Activity

Garaioko urtegiari bira

Download

Trail photos

Photo ofGaraioko urtegiari bira Photo ofGaraioko urtegiari bira Photo ofGaraioko urtegiari bira

Author

Trail stats

Distance
8.85 mi
Elevation gain
210 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
210 ft
Max elevation
1,894 ft
TrailRank 
38
Min elevation
1,791 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 54 minutes
Time
3 hours 27 minutes
Coordinates
2472
Uploaded
October 15, 2022
Recorded
October 2022
Share

near Garaio, País Vasco (España)

Viewed 630 times, downloaded 8 times

Trail photos

Photo ofGaraioko urtegiari bira Photo ofGaraioko urtegiari bira Photo ofGaraioko urtegiari bira

Itinerary description

Parkearen informazio bulegoa eta elizaren aurrietatik gertuen dagoen aparkalekuan emango diogu hasiera ibilaldiari. Egur-plataforma luze batek hondartzaren ertzera gerturatuko gaitu eta bertatik izango dugu urtegiaren lehen panoramika zabala. Ibilaldia zirkularra denez, edozein norabidetan burutu daiteke. Bidearen zati handiena ondo seinalatutako xenda eta pisten barrena egiten da, baina tarteka aukera izango dugu bidea utzi eta bestelako lekuetatik ibiliz uraren ertzera gehiago gerturatzeko. Zadorra ibaiaren bokalean kokatuta dagoenez, urtegiak habitat ezin hobea eskaintzen die txokoen artean aterpe bila dabiltzan ehunka hegaztiei: ahate, zikoina, lertxun, kaskabeltz, buztanikara, eskinoso eta txantxangorriak, besteak beste.

Urtegiaren ondotik hiru kilometro bete ondoren, autokarabanentzat prestatutako aparkalekura iritsiko gara. Parkearen eremutik atera gabe, eta bide-seinaleek erakusten diguten norabidean, egurrezko pasabide luze batek lagunduko digu Uribarri Ganboako urtegiaren hezegunea zeharkatzen. Aurrerago, hegaztien behatokira heltzean pista hartuko dugu, baina laster hau utzi eta zereal lurrak zeharkatzen dituen xenda bat jarraituko dugu. Aldapa txiki bat igo eta berehala, bidearen ondoan aurkituko dugun egurrezko eserlekuan pausatu eta urtegiaren panoramika zabal eta ederraz gozatzeko aukera izango dugu.

Pistara ateratzean bideak behera egiten du eta, pasabide txiki batetik aurrera egingo dugu Urizar aldera, Mendixurko ornitologia parkea Uribarri Ganboako urtegitik bereizten duen presaren gainetik igaroz. Tarte batean, urtegiaren ertzetik doan pista zabalaren paraleloan bide zaharra hartuko dugu, baina aurrerago berriro pistara aterako gara. Erraz egingo dugu aurrera eta konturatu orduko, egurrezko eserleku batek aukera emango digu aurrez aurre izango dugun Azuako eliza izan zenaren irudia ikusteko. Atseden txikiaren ostean, garai batean Azua herria altxatzen zen ingurura gerturatuko gara.

Uribarri Ganboako urtegia 50eko hamarkadan eraiki zuten, 1956an lanak amaitutzat eman eta bi urte beranduago inauguratuz. Proiektu honen helburua, Gasteiz eta Bilboko metropoliak argindarrez eta edateko urez hornitzea zen. Gaur egun, balio ekologiko handia duen hezegunea eta aisialdirako gune bat bada ere, komeni da denboran atzera egin eta bertako biztanleentzat urtegiak zein ondorio ekarri zituen gogoratzea. Urtegia eraikitzearen ondorioz, herri batzuk urpean geratu ziren, eta beste batzuk, berriz, lurrik gabe geratzean jendez hustu egin ziren, hala nola, Garaio, Azua eta Larraintzar. Kaltetutako herrietako biztanle gehienek beste herri batzuetara alde egin behar izan zuten bizitzera, gainera oso egoera eskas eta penagarrian. Gehienak Gasteiza, baina badira ere askoz urrutiagoa joandakoak. Azuako elizari begirada zuzentzean, ezin ahaztu garai batean hemen bazela herri txiki bat, bizimodua hemengo lurretan egiten zutena, eta gaur egun, berriz, uraren gardentasunak erakusten dizkigu etxe horien hormak izandakoaren aurriak, iragana ito balitz bezala.

Herria izandakoaren lurrak igaro eta gero, berehala helduko gara urtegia zeharkatzen duen Azuako pasabide luzera. 400 metro pasatxo duen zubia zeharkatu eta honen azpitik zabaltzen den pistan barrena aurrera jarraituko dugu. Urtegiaren ertzetik hedatzen den bide honek, Zadorrako pasabidearen ondora eramango gaitu. Urtegia alderik alde zeharkatzen duen pasabide hau lur zingiratsuetan erabiltzen den teknologia bera erabiliz eraiki zuten. Pistan barrena jarraituz denbora gutxi beharko dugu Garaioko hondartzaren ondora iristeko, abiatu garen lekutik oso gertu.

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,814 ft
Photo ofAparkalekua

Aparkalekua

PictographLake Altitude 1,772 ft
Photo ofUrtegia

Urtegia

PictographBridge Altitude 1,795 ft
Photo ofEgurrezko zubia

Egurrezko zubia

PictographPanorama Altitude 1,772 ft
Photo ofIkuspegia

Ikuspegia

PictographReligious site Altitude 1,781 ft
Photo ofEliza

Eliza

PictographBridge Altitude 1,781 ft
Photo ofZubia

Zubia

PictographBridge Altitude 1,804 ft
Photo ofZubia

Zubia

Comments

    You can or this trail