Activity

Ezkaurre Matamatsosetik 2017-04-16

Download

Trail photos

Photo ofEzkaurre Matamatsosetik 2017-04-16 Photo ofEzkaurre Matamatsosetik 2017-04-16 Photo ofEzkaurre Matamatsosetik 2017-04-16

Author

Trail stats

Distance
17.2 mi
Elevation gain
6,257 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
6,257 ft
Max elevation
6,699 ft
TrailRank 
53
Min elevation
3,610 ft
Trail type
Loop
Time
11 hours 3 minutes
Coordinates
3171
Uploaded
April 21, 2017
Recorded
April 2017
Be the first to clap
Share

near Ansó, Aragón (España)

Viewed 1287 times, downloaded 12 times

Trail photos

Photo ofEzkaurre Matamatsosetik 2017-04-16 Photo ofEzkaurre Matamatsosetik 2017-04-16 Photo ofEzkaurre Matamatsosetik 2017-04-16

Itinerary description

Gaurko txangoa zailtasun ertaina eta puntu batzuetan zaila bezala sailkatu behar dut. Batetik luzera, bertzetik gorat eta beherat izandako metroengatik eta bukatzeko Ezkaurreko Hego aldetik igoerak, puntu batzuetan trepada modukoak dituelako.



Wikilocen informazio gehiago:





MIDE rekin osaturiko simulazio batek halako sailkapena ematen du. Kontutan izan elurrik gabe Ezkaurreko azken igoerak aldatu egin daitekeela. Hala ere erreferentzia moduan hartu daiteke.







Matamatsoseko mendatetik abiatuko naiz. Mendatera iritsi baino apur bat lehenago dagoen bihurgune batean kotxea utzi eta bertatik, eskuinera,  bidexidor batetik hasiko da bidea.







Hasieratik mendi ezberdinen ikuspegiak orokortuko dira.




Bidexka honetatik baso batean sartu eta igoera txiki baten ostean bideak beherat egiten du, mendatearen bertze aldetik abiatu egiten den pista batekin topo egin arte.



Bidea estua da baina leku politak zeharkatzen ditu.

Pistarekin topo egitean, ezkerretara jarraitu beharko dugu.



 Hasierako bidexka



 Pista nagusia.






Aurrerago pista utzi eta zuzen basoan berriz sartu egiten den pista edo bide zabal batetik baztertuko gara, aurreneko aldapei aurre egiteko. Kontuz ibili puntu honetan, kahirn batzuk egon arren, pista jarraitzeko tentaldia izan dezakegu eta. Lasai itzulera bertatik izango da eta.







 Pista berrira sartu eta atzerako begiradan Argaraleta eta Kukula mendiak.






Basotik eta denbora guztian gorazko norabidea jarraitu behar dugu. Gorat egitean, zenbait guneetan pista sasiekin dugu eta zuhaitz txikiekin ere. Puntu batean eskuinetik egurra ateratzeko bertze pista bat dugu eta guk ezkerrekoa jarraitu behar dugu. 






Poliki poliki estutu egiten da eta puntu batean goian aurre ikusten den ertzerako norantza hartzea erabaki egiten dut. Bertan topo egingo dugu gerora jaisteko erabiliko dugun bidea. Ez du galerarik. Aldagaiak izango zituen bertako erret abelbidea baina ertz honetan egun markaturik dutenarekin topo egiten da.



 Erronkariko ibarrera aldera.



 Zuriza aldera.










Ertzetik jarraituko dugu, batzutan basotik eta noizean behin belardietatik. Ez ahantzi bertakoak eta aurrerago zeharkatuko ditugunak udako larrediak zirela. Horrek paisaia momentu ezberdinetan kontraste handiko bistak eskaini egiten dizkigu.







Ezkaurreren hego aldeko hormak.

Bideari jarraituz eta aldapatxo bat gainditu ostean, Calveira mendira iritsiko gara. Bertatik paisai zabala ikuskatzerik dugularik.



 Tontorrean erpin geodesikoa dugu,




GEHIAGO IRAKURTZEKO
http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/04/ezkaurre-matamatsosetik.html

Waypoints

PictographSummit Altitude 5,603 ft

06TON

Bideko bertze tontor bat

PictographIntersection Altitude 3,735 ft
Photo ofBidegurutze 01 ZUZEN

Bidegurutze 01 ZUZEN

Pista utzi eta basoan barneratu gorat

PictographIntersection Altitude 5,393 ft
Photo ofBidegurutze 04 Pista Utzi ezkerretik

Bidegurutze 04 Pista Utzi ezkerretik

Calveira mendira iristean, itzuleran, ezkerretik pistatik atera gailurrera igotzeko

PictographIntersection Altitude 4,889 ft
Photo ofBidegurutze 05 Photo ofBidegurutze 05 Photo ofBidegurutze 05

Bidegurutze 05

Igoeran iritsiko gara ertzera eta itzuleran ezkerretik pista hartu beharko dugu bertze magaletik jaisteko

PictographIntersection Altitude 4,373 ft
Photo ofBidegurutze 06 eskuinera jarraitu

Bidegurutze 06 eskuinera jarraitu

Kontuz eskuinetik abiatzen den pista hartu behar da eta.

PictographIntersection Altitude 3,797 ft
Photo ofBidegurutze 07 Pistara atera eta zuzen Photo ofBidegurutze 07 Pistara atera eta zuzen

Bidegurutze 07 Pistara atera eta zuzen

Pista nagusitik zuzen segi

PictographIntersection Altitude 5,575 ft
Photo ofBidegurutze GR IGOERA Photo ofBidegurutze GR IGOERA Photo ofBidegurutze GR IGOERA

Bidegurutze GR IGOERA

Hemendik aurrerako igoera ez da erraxa. Zenbait lekuetan kontu handiz ibili behar da eta elurra badago malda handia da beraz materiala eraman behar da bada ez bada.

PictographIntersection Altitude 4,612 ft
Photo ofBidegurutze02 EZKER

Bidegurutze02 EZKER

Ezkerreko pistatik jarraitu.

PictographSummit Altitude 5,500 ft
Photo ofCALVEIRA Photo ofCALVEIRA Photo ofCALVEIRA

CALVEIRA

Calveira mendiko gailurra

PictographSummit Altitude 6,689 ft
Photo ofEZKAURRE Photo ofEZKAURRE Photo ofEZKAURRE

EZKAURRE

Ezkaurre mendiko gailurra

PictographWaypoint Altitude 3,695 ft

IRTEERA1

PictographSummit Altitude 5,794 ft
Photo ofKAÑADAXILOA Photo ofKAÑADAXILOA Photo ofKAÑADAXILOA

KAÑADAXILOA

Gailurra

PictographIntersection Altitude 5,517 ft
Photo ofLEPOA GR Ezkerretik pistara jaitsi Photo ofLEPOA GR Ezkerretik pistara jaitsi

LEPOA GR Ezkerretik pistara jaitsi

GRa utzi eta pistara jaitsi.

PictographIntersection Altitude 3,671 ft

PISTA01 Ezker

PictographSummit Altitude 5,400 ft

Tontor 1654 m

PictographSummit Altitude 5,432 ft

TONTOR 1670 m

PictographSummit Altitude 5,505 ft

Tontor 1683 m

PictographSummit Altitude 5,550 ft

Tontor 1693 m

PictographSummit Altitude 5,602 ft

Tontor 1713 m

PictographSummit Altitude 5,616 ft

Tontor 1716

PictographSummit Altitude 5,734 ft

Tontor 1755 m

PictographSummit Altitude 6,678 ft
Photo ofTontor Ezkaurre 2035 m Photo ofTontor Ezkaurre 2035 m Photo ofTontor Ezkaurre 2035 m

Tontor Ezkaurre 2035 m

Haitzen gaineko tontorra

Photo ofTrikuharri Ibon Ezkaurre Ekialde Photo ofTrikuharri Ibon Ezkaurre Ekialde Photo ofTrikuharri Ibon Ezkaurre Ekialde

Trikuharri Ibon Ezkaurre Ekialde

Iboiaren bi aldeetan kokatzen den trikuharrietariko bat

Comments

    You can or this trail