Goierri ezagutuz: Aldaolako bira Itsasondoko Berostegi auzunetik
near Itsasondo, País Vasco (España)
Viewed 251 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra Zubiña errekaren arroari bira emanez: Berostegi-Lasarte aldea-Urkia-Lizardi-Domingoko mugarria-Santamaña-Legorretazahar-Berostegi.
Txango polita Itsasondo, Albiztur eta Legorretako herrien eremuetatik igaroz. Alderdi hontako auzogune esanguratsuenetatik pasatzen da bainan mendi tontorrik zapaldu gabe.
Balizatutako ibilbide erososak erabiltzen dira hein haundi batean (Itsasondoko Pr Gi 54, Gr 35, Donejakue bidearen zatitxo bat eta Legorretako Pr Gi 72. Zailtasun berezirik ez degu aurkituko bainan deserosotasunarekin pasatzeko tartetxoak topatu bai. Urkia-Lizardi baserrien arteko tartean esate baterako, lokatz puntuak, bidearen gainean eroritako zuhaitzak eta landaretza pixkat badaude. Murumendi hegoaldeko isurialdea oso basotxu eta hezetasun haundikoa da, iturburuk non nahi ageri eta bidea busti. Hala ere ni galtzamotzekin joan nintzen eta erraz gainditu nituen aipatutako eragozpenak.
Mota askotako ibilbideak egiteko aukera ematen dute mendigune basotsu hauek. Basa giroa eta landa giroa nagusi dira. Panoramika zabal eta ikuskarriak ikus ditzazkete ere bidegune askotatik. Murumendi mendigunearen bueltan bide sare haundia aurkituko degu, aipatutako herrietatik besteak beste.

Waypoints
Intersection
0 ft
Domingoko mugarria, porlanezko bidea
Sta Ageda mendatetik Pagorriaga baserrira doan bidea.
Intersection
0 ft
Eskubitik Pr-Gi 54 Urkia-Lizardi tartea
Alanbre hesiaren ondotik doa, marra zuri-horiekin balizatutakoa
Intersection
0 ft
Ezkerretik Lasarte Aldea Lizardiko bira (Gi-4241 Urkia errepidea)
Porlanezko bide aldapatxua
Intersection
0 ft
Ezkerretik Pr Gi 54 Lizardi-Domingoko mugarria
Pista zabalduta baso lanak direla eta; kilometro erdie edo gorantzko bidean
Panorama
0 ft
Santamaña-Santutxo errepidea
Provisioning
0 ft
Seroretxe-berri
Jatetxe eta taberna
You can add a comment or review this trail
Comments