Activity

Getxo, Galea-ko ibilbidea: Kostaldeko itsaslabarra eta biodibertsitatea

Download

Trail photos

Photo ofGetxo, Galea-ko ibilbidea: Kostaldeko itsaslabarra eta biodibertsitatea Photo ofGetxo, Galea-ko ibilbidea: Kostaldeko itsaslabarra eta biodibertsitatea Photo ofGetxo, Galea-ko ibilbidea: Kostaldeko itsaslabarra eta biodibertsitatea

Author

Trail stats

Distance
3.5 mi
Elevation gain
394 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
476 ft
Max elevation
294 ft
TrailRank 
49
Min elevation
-4 ft
Trail type
One Way
Moving time
one hour 18 minutes
Time
one hour 56 minutes
Coordinates
697
Uploaded
November 5, 2022
Recorded
November 2022
Be the first to clap
Share

near Getxo, País Vasco (España)

Viewed 146 times, downloaded 9 times

Trail photos

Photo ofGetxo, Galea-ko ibilbidea: Kostaldeko itsaslabarra eta biodibertsitatea Photo ofGetxo, Galea-ko ibilbidea: Kostaldeko itsaslabarra eta biodibertsitatea Photo ofGetxo, Galea-ko ibilbidea: Kostaldeko itsaslabarra eta biodibertsitatea

Itinerary description

Galea-ko itsaslabarretik ibilbidea egingo da ingurutik dagoen ekosistema desberdinen gaur egungo egoera aztertzeko asmoarekin. Baita ere aipatuko dira gunean ikus daitezkeen interesgune batzuk.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 310 ft
Photo ofGaleako ibilbidea Photo ofGaleako ibilbidea Photo ofGaleako ibilbidea

Galeako ibilbidea

Getxo Ibaizabal-Nerbioi itsasadarraren bokalean eta Abraren badiako eskuineko marjina okupatzen du. Kostaldean itsaslabar malkartsuak eta hareazko nahiz harrizko hondartzak dira nagusi, Adibide ohikoena La Galea-ko itsaslabarra da.

PictographBeach Altitude 157 ft
Photo ofLa Galea Ibilbide hasiera Photo ofLa Galea Ibilbide hasiera Photo ofLa Galea Ibilbide hasiera

La Galea Ibilbide hasiera

Ibilbidea itsaslabarraren goiko aldean hasiko da, Arrigunaga hondartza alboan ikusiko dugu . Aurrerago Aixerrotako Haize Errota dago. Errota hau XVIII. mendeko lehorte handi baten ondorioz sortu zen. Getxon egin ziren errota guztietatik, hau da gaur egun dagoen bakarra. Bi urte behar izan ziren martxan jartzeko; 1726tik 1727ra, eta hura eraikitzeko kausek iraun bitartean iraun zuen martxan. Azkenik, 1787an erabiltzeari utzi zitzaion.

Photo ofkostaldeko txilardia berreskuratzeko proiektua Photo ofkostaldeko txilardia berreskuratzeko proiektua Photo ofkostaldeko txilardia berreskuratzeko proiektua

kostaldeko txilardia berreskuratzeko proiektua

Getxoko kostaldeko itsasaldearen edertasunak paseariak eta txirrindulariak askotan igarotzen diren eremu bihurtzen du. Horren ondorioz, higadura handia gertatu da, eta eremu batzuetan, kostaldeko habitat berezi hori ia osorik desagertu da. Gaur egun, Ingurumen arloa kostaldeko txilardi lehorra berreskuratzeko zenbait proiektu egiten ari da. Proiektu horiek zuzenean berreskuratzeko ekintzak barne hartzen dituzte, beraz, zenbait azalera itxiko dira, espezie inbaditzaileak kenduko dira eta txilardiak eta beste espezie batzuk landatuko dira, Ramnus alaternus ( Txorbeltza/Aladierno), Smilax aspera (Endalarra/Zarzaparrilla) eta Genista occidentalis (Isatsa/Retama). Bestalde, informazio, kontzientziazio eta ingurumen hezkuntzako ekintzak ere barne hartzen dira.

Photo ofCarmengo Amaren Hilerria Photo ofCarmengo Amaren Hilerria

Carmengo Amaren Hilerria

Estilo neoklasikoko hilerri hau, Fidel Iturria arkitektoak asmatua 1903. urtean, Getxoko herritarrak lurperatzeko espazio berriaren beharrei emandako erantzunaren ondorio izan zen. Hilerriaren ordutegia: 09:00-18:00.

PictographPhoto Altitude 197 ft
Photo ofGaleako Txilardia Photo ofGaleako Txilardia Photo ofGaleako Txilardia

Galeako Txilardia

kostaldeko Txilardi Lehor Atlantikoa Flora: Txilardiak (Erica vagans, Erica cinérea) eta Oteak, elorri-triskak, Genista spp., oteak, Ulex spp. eta bestelakoak dauden zuhaixka-masa bat dago ( Milazkak, Pikondoak...). Fauna: Hegaztiak: txinbo burubeltza (Sylvia melanoce phala), hesi-berdantza (Emberiza cirlus), benarritz nabarra (Locustella luscinoides) edo pitxartxar nabarra (Saxicola rubicola). Narraztiak: eskinko hiruhatza (Chalcides striatus), sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei), suge leunak (Coronell sp.) edo musker berdea (Lacerta bilineata).

PictographTree Altitude 200 ft
Photo ofPinudia

Pinudia

Getxon, pinudiak eta itsas pinuko (Pinus pinaster) pinudiak daude. Pinudi horiek Galeako eta Aizkorriko eremuan daude.

PictographTree Altitude 213 ft
Photo ofGaleako Pinudia Photo ofGaleako Pinudia Photo ofGaleako Pinudia

Galeako Pinudia

Ez dutenez ustiapenik izan, haien azpian landaretza potentziala hazi eta kolonizatu da. Denbora askotariko formak eta zur hilak sortzen lagundu du, eta horri esker, aldi berean, intsektu xilofagoak eta beste ornogabe batzuk agertu dira. Kostaldeko lehen lerroan daudenez, balio handia dute migrazio-ibilbideetatik berriki heldu diren hegaztiek atseden hartzeko eremu gisa. Bestalde, landez inguratuta dagoenez, espezie asko han elikatu eta pinudietan babes daitezke. Horrela, ekosistema horietako fauna komunitatea aberatsa eta askotarikoa da urtean zehar. Hala ere, pinudien azalera txikia denez, basokoak diren beste espezie batzuk ezartzea eragozten du.

PictographPanorama Altitude 244 ft
Photo ofGaleako Gotorlekua, lurmuturra eta Itsasargia Photo ofGaleako Gotorlekua, lurmuturra eta Itsasargia Photo ofGaleako Gotorlekua, lurmuturra eta Itsasargia

Galeako Gotorlekua, lurmuturra eta Itsasargia

Galeako gotorlekua: XVIII. mendeko gotorlekua da, Bilborako merkataritza-trafikoa defendatzeko eraikia. Mende horretako eraikuntza militarreko eredu bakarra da Bizkai osoan kontserbatu dena egun arte. Bere diseinua Jaime Sycre ingeniariaren eskutik izan zen, eta obrak 1742an hasi ziren. Galeako lurmuturran, Punta Galeako Challenge txapelketa ospatzen da urtero. Europako olatu handien txapelketarik zaharrena da, 2006ko urtarrilaren 14an jokatutako lehen edizioarekin. Galeako itsasargia: Galeako lehen itsasargia XVIII. mendekoa da, 1782. urte ingurukoa. Antzina, leku horretan, su handiak egiten zituzten, portuko sarrera adierazteko, eta baleak ikuskatzeko leku zen. Egungo itsasargia 1950ean inauguratu zen.

PictographPanorama Altitude 145 ft
Photo ofTunelboka hondartza eta itsaslabarren zerrenda Photo ofTunelboka hondartza eta itsaslabarren zerrenda Photo ofTunelboka hondartza eta itsaslabarren zerrenda

Tunelboka hondartza eta itsaslabarren zerrenda

Tunelboka, ibilbideko lehen hondartza zementatua da. Hondartza hau gogortua dago, hein handi batean jada existitzen ez diren Bizkaiko Labe Garaiko galdaketa hondarren isurietatik sortua. Hondartza honen sorkuntza jarduera industrialaren ondorio zuzena da, eta bertan topatu ditzakegu “teknofosilak”: jatorria ezagutzera arte aztertu ahal izan diren adreiluak, freskagarri potoak, plastikoak, beirak eta abar. Horrek iradokitzen du oso berria dela. Tunelbokan isurtzen ziren Bilbo inguruko* ur beltzak. Horregatik dago kanalizazio bat hondartzaren ondoko labarrean (gaur egun ate batez itxita dago). Kostaldeko itsaslabarrak hirigintza espekulaziotik eta suntsitzetik salbu mantentzen diren ekosistema gutxietako batzuk dira. Itsaslabar askoren orientazio estrategikoak, itsasotik bakarrik ikus daitezkeena, horma bertikal horiekin lotutako fauna kokatzeko aukera ematen du, izan ere, habitata ez da irisgarria eta babesa eta lasaitasuna aurkitzen dute. Horrela, erlaitzetan eta zuloetan belatz gorrien bikoteak (Falco tinnunculus), harkaitz-zozo urdinak ( Monticola solitarius), mozolo arruntak (Athene noctua), buztangorri ilunak (Phoenicurus ochruros) edo belatz handiak (Falco peregrinus) kokatzen dira. Migrazio-paseetan ez da arraroa ikustea kurlinta bekainduenen taldeak (Numenius phaeopus) eta baita harkaitz-txoriak (Tichodroma muraria) ere. Flora eta itsasoko espraiaren ondoriozko muturreko baldintza horietara eta lurzoru faltara egokitzen da. Itsaslabarrak hain malkartsuak ez diren eta maldak leuntzen diren tokietan zorua modu iraunkorrean estaltzen duten soropilak agertzen dira, eta gaiztasuna ongi jasaten duten landareek osatzen dute. Lehen landaretza-zerrenda denez, toki ona da zoruko txori asko aurkitzeko, migratzaileak direnak, kostaldera heltzen diraen lehen aldian. Horien artean nabarmentzen dira itsas birta (Anthus petrosus), buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe) eta galeperra (Coturnix coturnix).

Photo ofGetxo kostaldeko txilardi berristapenaren informazio panela Photo ofGetxo kostaldeko txilardi berristapenaren informazio panela

Getxo kostaldeko txilardi berristapenaren informazio panela

PictographFlora Altitude 198 ft
Photo ofTxilardia errekuperazio zonaldea Photo ofTxilardia errekuperazio zonaldea Photo ofTxilardia errekuperazio zonaldea

Txilardia errekuperazio zonaldea

PictographBeach Altitude 171 ft
Photo ofAzkorri/Gorrondatze hondartza goitik ikusita Photo ofAzkorri/Gorrondatze hondartza goitik ikusita Photo ofAzkorri/Gorrondatze hondartza goitik ikusita

Azkorri/Gorrondatze hondartza goitik ikusita

PictographFauna Altitude 67 ft
Photo ofApo lasterkariaren habitata Photo ofApo lasterkariaren habitata Photo ofApo lasterkariaren habitata

Apo lasterkariaren habitata

Gorrondatze edo Azkorriko hondartzak, Bizkaiko Lurralde Historikoko apo lasterkariaren (Epidalea calamita) populazio bakarrenetakoa du. Desagertzeko zorian egon zen, baina azterketa eta kudeaketa lanei esker, 2008. urtean Getxoko Ingurumen arloak zenbait neurri abian jarri zitue, eta egoera dagoeneko larria ez izatea lortu du. 2014-2015 eta 2017 urteetan Apo lasterkarien populazioaren monitorizazio lanak egin dira eta nahiz eta populazioaren errute jaitziera egon da, ugalketa eremu batzuk ipini dira eta dauden habitatak hobetu egin dira.

PictographBeach Altitude 1 ft
Photo ofGorrondatxe hondartza Photo ofGorrondatxe hondartza Photo ofGorrondatxe hondartza

Gorrondatxe hondartza

Hondartza honetan, “urrezko iltzea” dago; bereizgarri hori estratigrafiaren munduan bitxitasun eta ezaugarri bereziko lekuei ematen zaie. Gorrondatxeko hondartzak, horrez gain, duna-sistema konplexua da, berezko landare-espezieekin, eta inguru horretako ezaugarriekin. Chamaescyce peplis izeneko azken euskal populaio ezaguna ere du, eta osos eskase den Honckenya peploides espeziea. Biak, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoaren barruan daude, Ahulak kategoriarekin. Alderdi hori oso garrantzitsua da, habitat honetan egin daitekeen edozein jardueretarako. Eremu natural horretako flora eta faunaren jarraipena egiten du Ingurumen Arloak, eta baita itsaslabarretako zerrendako fauna eta hegazti-faunarena ere. Lortzen diren datuei esker, habitata eta espezieak babesteko beste proiektu berri eta berezi batzuk abian jar daitezke.

Comments

    You can or this trail