Activity

GIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Otarre Aranerrekatik (Kilimon)

Download

Trail photos

Photo ofGIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Otarre Aranerrekatik (Kilimon) Photo ofGIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Otarre Aranerrekatik (Kilimon) Photo ofGIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Otarre Aranerrekatik (Kilimon)

Author

Trail stats

Distance
8.59 mi
Elevation gain
2,090 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,090 ft
Max elevation
2,164 ft
TrailRank 
51
Min elevation
56 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 28 minutes
Coordinates
5001
Uploaded
January 5, 2023
Recorded
January 2023
Be the first to clap
Share

near Garagartza, País Vasco (España)

Viewed 50 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofGIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Otarre Aranerrekatik (Kilimon) Photo ofGIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Otarre Aranerrekatik (Kilimon) Photo ofGIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Otarre Aranerrekatik (Kilimon)

Itinerary description

Aranerreka ibarretik (Kilimon) Otarrera igotea zinez ibilbide ederra da, izerdi apur bat aterako badogu be. Izan be, basoan ibiliko gara, aldats gora, bidearen zati handi baten, harik eta Irubiako lepora heldu arte, Otarre txuntxurretik hur. Haretxak eta arteak dira nagusi, haretxak behekaldean eta arteak goialdean, baina baita beste mota batzuk be; lepora heldu eran, zoritxarrez, haretx amerikarrak.

Baina aldats gorako basoan ez eze, zugatzak hurretik lagunduko deuskue Mendarora Aranerrekan zehar itzultzen garean bitartean, Kilimon errekearen ertzean. Arean be, ibilbidearen amaieran, Aranerreka ibar ederra eukiko dogu gozagarri, Kilimon errekearen ondotik, osteratsu atsegin baten.

Osterantzean, mendi honeek kareharrizkoak dira, inguruko gehienen antzera, baita Aranerreka Ibarra be. Horregaitik Kilimon errekearen ura harri artean lur azpira ezkutatzen da, eta ez da Mendaro arte ostera agerira etorriko, aldi euritsua ez bada, orduan lur azpian gainezka egin eta ubegi batzuetatik kanpora urteten dau eta.

Kareharrizko mendiak, jakina, zulo, leza eta kobaz beterik dagoz: hamaika dira Aranerrekaren inguruan. Mapan asko markatu dodaz, gitxi gorabehera, idoro ditudazan datuakaz ahal izan dodan modura. Bat bisitau leiteke; atxaki ona Aranerrekara ostera be etorteko. Hona hemen wikiloceko trakaren erreferentzia: GIPUZKOAKO BASOAK. Aranerreka eta Aitzbeltz kobea.

Eta kareharria dagoan tokian, esan barik aditzen da karobiak be badagozala, hiru Aranerrekan. bi bide ondoan idoroko dogu.

Jakina, kareharrizko mendietan nongura Kantauriko artadi bitxia, berez, klima lehorrekoa izan arren. Kareharriaren emoitza harrigarria da (gero azalduko dot). Artadi horretan ibiliko gara.

Mendarotik urten eta Aranerreka atzean itxita, basoan gora, bidexka bihurturiko burdi-bide zaharrean ibilko gara, Irubiako lepotik aurrera, barriz, mendi-bide zabalez (pistaz). Mendi-bide zabalez segiduko dogu Pagaolaza baserriraino. Gero, landarak bide zaharra mehetu eta bidexka egingo jaku, nahi-ta behealdean hasierako zabaltasuna berreskuratzen dauen. Aranerrekako bidea be zabala da, gehiena da porlanezkoa.


INFORMAZINO OSAGARRIA

- ARANERREKA (ETA KILIMON ERREKEA)
Ibar kartastikoa, inguratzen daben pinakuluak erakusten daben lez (Pinakuluak mendi konikoak dira, eta erakusten dabe ibarraren maila urak kareharria jan aurretik non egoan. Konoaren txuntxurra -tontorra- dagoan tokia behinola Ibarraren garaia egoan.

Inguruko mediak hareharrizkoak izanik, zulatuta dagoz barrutik; horregaitik, urak zulo askotatik urteten dau Aranerrekara (ubegiak), baita desagertu be (isurbideak). Horregaitik errekeak sarritan ez daroa urik. Lur azpian dagoan ur-sinfoiak gainezka egiten dauenean, urak ubegi handi batetik urten eta errekea betetzen dau; gainezka ez dagoenean, errekan urik ez.

Bitxikeria bat: “kilimon” euskeraz enpresa bat hondatzea da, eta “kilimon egin” enpresak porrot egitea, kiebra.

- ARANERREKA ETA LASTURKO MENDI KARSTIKOAK
Aranerreka, Lastur, Arno eta inguruko kareharrizko mendi gehienak, hala zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz…, jatorriz, itsas tropikaleko koralezkoa arrezifeak izan ziran, eta orain 45 milioi urtze hasi ziran jaiki eta itsasotik urteten; prozesua orain dala 5 milioi urte amaitu zan. Fosildu eta zutunik jarritako arrezifeak dira. Gainerako mendiak be orduan altxatu ziran, baina itsas hondoetako bestelako sedimentuakaz sortu ziran.

Hori zergaitik jazo zan? Pangea zatitu eta gero, Iberiar plakea, irla baten antzera, Afrikak bultzatuta, Eurasiagaz talka egin ebalako, eta bien artean egoan itsaso tropikala estutu eta igo eragin eban, Bizkaiko Golkoa Frantziaren kontra zarrantzen zan bitartean. “Orogenia Alpina” deritza, eta orduan sortu ziran Himalaiatik Alpe, Pirinio eta Kantauri mendilerroraino mendi gehienak, baita, jakina, Betikoak be.

Kareharrizko mendiok osagai interesgarri asko daukiez, hala zelan sistema sistema espeleologiko handiak (kobak, lezak, lapiatzak…), artadia, poljeak eta dolinak, fosil ugari…

- KANTAURIKO ARTADIA
Itsaso ondoko kareharrizko mendien ezaugarri bitxi bat da, Kantauriko artadia. Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.


INFORMAZINO OSAGARRI GEHIAGO (Aurrekoa osotuta)

- GURE MENDIAK ZELAN SORTUN ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


ITSAS TROPIKALEKO SEDIMENTU ETA ARREZIFEAK IZAN ZIRAN
Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen egoan, eta lurralde horreetan lurreko dinosauroek bere azterrenak itxi zituezan.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan.


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN
Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horreek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Horren lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK
Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.


ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf


- KANTAURIKO ARTADIA

Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, Lauro nobilis-Quercetum ilicis asoziazinoaren emoitza, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da.

Artearen hostoak lurrinketea ebitatzen dabe, lehortasunera egokiturik, ez dabelako transpirazino bidez urik galtzen, eta hotzari be aurre egiteko prestaturik dagoz. Era berean, sustrai gogorrak hatxen arrakaletan sartuta gogor oratzen deutsie lurrari. Hori guztia dala kausa artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.

Artadia baso trinkoa eta korapilatsua da, argi gutxi eta gerizpe handia daukana. Ez dauka altuera handirik, baina zugatzen enbor dentsitate handia izaten da, baita lianen dentsitate handia be; horregaitik dagozan moltso gehienak gazteak dira. Goiko eremuan ia artea bakarrik egoten da, gehienez be ereinotzak edo gurbizak lagunduta, arteagaz lehian, batez be soilguneetan eta ertzetan. Landara horreek be hosto iraunkorra daukie, ez dabelako udagoienean galtzen. Hostoak funtzionalak dira urtebete baino epe luzeagoan. Halanda ze, basoa beti berde egoten da. Osterantzean, irak (garo), gramineoak eta beste landare batzuk gai dira artadiko iluntasunean bizitzeko.

Arteak ez bezala, lianak oso garaturik egoten dira, enborretik gora igo eta zugatzen adaburuetara heltzen dira eta. Huntzen hostoak zugatzen enborrak inguratu eta hosto-estalki trinkoa osatzen dabe, sarritan, baita artadiko lurzorua be.

Endalaharra (Smilax aspera) delako liana espezie garrantzitsuenetariko bat da gure artadietan. Haren zurtoin arantzatsuak gortina trinkoa osatzen dabe zugatzen adaburuko adarretatik esegita. Gortina hori zarratua eta arantzatsua da, eta sarritan, basopeko espazio guztia betetzen dau, lurzorura heldu arte. Horrela, ia ezinezkoa izaten da artadian zehar ibiltea.

Argi urrian, lur hezetako landara parasito bat bizi da, sustraien parasitoa hatan be, hostorik bakoa, artadi barruan txoko helduak egoteari eskerrak: Latharaea clandestina. Lora moreak daukaz, txortan baturik.

Artadietan ohikoak diren espezie fungiko ektomikorrizikoen artean, honeek dagoz: Boletus queletii, Boletus satanas, Boletus pseudoregius, Cortinarius calochrous, Cortinarius quercilicis, Cortinarius aleuriosmus, Hydnum rufescens, Hygrophorus persoonii, Hygrophorus russula, Hysterangium stoloniferum, Lactarius ilicis, Leccinum lepidum, Russula persicina, Russula vinosobrunnea eta Wakefieldia macrospora.

Egon leitekezan zugaztxoetariko batxuk: gartxua (Phillyrea latifolia), txorbeltza (Rhamnus alaternus), arrosa betiberdea (Rosa sempervirens) eta erratza (Ruscus aculeatus). Eta hostogalkorrak: iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna), zuhandorra (Cornus sanguínea), arbustua (Ligustrum vulgare) eta aranbeltza (Prunus spinosa). Beste liana bat, otxarra (Rubia peregrina), nahiko ugaria. Bedarrak askotarikoak dira, eta guztien artean arruntenak: Asplenium onopteris, Arum italicum eta Brachypodium pinnatum subsp. rupestre.

Urdaibaiko artadietan hainbat animal bizi dira, eta halan, pentsatu daikegu horreetariko asko berton be bizi dirala, hala zelan

- hegaztietan: txepetxa (Troglodytes troglodytes), txantxangorria (Erithacus rubecula) edo txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla), Urubia (Strix aluco), txonta arrunta (Fringilla coelebs), zozo arrunta (Turdus merula), kaskabeltz arrunta (Parus major) edo amilotx urdina (Parus caeruleus), gerri-txori arrunta (Certhia bachydactyla), eskinosoa (Garrulus glandarius), erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilus) eta kaskabeltz txikia (Parus palustris, txinbo burubeltzarena (Sylvia melanocephala), etzetxinboak (Sylvia undata), arrano sugezale europarra (Circaetus gallicus).

-ugaztunetan: basurdeak (Sus scrofa), orkatza (Capreolus capreolus), urtxintxa (Sciurus vulgaris), azeria (Vulpes vulpes), Millet satitsua (Sorex coronatus), lursagu gorria (Clethrionomys glareolus), basasagua (Apodemus sylvaticus), soro-muxarra (Glis glis)

-anfibioetan: apo arrunta (Bufo bufo), igel arrunta (Alytes obstetricans)

-narrastietan: zirauna (Anguis fragilis), Schreiber muskerra (Lacerta bilineata), horma-sugandila (Podarcis muralis), Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus).

-koleoptero fitofagoei jagokenez, Urdaibaiko ikerketa batek (2005) erakutsi eban bertan 195 espezie bizi zirala. Garrantzia dabenen artean dagoz arkanbelea (Lucanus cervus) C. cerdo zeranbizidoaz, Cetonia aurata subsp. Pisana, Netocia cuprea.

Informazino-turriak:
https://www.urdaibai.org/es/ekosistemak-artadi.php
https://www.bizkaia21.eus/fitxategiak/09/bizkaia21/Territorio_Sostenible/dokumentuak/20130305135638093_Bosques_de_Bizkaia_encinar.pdf?hash=f51478b5e91ccc013eaf8d3ca0e0c855

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 133 ft

0013

PictographWaypoint Altitude 96 ft

0023


Nombre: Segmento: 1
Tipo: Indefinido
Hora Inicio: 10:50 5 ene 2023
Hora Fin: 14:19 5 ene 2023
Distancia recorrida: 14km (03:28)
Tiempo en movimiento: 03:18
Velocidad media: 4,01 km/h
Vel. en Mov.: 4,22 km/h
Velocidad Máxima: 13,2 km/h
Altura Mínima: 18 m
Altura Máxima: 657 m
Velocidad Ascenso: 444,2 m/h
Velocidad Descenso: 546,5 m/h
Ganancia Altitud: 700 m
Pérdida Altitud: 714 m
Tiempo Ascenso: 01:34
Tiempo Descenso: 01:18

PictographWaypoint Altitude 196 ft

Agirre kobea

PictographWaypoint Altitude 1,319 ft
Photo ofAitzbeltz

Aitzbeltz

PictographWaypoint Altitude 761 ft

Aitzbeltz II kobea

PictographWaypoint Altitude 974 ft
Photo ofAitzbeltz kobako bidea eskuman

Aitzbeltz kobako bidea eskuman

PictographWaypoint Altitude 103 ft

Aizkoltxoko kobea

PictographWaypoint Altitude 456 ft

Aldatxarrengo kobea

PictographWaypoint Altitude 76 ft

Andra Maria Sortzez Garbia XV

PictographWaypoint Altitude 1,213 ft
Photo ofAranerrekako basoan gora Photo ofAranerrekako basoan gora Photo ofAranerrekako basoan gora

Aranerrekako basoan gora

PictographWaypoint Altitude 272 ft
Photo ofAranerrekako I ubegia

Aranerrekako I ubegia

PictographWaypoint Altitude 192 ft

Aranerrekako II ubegia

PictographWaypoint Altitude 2,395 ft

Atxurigaina

PictographWaypoint Altitude 147 ft

Basoko bidea ezkerrean

PictographWaypoint Altitude 43 ft

Etxeberri II kobea

PictographWaypoint Altitude 32 ft

Etxeberri VI kobea

PictographWaypoint Altitude 43 ft

Etxebrri V kobea

PictographWaypoint Altitude 65 ft

Etxebrri VII kobea

PictographWaypoint Altitude 1,959 ft

Gaintxipia

PictographWaypoint Altitude 67 ft

Garaizubieta etxea XVI

PictographWaypoint Altitude 147 ft
Photo ofIrabanetako kobea

Irabanetako kobea

PictographWaypoint Altitude 1,501 ft
Photo ofIrubiako lepoa Photo ofIrubiako lepoa Photo ofIrubiako lepoa

Irubiako lepoa

PictographWaypoint Altitude 517 ft
Photo ofAranerreka eta Kilimon Photo ofAranerreka eta Kilimon Photo ofAranerreka eta Kilimon

Aranerreka eta Kilimon

PictographWaypoint Altitude 459 ft

Kurpitzegiko IV kobea

PictographWaypoint Altitude 787 ft

Kurpitzegiko kobea

PictographWaypoint Altitude 1,795 ft
Photo ofLarrazkondoazpikoa Photo ofLarrazkondoazpikoa

Larrazkondoazpikoa

PictographWaypoint Altitude 80 ft

Lasaldetorrea XIV

PictographWaypoint Altitude 492 ft

Lastur

PictographWaypoint Altitude 267 ft
Photo ofLizarrolako I karobia

Lizarrolako I karobia

PictographWaypoint Altitude 360 ft
Photo ofLizarrolako III karobia

Lizarrolako III karobia

PictographWaypoint Altitude 412 ft
Photo ofLizarrolako II karobia

Lizarrolako II karobia

Lizarrolako II karobia

PictographWaypoint Altitude 410 ft

Lizarrolako kobea

PictographWaypoint Altitude 242 ft
Photo ofLizarrolako lezea

Lizarrolako lezea

PictographWaypoint Altitude 2,156 ft
Photo ofOtarre Photo ofOtarre Photo ofOtarre

Otarre

PictographWaypoint Altitude 328 ft

Pagandaiko kobea

PictographWaypoint Altitude 1,432 ft

Pagaolaza baserria

PictographWaypoint Altitude 519 ft

Pedize kobea

PictographWaypoint Altitude 360 ft

Potaizko kobea

PictographWaypoint Altitude 492 ft

Santakutze kobea

Comments

    You can or this trail