Activity

GALARTZA AUZOA

Download

Trail photos

Photo ofGALARTZA AUZOA Photo ofGALARTZA AUZOA Photo ofGALARTZA AUZOA

Author

Trail stats

Distance
6.83 mi
Elevation gain
958 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
958 ft
Max elevation
1,321 ft
TrailRank 
49
Min elevation
538 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 13 minutes
Time
2 hours 39 minutes
Coordinates
1890
Uploaded
July 30, 2022
Recorded
July 2022
Be the first to clap
Share

near Ondarre, País Vasco (España)

Viewed 88 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofGALARTZA AUZOA Photo ofGALARTZA AUZOA Photo ofGALARTZA AUZOA

Itinerary description

Ibilbide honen helburua Galartza auzoa ezagutzea da. Auzo honetan aurkituko dira Antzuolak muga egiten duen Bergara inguruko baserriak, errota eta ermitaren bat. Natura balio asko duen ingurua ere bada. Honekin bat, Uzarraga auzoarekin ere bate giten duen ingurua denez, ez da batere erraza izaten auzo bat non hasi eta bukatzen den. Auzo honek badu aldi berean goitizen bat gero eta gutxiago erabiltzen dena: Txangalarena. Bera esan nahia, baina, ez da batere argia.

Waypoints

PictographMonument Altitude 777 ft
Photo ofHERRIKO PLAZA Photo ofHERRIKO PLAZA Photo ofHERRIKO PLAZA

HERRIKO PLAZA

Herriko plazatik hasita, Lapurzubiraino jarraituko dugu bidegorria, horretarako San Josepe eta Maurutegiko zubi ingurutik pasatuz, Etxezuriraino.

PictographMonument Altitude 698 ft
Photo ofETXEZURI-SALLABENTE Photo ofETXEZURI-SALLABENTE Photo ofETXEZURI-SALLABENTE

ETXEZURI-SALLABENTE

Garai batean Lapatza errotan jatorria duen Etxezuri etxe honetan hasten da Lapurzubiraino eramango gaituen bidegorria, baina garai batean erregebidea ere bazena. Inguru hau Sallabante bezala ere ezagutzen da. Bidean ikusi edo pasatuko ditugu Iruetxeta etxeak, Arizti eta Burubiko baserriak, eta Behekoerrota edo garai batean Igeribarerrota zena.

PictographIntersection Altitude 543 ft
Photo ofLAPURZUBI (BIDEGURUTZEA) Photo ofLAPURZUBI (BIDEGURUTZEA)

LAPURZUBI (BIDEGURUTZEA)

Ez dugu zubia zeharkatu behar, baizik eta porlanezko bidea jarraituko dugu Galartza auzora, Uzarragako auzoa alde batera lagata. Erregebidean gaude, garai batean lapur askoren tokian, hortik lapurzubi.

PictographMonument Altitude 588 ft
Photo ofAZPARRUNDI-BURDINGURUTZ (MUGARRIA ETA ZUBIA) Photo ofAZPARRUNDI-BURDINGURUTZ (MUGARRIA ETA ZUBIA)

AZPARRUNDI-BURDINGURUTZ (MUGARRIA ETA ZUBIA)

Antzinako erregebidean kokatzen da Bergara eta Antzuolaren arteko 24 zenbakia duen mugarria, harkaitz baten gainean. Aurrerago ikus daiteke erregebideak Galartza erreka zeharkatzeko eraikitako zubi ikusgarria.

PictographIntersection Altitude 806 ft
Photo ofGALARTZA BASERRIA Photo ofGALARTZA BASERRIA

GALARTZA BASERRIA

Baserri honen lehendabiziko aipamen dokumentala oso antzinakoa da, 1307koa hain zuzen ere. Orduan badakigu bertako jabea-edo Iohan Garçia de Galarça omen zela. Zoritxarrez ez du garai bateko aztarnarik gordetzen oraingo baserrian. Gipuzkoan XIX. mendean, han eta hemen eraikitako baserrien tankera du. Bi etxebizitza dauzka.

PictographIntersection Altitude 830 ft
Photo ofTRENBIDEA (BIDEGURUTZEA) Photo ofTRENBIDEA (BIDEGURUTZEA)

TRENBIDEA (BIDEGURUTZEA)

1971n desagertu zen "Los Vascongados" izeneko trenbidean gaude. Bertatik, itxitura pasatuta, Etxeberrisoro eta Ugarriaga baserrietara hartuko dugu bidexka, lehendabizi zelaia zeharkatuz eta ondoren Galartza erreka ertzetik joanez.

PictographRiver Altitude 902 ft
Photo ofGALARTZA ERREKA (ZUBIA) Photo ofGALARTZA ERREKA (ZUBIA) Photo ofGALARTZA ERREKA (ZUBIA)

GALARTZA ERREKA (ZUBIA)

Zubia pasatuta, Etxeberrisoro baserritik, Ugarriaga baserrietara igoko dugu. Alde batera lagako ditugu Ugarriaga azpiko baserria zein 1966an sortutako Irumendi behi kooperatiba.

PictographMonument Altitude 964 ft
Photo ofETXEBERRISORO BASERRIA Photo ofETXEBERRISORO BASERRIA

ETXEBERRISORO BASERRIA

1652koa da bere lehen aipamena. Hutsik dago gaur egun. Ugarriaga baserriaren azpian kokatzen da eta Irumendi Koop. erabiltzen ditu baserria eta soroak.

PictographMonument Altitude 1,035 ft
Photo ofIRUMENDI koop. Photo ofIRUMENDI koop.

IRUMENDI koop.

1.966an sortu ei zen IRUMENDI kooperatiba, bederatzi baserritarren artean osaturik. Hauetatik bi antzuolarrak, Galartza auzokoak: Gorriz azpiko Arsenio Irazabalbeitia eta Ugarriaga azpiko Jose Mari Muruamendiaraz. Bertan hazten duten arraza pirenaikoa erreferentea izatea Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo.

PictographMonument Altitude 1,066 ft
Photo ofUGARRIAGAGAÑEKOA Photo ofUGARRIAGAGAÑEKOA Photo ofUGARRIAGAGAÑEKOA

UGARRIAGAGAÑEKOA

-Ugarriagagañekoan, gaur jatetxea, Bergara eta Antzuolaren arteko 19 zenbakia duen mugarria aurkituko dugu. ehena XVI. mendean aipatua, eta bigarrena, berriz, XVII. mendean. Hala ere, hemendik Gorlara edo Bergarara doan errepidera joango garenez, kontuz ibili trafikoarekin. 100 bat metro errepidea jarraituz egingo dugu eta. -Eguzkitza baserria. 1391ean ere aipatua. Bertan zegoen (dagoeneko desagertuta dagoelako)oso onak omen ziren urak: "aguas vitrioladas como las de Sara".Alegia, sulfatoz betetako urak. -Etxenagusia baserria. Entzunda, irakurrita edo zurrumurruren bat izanda, agian jakin izan duzu Euskadik izan duen lehendabiziko lehendakariaren familia-sustraitako batzuk Antzuolakoak direla; izan ere, Jose Antonio lehendakariaren aitona, Jose Antonio Agirre Aguirrezabal zena, 1828ko urriaren 22an jaio zen Antzuolan, zehazkiago esanda, Etxenagusia baserrian, Galartza auzoan. Bere gurasoak, berriz, Juan Bautista Agirre Gabilondo eta Lorenza Aguirrezabal Mujika ziren.

PictographIntersection Altitude 1,132 ft
Photo ofGORRIZ AZPIKOA-GORRIZANDIA (BIDEGURUTZEA) Photo ofGORRIZ AZPIKOA-GORRIZANDIA (BIDEGURUTZEA) Photo ofGORRIZ AZPIKOA-GORRIZANDIA (BIDEGURUTZEA)

GORRIZ AZPIKOA-GORRIZANDIA (BIDEGURUTZEA)

Ate-ondo edo ezkaratza polita dauka, zutabe eder eta guzti. Baserri gain aldean, Gorlara doan bidea jarraituz, Gorriztxikia, Elorriaga eta Ameztizahar baserriak ere ikus daitezke. Behe aldean, ostera, Galartza errekan, 1920an eraikita baina orain jaustear dagoen Galartza errota.

PictographMonument Altitude 1,111 ft
Photo ofGORRIZ AZPIKOA-GORRIZANDIA Photo ofGORRIZ AZPIKOA-GORRIZANDIA

GORRIZ AZPIKOA-GORRIZANDIA

Jatorriz Gorrizandia, eta gorako dagoen Gorriztxikiarekin batera, auzoko bizitza matentzen duten baserri bakarretakoak dira.

PictographMonument Altitude 1,217 ft
Photo ofURRUTIA Photo ofURRUTIA

URRUTIA

1391ekoa da baserri honen lehen aipamena. Loiolako Inaziorekin batera Bizkaiko zaindaria den Berriotxoako Balentinen amaren jaiotetxea dugu berau. Maria Monika de Arizti, 1797ko maiatzaren 4an jaioa, gazte Elorriora joan omen zen bizitzera eta bertan ezkondu. Baserriko fatxadan dagoen oroigarriak azpimarratzen digu, "Maria Monica de Aristi, madre del Beato Fr. Valentín de Berrio-Ochoa, Obispo de Tonkin, martirizado el 1º de noviembre de 1861". Ez da inor bizi bertan.

PictographMonument Altitude 1,241 ft
Photo ofBERETERIO Photo ofBERETERIO Photo ofBERETERIO

BERETERIO

1391. urtekoa da baserri honen lehen aipamen historikoa. Suteak izan ditu baserri honek, aipagarriena 1941eko otsailaren 1ekoa, baserri erdia erre zen.Hortik dator oraingo egitura berezia. Pertsona bakarra biziz da bertan. Gorago, Sarralde baserria dago. 1391ekoa da baserri honen lehen aipamena. Aspalditik hutsik dagoen baserria dugu. Barruan gordetzen du igeltsuz egindako armarria. Sabaian, berriz, garai bateko dolare habe ederra ikus daiteke, garai batean sagardoa egiten zenaren lekukoa.

PictographIntersection Altitude 1,323 ft
Photo ofSANTIKUTZ (BIDEGURUTZEA) Photo ofSANTIKUTZ (BIDEGURUTZEA)

SANTIKUTZ (BIDEGURUTZEA)

Uzarraga gainean kokatu eta XVIII. mendean desagertu zena. Gaur egun bere ormak ikusteko aukera dago. Ohiturak diosku bertan lurparatzen omen zituztela Leintz bailarako gizaseme ospetsuak, Uzarragak ustez bere jatorri tenplarioaren babesean. Asfaltutako bidea lagata, seinaleak adierazten digun bezala, Santa Ageda ermitara jatsiko gara.

PictographMonument Altitude 1,255 ft
Photo ofSANTA AGEDA ERMITA Photo ofSANTA AGEDA ERMITA Photo ofSANTA AGEDA ERMITA

SANTA AGEDA ERMITA

Antzina batean San Lorenzori eskainita (Sallabente izena ere bertatik dator), herri arkitektura mailan interesgarria, batik bat bertan gordetzen zelako Santa Ana irudia, XIII-XIV. mendekoa jotzen den, eta gaur egun Donostiako Elizbarrutiko museoan gordetzen dena, 1984ean lapurtu eta urte batzuetara berreskuratu ondoren. Otsailaren 5ean ospatzen da bere jaia, nahiz eta ospakizuna domekara pasatu.

PictographMonument Altitude 1,188 ft
Photo ofMENDIOLA

MENDIOLA

Aspaldidanik hutsik dagoen baserri honen berezigarria bada fatxadan dauden bi arkuak, esan, arbelez eginiko etxe aparta dela bere ezaugarririk nabarmenena, Antzuolan bakarra. Hala ere, bere egoera fisikoa ez da batere ona.

PictographMonument Altitude 1,081 ft
Photo ofBESAGASTI Photo ofBESAGASTI

BESAGASTI

1391ean lehendabizi aipatua. Hutsik. Ez du zer ikusirik garai bateko baserriarekin (XVI. mendekoarekin). Gaur egun zaharberrituta dago, eta bere zurezko egitura ederra du ikusgai, bere garai bateko xarma adierazi nahian.

PictographMonument Altitude 1,071 ft
Photo ofUNTZARRI

UNTZARRI

1391ean ere aipatutakoa. Hutsik. Baserriaren aurreko ohol-egitura interesgarria du.Hala ere sarri eroritako baserria. Erreta ere bai, 1955eko abenduaren 23an azkena. Gaur, zaharberritua dago. Ez da inor bizi bertan.

PictographFountain Altitude 1,064 ft
Photo ofUNTZARRIKO ITURRIA

UNTZARRIKO ITURRIA

Edozein ibilbidetan garrantzitsua izaten da gorputza ondo hidratatuta egotea. Beraz, iturri berri honetan ura edateko aprobetxa dezakegu.

PictographIntersection Altitude 1,025 ft
Photo ofUZARRAGAKO ERREPIDEA (GARIKATZAKO BIDEGURUTZEA) Photo ofUZARRAGAKO ERREPIDEA (GARIKATZAKO BIDEGURUTZEA) Photo ofUZARRAGAKO ERREPIDEA (GARIKATZAKO BIDEGURUTZEA)

UZARRAGAKO ERREPIDEA (GARIKATZAKO BIDEGURUTZEA)

Uzarragako errepidearekin bat eginda, behera hartuko dugu, Iturriotz baserrira. Esan, bidegurutze honetan egon zela Garikatza baserria, dagoeneko 1307an aipatzen zena. bertan bizi omen zen Sancho Perez Garitança. Hamarkada dezente da desagertu zela.

PictographMonument Altitude 933 ft
Photo ofITURRIOTZ Photo ofITURRIOTZ Photo ofITURRIOTZ

ITURRIOTZ

Uzarraga auzoan dago baserri hau. 1391. urtekoa da bere lehen aipamen historikoa. Ospetsua 1893ko uztailaren 14ean bertan gertatu zen tren istripuarengatik.

PictographIntersection Altitude 911 ft
Photo ofARIZMENDI (BIDEGURUTZEA) Photo ofARIZMENDI (BIDEGURUTZEA)

ARIZMENDI (BIDEGURUTZEA)

Oso antzinakoa da baserri honen lehen aipamena: 1307koa, orduan Arexmendiko Pedro bizi omen zen baserrian. Ez da bertan inor bizi.

PictographMonument Altitude 860 ft
Photo ofZABALA Photo ofZABALA

ZABALA

Antzinakoa da baserri honen lehen aipamena: 1391ekoa.

PictographMonument Altitude 811 ft
Photo ofBIDAURRE Photo ofBIDAURRE

BIDAURRE

Uzarraga auzoan kokatuta, erregebidea bere etxe aurretik pasatzen zen garai batean. Bada zerbait. Hortik datorkio baserriari bide+aurre izena. Harmarri ederra dauka bere fatxadan.1307koa dugu bere lehen aipamen historikoa.

Comments

    You can or this trail