GARAGARTZA-BESAIDE-UDANA-GARAGARTZA
near Garagartza, País Vasco (España)
Viewed 47 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
GARAGARTZA
Garagartza auzoan kotxea lagata, Kobate izeneko harrobietara joango gara, Lezetxikiko bidea hartuz.
KOBATE HARROBIA
Egiari zor ez da inguruak eskatzen digun paisaia ederrena, baina hor ezkutuan daude Kobate zuloa eta Lezetxikiko aztarnategia. Kilometro batzuk, gainera, porlanezko bidea jarraituz egingo dira.
PARRAIA BASERRIA
Zenbat eta gorago eskaintzen zaigun paisaia ederragoa da, eta dagoeneko antzematen dugu Udalaitz, Bere azpitik pasatuko gara Udalako bidean. Porlanezko bidetik gora jarraitzen dugu.
UDALAITZ-UDALA (BEHATOKIA)
Bidean ikuspegi ederreko paiasaiak ikusiko dira, besteak beste Udalaitz eta Udala auzoarenak.
ZABOLAIN ZALDITEGIA/SAGARDOTEGIA
Bitxia da hemen goian halako zerbitzu ederra eskaintzea. Nork esan hemen zaldi gainean ibiltzen ikasteko edota praktikatzeko zalditegi eder bat izatea. Inguruan ere sagardotegia dago.
LARRAGAIN LEPOA: BEGIRATOKIA ETA BIDEGURUTZEA
Dagoeneko gaina hartuta, merezi du geratu eta inguruak eskaintzen digun paisaiaz disfrutatzeko. Hor daude, besteak beste, Tellamendi, Anboto edota Udalaitz. Porlana alde batera lagata, mendi pista jarraituko dugu. Kilometro eta erdira dago zain, Besaide gaina.
BETSAIDE
Gainera iritsi aurretik, mendian hildako euskal mendizale guztiei eskainitako Yoshin Ogataren monumentua. Hemendik gorago, berriz, helburu bera duen beste oroigarri bat.
OROIGARRIA ETA MUGARRIA
Irailaren hirugarren domekan ospatzen da urtero, mendian hildako euskal mendizalei eskainitako ekintza Betsaide gainean, 1955etik hona egiten dena. Aldi berean, toki sinbolikoan kokatzen dena, bertan bat egiten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziek. Hortik dator bertan ere mugarri bat egotearen arrazoia. Beherako bidea hartuko du, Udala auzora.
BIDEGURUTZEA
Bertan daude seinaleak adierazten nondik nora jo udala auzora. Bertan ere iturri ederra dugu. PR GI 96 seinaleak jarraituz, eta Udala bitartean, han eta hemen informazio-euskarri batzuk topatuko ditugu, tokian tokiko ezaugarriak erakutsiz.
SEINALEAK (PR GI 96)
Gure ibilbidearen zati honetan bata edo besteek eramango gaituzte Udala auzora, baina gu geu PR GI 96ko ibilbidearenak jarraituko ditugu, batez ere.
UDALATX-UDALAITZ
Gurutzea, baseliza eta koba zuloa ikus daitezke hemendik, aurrez-aurre.
IÑUSTEGIKO ISTINGA
Bidean ere bat egingo dugu, nahiz eta zertxobait desbideratu, istinga aberats honekin. Gertu dugu Udala auzoa.
UDALA AUZOA
Bertan ere kokatzen da Ingurugiro eskola. Orain, GR seinaleak jarraituz, goiko aldetik joango gara.
ITURRIA ETA GARBITOKIA
Auzoko iturri eta garbitokitik Udala auzoko jatetxeetara jaitsiko gara.
UDALA AUZOA (JATETXEAK)
Bertatik hasita, Arrasate aldera joko dugu, hasteko berehala lagako ditugun GR seinaleak jarraituz. Ondoren Udalara doan errepidearekin bat egingo dugu, kilometro eta erdi bat inguruan bera jarraituz.
BIDEGURUTZEA
Errepidetik behera bidegurutze honekin bat egingo dugu eta seinaleak jarraituko ditugu.
GARAGARTZA ETA GESALIBAR AUZOAK
Bidean, Garagartza eta Gesalibar auzoak ikusiko dira.
BIDEGURUTZEA
GARAGARTZA-UDALA-BESAIDE-rako norabide ezberdinak adierazten ditu seinaleak. Guk Garagartza aldera joko dugu. Gertu dugu bukaera.
BIDEGURUTZEA (GARAGARTZA AUZOA)
Dagoeneko bertan dugu abiapuntua izan den auzoa.
You can add a comment or review this trail
Comments