Fermoselle - Mirador de las Escaleras - Duero
near Fermoselle, Castilla y León (España)
Viewed 48 times, downloaded 12 times
Trail photos
Itinerary description
Fermoselle herriko plaza nagusian hasi genuen ibilbidea. Herri hau oso ezaguna da ardogintzan izan duen garrantziagatik. 100 upategi baino gehiago izan zituen XX.mendean ardoa egiten. Famili bakoitzak bere bodega txikia zeukan. Gaur egun asko eta asko utzita daude baina bisita gidatu bat egitea interesgarria da.
Herria atzean utzi eta lehenengo "El Penao" iturria pasatzen dugu, eta aurrerago Santa Cruz baseliza. Gero "Mirador de las Escaleras" begiratokira helduko gara eta bertan dagoen karabineroen etxea ikusi (garai baten Portugalekin egiten zen kontrabandoa zaintzeko eraikitakoa). Dueroren bista ederrak daude bertatik.
Atzera pixkat eginez ibaira jaisteko bidexka hartu genuen. Jaitsiera osoan eta gero bestaldetik igotzerakoan, ikusmenez eta usainez gozatuko dugu: olibondoak, mahastiak, erkametzak, arteak, almezak, ipuruak, artelatzak.. eta landarerian: txara, isatsak, ezkaia, orkideak, indipikondoak...
Dueroko ur ertzeraino jaitsi, bertan zerbait jan eta, goruntz, Fermoselleruntz, abiatu ginen.
Oso ibilbide gomendagarria eta udaberria sasoi aproposa horretarako.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments