GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) LASTURTIK
near Lastur, País Vasco (España)
Viewed 415 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Lastur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzundako kondairak hamaika izan dira. Lastur eta Mendaro artean dauden mendi basati horiek hobeto esagutzeko gogoa betidanik izan dut. Otarre eta Gaintxipia mendien artean kokatua zegoen Usubieta baserrian umetan nire amak udarak igarotzen zituen eta larrabehiak aske ibiltzen ziren ingurune oso basati bezala deskribatzen zigun beti. Lasturko bailara osoa ingurune karstiko bat da non kobazulo eta leize ugari daude bertan. Igarobide ekologiko natural bat da, alde batean Izarraitz duena eta bestean Arno mendiak dituena, Bertako beste ezaugarrietako bat Artadiak dira, Artadiak beste zuhaitzak baino hobeto egokitzen dira kareharrizko mendi pikoek izan ohi dituzten ezaugarri gogorretara. Horrelako inguruetan oso urria izaten bait da lurrean jariatzen den ura, eta lurzorua oso oso pobra izan ohi delako. Lastur inguruan dauden artadi zabalak oso gutxi dira hemen eta horregatik dauka garrantzi haundia ingurune berezi honek. Mediterraneoko klima beroetara hobeto egokitu izan ohi da habitat mota hau. Behekaldean dituzue Lasturko txango hauetan ikusitako bitxikeri eta biodibertsitate aberatsa. https://euskalherriamendizmendi.blogspot.com/2024/04/gaintxipia-626m-otarre-663m-garaluz.html
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments