Activity

Gaztelu Lasturretik zirkularra

Download

Trail photos

Photo ofGaztelu Lasturretik zirkularra Photo ofGaztelu Lasturretik zirkularra Photo ofGaztelu Lasturretik zirkularra

Author

Trail stats

Distance
5.31 mi
Elevation gain
1,696 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,696 ft
Max elevation
1,801 ft
TrailRank 
33
Min elevation
486 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 44 minutes
Coordinates
816
Uploaded
December 8, 2020
Recorded
November 2020
Be the first to clap
Share

near Lastur, País Vasco (España)

Viewed 253 times, downloaded 10 times

Trail photos

Photo ofGaztelu Lasturretik zirkularra Photo ofGaztelu Lasturretik zirkularra Photo ofGaztelu Lasturretik zirkularra

Itinerary description

Ibilbidea Lastur bertan hasten da, Lasturretik Debaruntz doan errepidea jarraitu behar da baserri baten alboan dagoen bidegurutzerarte eta hor ezkerretara abiatu.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Bidegurutze honek tarteka porlanezkoa eta tarteka harritxintxorrezkoa den pista batetara garamatza. Pista hau hasieran pinu artetik eta ondoren eukalipto artetik doa pixkanaka altuera irabaziz.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofPistaren amaiera eta ateza metalikoa Photo ofPistaren amaiera eta ateza metalikoa

Pistaren amaiera eta ateza metalikoa

Ateza zeharkatu eta ezkerrera jo behar da nahiko zabala den bidetik, ezkerretara geratzen da igotako pista duen bailaratxoa. Tartetxo bat aurrera egin ostean erreka eta ateza metaliko bat gurutzatu behar dira. Pixkat aurrerago jarraituz beste tarte labur batetan eroritako hainbat pinuk bidea oztopatzen dute. Nahiz eta bidea nabarmenki oztopatzen duten bertatik pasa daiteke

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofPinutegitik atera eta zabalunea goi tentsioko sarearen azpian. Photo ofPinutegitik atera eta zabalunea goi tentsioko sarearen azpian.

Pinutegitik atera eta zabalunea goi tentsioko sarearen azpian.

Beste pare bat ateza metaliko pasa ostean pinutegitik atera eta goi tentsioko dorre metaliko baten barrenera gerturatu behar da. Behin lepoko zabalunetik aurrez aurre ikus daiteke Gazteluko gailurra, bertara igotzeko gandorra eta haren barrenean dagoen beste goi tentsio lineako dorre metalikoa. Beraz haruntz joateko aldapa behera egin behar da galbiderik ez duen tarte batetan eta gero metro gutxi batzuk eskuinetara igo ostean dorrearen azpian kokatuko gara.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofGandor azpiko goi tentsioko lineako dorrea.

Gandor azpiko goi tentsioko lineako dorrea.

Puntu honetatik aurrera ez dago bide argirik baina ezta galbiderik ere. Gandorrean gora abiatu behar da Karst-eko harkaitzetan zehar

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofGailurra Photo ofGailurra

Gailurra

Behin gailurretik Lasturrera itzultzeko igo dugun gandorra jeitsi behar da goi tentsioko lineako dorre metalikoraino eta ondoren aurretik egon garen lepora itzuli behar da. Behin lepora igotakoan zelaian ezkerretara jo behar da pasabide bat duen txarrantxaren parera.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofTxarrantxa eta botatako pinutegira sarrera

Txarrantxa eta botatako pinutegira sarrera

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Lurrezko pista hau jarraituz ezkerretara geratzen den bailaratxora jeitsi behar da, horretarako bidean aurrera jarraitu ostean bidegurutze batetan ezkerreko bidea hartu behar da. Ondoren bidean behera pistak egiten duen “Z” jarraitu behar da abandonaturiko baserri baten paretik pasaz.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Puntu honetan ezkerrera hartu ezkero bideak errepide ondoan dagoen baserri batetara garamatza, aldiz zuzen jarraituz gero Lasturko harrobiaren atarira. Lehenengo aukera motzagoa da baina baserriko ataritik pasa behar da, bigarrena pixkat luzeagoa da baina ez da inongo jabetzatik pasatzen. Batetik edo bestetik joan, ibilbide zirkularra amaitzeko Lasturrerantz abiatu behar da errepidea jarraituz

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofAbandonaturiko baserria

Abandonaturiko baserria

Baserri parera jeitsitakoan zuzen jarraitu behar da sakon honetan beheruntz eta segituan txabola bat eta egurrezko ateza bat topatuko ditugu.

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofTxabola eta egurrezko ateza Photo ofTxabola eta egurrezko ateza

Txabola eta egurrezko ateza

Hauek zeharkatu ostean bideko beherunzko aldapa handitu egiten da eta hainbat bihurgune egin ostean Aittola eta Lastur elkartzen dituen errepideraino jeisten da. Tartean utzitako harrobi txiki bat eta instalazio batzuen albotik pasatzen da. Hau pasa ostean bidegurutze bat dago.

Comments

    You can or this trail