GANTZAGA-ANBOTO-SANTA BARBARA-IZPIZTE-GANTZAGA
near Gantzaga, País Vasco (España)
Viewed 46 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbidea benetan ikusgarria da, baina duen zailtasunetako bat ibili beharreko gainez gaineko harkaitzak dira. Gantzaga auzoan (Aramaio) hasi eta bukatuko da. Gantzagatik Anbotora gainditu behar den desnibela handia da, eta behetik gorako igoera lasai hartu beharrekoa da. Gantzagatik Zabalaundiko lepora ailegatuko gara. Hemendik hasten da Anbotora igoera. Behin goian, jatsiera ere lasai hartu, izan ere jatsierako momentu batean harkaitzen gainera igo beharko gara eta gainez gaineko zeharkaldia egin (Zaitze, Elgoin eta Kurutzeta gainetatik pasatuz). Hemendik Santa Barbara ermitara. Behin lepoan, buelta egingo dugu Gantzaga aldera, baina Zabalaundiko lepoan, eskumara hartu eta Izpiztera joango gara. Igoera gogorra bezain ikusgarria da. Behin goian, Gantzagara jaisten hasiko gara.
You can add a comment or review this trail
Comments