Gasteizko kontzejuak. Ipar-mendebaldea 2
near Arangiz, País Vasco (España)
Viewed 115 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Mendigurenen kotxea utzi eta abiatuko gara errepidez Arangiz aldera. Abetxuko aldera abiaturik, eskuinera egingo dugu autobideko zubi gainetik aipatutako herrira heltzeko. Herria zeharkatuko dugu eta aeroportuko pistaren hesiaren kontratik joango gara Foronda herrira. Atzera eta aurrera ibiliko gara Zuia ibaia ondoan dugula. Hegoaldera doan soro-bidetik abiatuko gara Antezana aldera, arestian aipatutako errekaren ertzeko bidetik. Artelan ugari dago Antezanan. Aipatzekoak dira Xabier Egañak elizan egindako pinturak 2014tik 2018ra. Ez dugu eliza barrura sartzeko aukerarik izan, baina internet bidez ikusi ondoren, ikusi beharrekoak dira. Era berean, aipagarriak dira iturri ondoan dauden figurak. Itzulera, hegazkin-pistaren ertzetik egingo dugu lehenik, eta gero Arangizera Mendiguren errekaren ondotik ezkerrera hartuta. Hortik autobidea zeharkatu eta Mendigurenera.
Waypoints
Intersection
1,653 ft
Eskuinera 1
Intersection
1,636 ft
Eskuinera 2
Intersection
1,685 ft
Ezkerrera 2
You can add a comment or review this trail
Comments