Activity

Etxegarate -Urdiaingo igerilekuak 2017-05-17

Download

Trail photos

Photo ofEtxegarate -Urdiaingo igerilekuak 2017-05-17 Photo ofEtxegarate -Urdiaingo igerilekuak 2017-05-17 Photo ofEtxegarate -Urdiaingo igerilekuak 2017-05-17

Author

Trail stats

Distance
6.72 mi
Elevation gain
1,624 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,949 ft
Max elevation
3,121 ft
TrailRank 
39
Min elevation
1,752 ft
Trail type
One Way
Time
4 hours 16 minutes
Coordinates
1134
Uploaded
October 18, 2017
Recorded
May 2017
Be the first to clap
Share

near Etxegarate, País Vasco (España)

Viewed 422 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofEtxegarate -Urdiaingo igerilekuak 2017-05-17 Photo ofEtxegarate -Urdiaingo igerilekuak 2017-05-17 Photo ofEtxegarate -Urdiaingo igerilekuak 2017-05-17

Itinerary description

Etxegaratetik Urdiango igerilekuetarainoko txangoa. GR-12aren zati bat birmargotzeaz arduratu egiten gara eta egun honetan zutoin txikiak eta aurren markak egitera joan ginen.

Etxegarate mendatera iritsi aurretik, hots gasolindegietara eta jatetxera, eskuin aldetik Mikeleteen egoitza zahar bat kokatzen da. Horren gibelean dago guri egokitu zaigun zatiaren hasiera. Bukaera Intsusburu mendian kokatu egiten delarik.

Homologaturik dauden GR eta bide guztiak bezala, etaparen hasieran panel handi batean informazioa eskuragarri dago.






Eskala baten bitartez aurreneko hesia gainditzen da eta zuzenean abiatzen den pistatik jarraitu behar dugu. Apurka bidexka batean bilakatu egiten delarik.

Aurrerago aldapa gogorrei ekin beharko diegu, belardi batzuen zehar. Eremu honetan zutoin txikiak ezarri behar izan ditugularik.







Aldapa gogor hauen bukaeran, eskuinera abiatzen gara, berriz ere basoan sartzeko.








Ondorengo bide ia gehiena basoan zehar doa, beraz eremu itzaltsua. Bere abantailak badituen arren, zenbait guneetan lokatsa topatuko dugu.














Azken zatia, tontorretatik egiten da eta hesiaren aldamenean denbora guzian.

Zenbait trikuharri topatuko ditugu, batzuk Gipuzkoa aldean eta hesiaren bertze aldekoa, akaso ikusgarrienetariko, Nafarroan.











 Intsusburuko tontorrean berean, izen hori daramana dugu.








Intsusburua GRa utzikoa dugu, eta behin hesia pasata, zuzen jarraituko dugu.

Bidea nahiko argia da eta bertze tumuluetatik pasatu egiten da.

Aldapa nabarmenago bat egitean, galtzada batekin topo egingo dugu. Erdi aroko galtzada dirudi, udalak garbitu izan du eta arras dotorea da, horregatik, martxaren eskuin aldetik beheraino jarraituko dugu.

Bidearen leku berezia izango da hau.





Azkenean Urdiango igerilekuen aurretik dagoen arroila gainditu eta txangoaren amaiera izango dugu.

Waypoints

PictographSummit Altitude 3,049 ft
Photo ofBalankaleku

Balankaleku

Bidean zehar garaituko dugun tontortxoa. Basoz inguruaturik dagoenez eta bidea tontorrez tontor, ertzari jarraituz denez ia ez gara konturatuko

Photo ofDOLMEN Beotegiko Murkoa Photo ofDOLMEN Beotegiko Murkoa

DOLMEN Beotegiko Murkoa

Nafarroan dagoenez, hesia gainditu behar dugu ikusteko. Ikusgarrienetarikoa, harlandu edo ortostato ederrez osatua.

PictographWaypoint Altitude 2,953 ft

ehiza etxola

Pistatik baztertu eta ezkerretara apur bat igo. Bidea hemendik egiteko aukera dago, aurrerago zenbait pinu eroriak dira eta pista ertzita dago eta. Hala ere bidexka batek inguratu egiten ditu

Photo ofGaltzada Photo ofGaltzada

Galtzada

Erdiaroko galtzada dirudi. Goiko eremuan harri handiz osatua baden arren. Beheko zatian harriak txikiak dira.

PictographWaypoint Altitude 2,127 ft
Photo ofHasierako zutoina Photo ofHasierako zutoina

Hasierako zutoina

GR guztiak bezala, etapa bakoitzaren hasieran panel handi batetan ibilbidearen xehetasunak ageri dira.

IGARTZA ESTE

Sasiz inguraturik dagoen bertze trikuharria

PictographSummit Altitude 3,091 ft
Photo ofINTSUSBURU

INTSUSBURU

Tontorra eta trikuharria

Photo ofIntsusburuko trikuharria Photo ofIntsusburuko trikuharria

Intsusburuko trikuharria

Comments

    You can or this trail