GIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Gaintxipira Aranerrekan (Kilimon) eta Lizarrolako basoan zehar
near Garagartza, País Vasco (España)
Viewed 39 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Debabarreneko bailaran daukagun beste ibilbide pare bako bat. Balio asko dituz, baina hiru jotzen ditudaz nagusi:
- Nahasiko basoa edo mistoa, Lizarrolakoa, gaztainondoakaz hasi eta gero gehienbat haresti-amezti bihurtzen dana.
- Mendi-ikuspegi zabal-ederrak, batez be hegoalde eta mendebalderantz.
- Inguru karstiko bitxia, non pinakuluak, dolinak, artadi kantabriarraren zati batzuk ikusiko doguzan. Dolina batzuk polje txikiak izan daitekez, hain dira handiak.
Eta hori guztia alboetan Euskal Herriko harribitxiak daukaguzala: Aranerreka, Kilimon ibaiaren ibarrean, eta Lastur.
Ibilaldiaren beste interesgune bat Erentza bentea da, hondar bakartiak, 2002.a arte hondino zutunik egoan betarenak, eta 1960.a arte hondio bizileku zana. Erentza bentea Euskal Herriko bide-sare zahar baten lekuko isila, errepide eta trenezko garraio-sistema modernoak alboratua.
IBILBIDEA
1. MENDARITIK IRUBIAKO LEPORA
Mendarotik kaminotik urtengo dogu Aranerrekaren ibarrean gora, Kilomon ibaia ezkerraldean. Laster kaminoa itxi eta ezkerretik hasten dan bidezidorretik gora joko dogu. Bide zahar honek, estrata itxurakoak, Lizarrolako basora eroango gozuz, hasieran gaztainondo artean, gero haretx eta ametzak nagusi. Bide zinez polita da, landua, aspalditik nahikoa hondaturik badago be. Hegoalderantz, oso ondo ikusiko dogu Aranerreka gaineko pinakuluetatik bat.
2. IRUBIAKO LEPOTIK ERENTZA BENTARA
Lepotik bide zabalez, eroso, mendebaldera joko dogu, eta laster Erentzako bentara helduko gara. Merezi dau hondarrak ikustea. 2002.a arte hondino zutik egoan (Berriako artikulu batek dinoan lez), eta 1960.a arte gitxienez bizileku. Behinola bide-sare baten gune garrantzitsua izan zan toki honetan, gogartu egin daukegu denboraren eten bako joan-etorriaz.
3. ERENTZATIK GAINTXIPIRA
Bide zabal batetik urtengo dogu mendi-hegalak zeharkatzen harik eta lepora heldu arte. Emoten dau bidea meatza edo harrobi zahar batena dala. Lepora baino lehen, Gaintxipia jagole, beste pinakulu bat dakusku ezkerraldean. Gero lepotik zuzen joko dogu tontorreraino. Tontorretik mendi-ikuspegi zabal baizen ederrak, batez be hegoalderantz eta mendebalderantz (Anboto, Urko, Kalamua, Urregarai, Arno…).
4. GAINTXIPIATIK SANTAKURUZKO LEPORA
Tontorretik bide barik baina erraz jatsiko gara Alkortako lepora, bertan kaminoagaz bat egiteko. Eta kaminoz joango gara Santakuruzko leporaino, baina ikuspegi zabal eta ederrak ikusten, baserri-alde zoragarriak, inguru karstiko bitxia, dolinak, batzuk, barruan baserria daukiela, polje txiki baten tamainakoak, pinakuluak… Batzuetan Arnogibeleko artadi astinduaren goiko hondarrak zeharkatuko doguz.
5. SANTAKURUZKO LEPOTIK MENDARORA
Lepotik kaminoz apur bat jatsitakoan, ezkuman hasten dan zidorrera bideratuko gara, zidor bitxia, eskilara baten moduan atonduta dagoalako, eta holan, nahi-ta aldats edo mendi-hegal pikea izan, nahiko eroso helduko gara Mendaro ondoko bide zabal batera.
INFORMAZINO OSAGARRIA
Gaintxipixa, Otarre, Arno, Andutz…, kareharrizko mendiak dira, Lastur, Aranerreka, Olatz ibarrak, eta gure inguruko asko, ibar karstiko higatuak, guztiak, mendi zein ibar, aspaldi oso urrun baten egon ziran arrezife tropikal foxilduak. Eta higadura horren ondorioz, dolinak, poljeak, eta landaredia bitxia, artadi kantabriarra. Zelan sortu ziran?
Orain dala 80-5 miloi urte artean Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin eban (Orogenesi alpetarra), eta presinoaren ondorioz jagi ziran gure lurrak eta mendiak. Baina hasiera joan dan aspaldi askoz urrunago baten datza.
DOLINAK, POLGEAK, PINAKULUAK
Mendi eta ibar karstikoak urak higatzen dituz, bai eta guztiz desagertu arazo arte. Gure ingurukoak, oso higatuta, hondino hor dagoz. Orain dala hainbat miloi urte, kareharrizko lur-azalok, ibarrak, gorago egoazan, eta urak higatu zituzan oraingo mailara beheratu arte. Lekuko batzuk erakusten dabe orduan lurrak eukan goiera, “pinakuluak”, itxura konikoa daukien munoak. Pinakuluen puntaren mailan egoan orduko ibar karstikoa.
Zelan jatsi dira lurrok oraingo garaierara? Urak sakonune edo zuloune konikoak eginez higatzen dau ibar karstikoa, txikiak eta handiak: dolinak. Dolina batzuk batzen diranean poljeak eratzen dituez. “poljea”, hainbat dolina batuz eta sakonduz sortutako Ibar hondatua da, normalean laua eta obalatua. Inguruko lurrak baino beherago dagoazan lez, poljetan errekak ezin dabe ibarretik urten, eta lur azpitik joaten dira igesi, Olatz, Elexpuru, Gesaltza ibarretan legez. Orduan, koba itxurako isurbideak egiten dituez.
ARTADI KANTABRIARRA
Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.
ANDUTZ, OTARRE, GAINTXIPIXA, ARNO, ANBOTO… KAREHARRIZKO MENDIAK ZELAN SORTU ZIRAN
Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen egoazan, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak itxi zituezan.
Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu eban, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).
Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.
Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.
Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.
Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.
Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.
Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, antxinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran, halan zelan Arno, Andutz, Otarre, Garalluz, Gaintxipixa, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Los Jorrios…
Iturria:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf
ZER IKUSI MENDARON
-Sortzez Garbiaren elizea
Garagartza auzunean, neoklasikoa da, eta erretaula errenazentista dauka. Gipuzkoako monumento historiko-artistikoa.
-Lasaldeko torretxea (XIV)
Horma sendoetan lehioak, geziak, puntadun sarbideak... gorde dituz. Aspaldian errotak eta armagintzako lekuak eukazan.
- Jasokunde amabirjinaren elizea
Azpilgoetako auzunean, XVI. Eregia. Euskadiko monumentua da.
- Hirurtasun Txit Santuaren baseleizea (Trinitateko Ermita)
Mendaro eta ibarreko zaharrena da, Astigarribiako San Andres-gaz batera. Garagartzako antxinako eleizea da.
-Santanako baseleizea
Toki guztiz estrategikoan dago, Debaren eta Kilimonen arroaren jagole. Beharbada Erdi Aroko torre batetik dator.
-Ospazeko torretxea
Ibarreko leku estrategiko batetan dago, Azpilgoetako auzunean, Santana baseleizearen aurrean, ibaiko txalupen garraioa kontrolatzen.
https://www.mendaro.eus/eu/ondarea
-Agerre kobea
Ikusteko moduan egon ez arren, aitatu beharrekoa da, Paleolitikoko azterrenak idoro diralako: Zintzilikario bat eta lantza baten buruko pieza,14.000 urte ingurukoak, eta gitxienez 22.000 urte dituzan labar-artea, animalia-irudien zantzuak.

Waypoints
Waypoint
88 ft
01 Mendaro
Waypoint
157 ft
02 Ezkerraldeko bidexka
Waypoint
412 ft
04 Lizarrolako III karobia
Waypoint
1,501 ft
07 Irubiako lepoa
Waypoint
196 ft
Agerre kobea
Waypoint
1,319 ft
Aitzbeltz
Waypoint
761 ft
Aitzbeltz II kobea
Waypoint
103 ft
Aizkoltxoko kobea
Waypoint
1,446 ft
Aizpuntako pinakulua
Waypoint
517 ft
Aranerreka eta Kilimon
Waypoint
272 ft
Aranerrekako I ubegia
Waypoint
192 ft
Aranerrekako II ubegia
Waypoint
656 ft
Arnogibelgo artadia
Summit
2,395 ft
Atxurigaina
Waypoint
1,102 ft
Azketako sakona dolinea
Waypoint
43 ft
Etxeberri II kobea
Waypoint
32 ft
Etxeberri VI kobea
Waypoint
43 ft
Etxebrri V kobea
Waypoint
65 ft
Etxebrri VII kobea
Waypoint
67 ft
Garaizubieta etxea XVI
Waypoint
147 ft
Irabanetako kobea
Summit
1,886 ft
Garalluz
Waypoint
459 ft
Kurpitzegiko IV kobea
Waypoint
787 ft
Kurpitzegiko kobea
Waypoint
492 ft
Lastur
Waypoint
267 ft
Lizarrolako I karobia
Waypoint
360 ft
Lizarrolako II karobia
Waypoint
410 ft
Lizarrolako kobea
Waypoint
242 ft
Lizarrolako lezea
Waypoint
1,070 ft
Mikilikortako dolinea
Waypoint
1,341 ft
Mirubietako sakona dolinea
Waypoint
843 ft
Mitxitxuko dolina
You can add a comment or review this trail
Comments