ezker

G05 Ezker

Basotik apur bat ezkerretik jarraitu pista nagusia utziz.

PictographIntersection Altitude 2,662 ft
Photo ofG06 Eskuin Photo ofG06 Eskuin Photo ofG06 Eskuin

G06 Eskuin

Tentuz puntu honetan. Bidegurutze honetan eskuinera jarraitu, gorat.

PictographIntersection Altitude 2,767 ft
Photo ofG07 zuzen

G07 zuzen

Galtzada zuzen jarraitu nahiz eta pista bat gurutzatzen duen.

PictographIntersection Altitude 1,874 ft
Photo ofG08 Pistara Photo ofG08 Pistara

G08 Pistara

Beheko aldean pistarekin topatuko gara, ezkerretik segi

PictographIntersection Altitude 1,848 ft
Photo ofG09 zuzen

G09 zuzen

Zuzen jarraitu, errekatxoa eta zubia zeharkatu gabe.

Photo ofGALTZADA topatu Photo ofGALTZADA topatu Photo ofGALTZADA topatu

GALTZADA topatu

Bernoako galtzadarekin topatu eta gure eskuinetik, beherat segituko dugu.

PictographWaypoint Altitude 3,034 ft
Photo ofhesi-01 Photo ofhesi-01

hesi-01

Basoan topatuko eta gainditu beharreko aurren hesia. Tentuz ibili zeharkatu eta gero ezkerretara jo beharra bai dago.

PictographWaypoint Altitude 2,975 ft
Photo ofhesi-02 eskuin Photo ofhesi-02 eskuin Photo ofhesi-02 eskuin

hesi-02 eskuin

Tontortxo batera iritsi eta bertan dagoen hesia gainditu eta eskuin aldetik beherat egin.

PictographWaypoint Altitude 2,929 ft
Photo ofhesi-03

hesi-03

Apur bat aurrerago bertze hesi bat topatuko dugu.

PictographWaypoint Altitude 3,099 ft
Photo ofhesi-04

hesi-04

Tontorretik trikuharrira eta bertatik hesia gaindituko dugu Nafarroan berriz sartzeko eta Urdiain aldera zuzen bideratuz.

PictographWaypoint Altitude 2,153 ft
Photo ofHesia eskailera

Hesia eskailera

Bidearen hasieran eta inforazio oholaren ostean hesia gainditu.

Photo ofINTSUSBURU TRIKUHARRIA Photo ofINTSUSBURU TRIKUHARRIA Photo ofINTSUSBURU TRIKUHARRIA

INTSUSBURU TRIKUHARRIA

Intsusburuko trikuharria

PictographSummit Altitude 3,070 ft
Photo ofINTSUSBURU Photo ofINTSUSBURU

INTSUSBURU

Intsusburu mendiko tontorrak ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu, bereziki kontutan izaten badugu gainontzeko ibilbide gehiena basoan barnekoa dela.

Photo ofLARRELUZE Photo ofLARRELUZE

LARRELUZE

Larreluze trikuharria. Tumulua bereziki da ikusgai duguna.

PictographMountain pass Altitude 2,989 ft
Photo ofMENDATE Photo ofMENDATE Photo ofMENDATE

MENDATE

Nafarroa eta Gipuzkoa elkartzen dituen pista gainditu eta hesiaren aldamenetik zuzen jarraitu

PictographCar park Altitude 2,140 ft

Mikeleteen koartela

Mikeleteen koartel zaharraren gibelean aparkatuko dugu

Photo ofTRIKUHARRI Beotegi Photo ofTRIKUHARRI Beotegi Photo ofTRIKUHARRI Beotegi

TRIKUHARRI Beotegi

Beotegiko Murkoa trikuharri ederra.

Photo ofTUMULO Igartza Photo ofTUMULO Igartza

TUMULO Igartza

Igartzako tumulua

Photo ofTUMULUA Photo ofTUMULUA

TUMULUA

Tumulu handi bat topatuko bidearen aldamenean. Deigarria da.

Comments

    You can or this trail