Goizueta. Altzanburu. Errekaleku (Errekalko?). Mandoegi. Goizueta
near Goizueta, Navarra (España)
Viewed 15 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Goizuetako herriko plazan, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan, hasi eta bukatu dudan ibilbide zirkularra. Horretarako Goizuetako herrian banatzen dituzten eskuorri bat daukat "ETXOLA" izenekoa. Ibilbidearen lehen zatia burutzeko zirkuitu hori jarraitzeko asmoa dut. Marka urdin-berdez markatua dago. Marka urdin-horiak ere badaude eta, azken batean, marka horiek dira nik jarraitu ditudanak.
Autoa herriko plazan aparkatu dut. Momentuz, etorri naizen aldi oro, aparkatu ahal izan dut inolako problemarik gabe.
Zubia gurutzatu, eskuinera jo, ezkerrean frontoi zaharra utzi eta gutxira argibide-taula bat topatu dut. Puntu horretan errepidea hartu dut ezkerrerantz. Laster konturatu naiz hanka sartu dudala eta buelta erdia eman dut.
03. bidegunean xenda hartu, ez errepidea.
Momentu batean markak galdu ditut baina ez dago inolako problemarik.Nire bide-arrastoa zuzena da.
Altzanburuko tumulua pasa eta gero Aranotik datorren bidearekin bat egiten dut Errekaleku izeneko lepoan (hainbat mapetan Errekalko bezala izendatzen da puntu hau). 1 h 50 min.
21. bidegunean mendiaren magalean zeharkaldia egin behar da nahiko pikoa den inguruana.Elurrarekin saihesteko zeharkaldia!
22. Abadegurutzen tontorraren aldameneko gurutzea eta oroigarria. Hemen behean Goizuetako kronikan 2.020 urtean publikatu zen gurutzen eta abade horren nondik norakoak.
Ezpondako zulotik bide nagusira bueltatu, eta berehala iritsiko gara Baratzezarretako tontorrera (986 metro), XIX. mendeko beste gertaera baten ondorioz Abadegurutz edo Apaizengurutze izena ere hartu zuena. Izan ere, Aranotik Leitzarako bidean, tontorraren parean hil zuten Tomas Arribillaga Apezetxea leitzarra, Aranoko apaiza zena.
1779ko urriaren 27ko ilunabarrean gertatu zen hori. Menditik egin ohi zuen apaizak Leitzatik Aranorako bidea, zaldi gainean; eta egun hartan, labankadaka hil zuten. Hilketa haren egileak eta motiboak, ordea, argitu gabe daude oraindik; baina badira hainbat azalpen eta kontakizun, gertatuaren inguruan. Horietako hiru dira, dirudienez, batzuen eta besteen kontaketetan indar gehien hartu zutenak, xehetasun batzuk gorabehera.
Horietako batek dio, karta jokoan irabazi zituen diruak berreskuratzeko asmoz hil zuela galtzaileak, eta Aranoko bizargina aipatzen dute egile bezala. Bigarren teoriaren arabera, kartetan ez, apaiza pilotan abila zela eta apustua jokatu zuela aipatzen da. Partidua berak irabazi, eta galtzaileak dirua kentzeko asmoz hil omen zuen. Eta hirugarrenak dio, neska bat haurdun utzi zuela apaizak, eta neskaren familiak hil zuela. Aranoko neska bat zela diote batzuek, Elduaiengoa besteek; neskaren aitak hil zuela aipatzen da kontaketa batzuetan, eta aldiz, neskaren bi anaiak izan zirela besteetan.
Pilota apustuaren aukeran ere, bada kontakizun bat, Miel Ramon Zabaletarena, uztartzen dituena batzuek eta besteek kontatuak, eta baita Ezpondako zuloko kondaira ere. Honela jaso zuten Juan Jose Zubirik eta Patziku Perurenak, Goizueta eta Aranoko hizkerak liburuan, hitzez hitz eta bere hizkeran, Zabaletaren kontaketa:
Pellotarie omen zen, Leitzeko semea. Nola da or elizatik beraxeo etxe bat, Malexakenea esaten zaio, ta an yaioa omen zen apez ori. Pillotari bizkorra omen zen, oso bizkorra! Aranoko barbero, gizon aundi bet omen zen, ta ark etxen omen zeuken pillotarie, gobernun artue. An, nonbattetik entetuko zien Leitzen bazegoala pellotarie ta, «apezik ez dok biñipiñ onei irabaziko dionik! Eta ze in omen due? Apustue yokatu. Apustue yokatu due ta, Aranoko barbero orrek, ze in omen do? Zittun diru guzik yokatu! Asi omen die pellotan da, Leitzeko abadek aise irabazi partide! Pellotari ona izan bear zun oso, bizie ta azkarra. Gero, bazkaldute abittu omen die Leitzera mendiz, ordun ez baitzen ba komioik eta zaldiz ibiltzen omen zien; ta barbero orreri ze etorri zaio burure? Baita ill in bear dula leitzarra! Artu ditto aberek, launak izaan zittun, dudik eztena, ta or Urepelko ortan, Mugarri Urdiñe esaten dioan ortan, tiroz pasazak alajainkoa, abadea! Gero, etxera ba omen diztea, ta etxera baño len mendin «Erio» etorri omen zetzion iltzalle orreri: «Ai, ai, ai, Erio eldu zetziek!» eta lurrera gizona. Bestea il zun beño, bai berare. Barbero ori ikaragarrie emen zen gizona, ta gero bizkarren eraman bear launek! Artu emen due bizkarren da, ez kargan fiurik sumatzen! Ez emen zun bate kargik! Ordun omen zen oittera, frantziskanoan abittue yaztekoa difunturi. Yantzi emen zioan frantziskanon abittue, baño, gaben sekuleko ikararin eotten omen zien Aranoko errin denak. Ala etzegoala ba bizitzeik, eta konjuratu eiñ bearko zela. Nonbatte leizen bat billatu omen zuen, ta, alaxe ein omen zioan konjuroa. Apeza xarra emen zen bat, ta bestea gaztea, ta konjurioan yarri omen die, ta abittu ori kendu bear gizonari, ta mutillek ikarari gorrin! Xarrak ekitten omen zion, beño gaztek esaten omen zion: «Irekikoak iñen netikek aixe, beño beste onek ikatzen neok». Ala, nolabatte kendu omen zioan, ta erreu liñazi bota omen zezkioan gañera: «Orik añe urteko!»; «Nik orik aise beteko!». Majiñe bat liñazi izaan uen ba, beño «orik aixe beteko» esan omen zun, ta an sartue izaten omen da Aranoko barberoa. Ola kontatzen zuen lengo zarrak.
Edonola ere, hirugarren kontaketari, neska bat haurdun utzi izanari, ematen diote indarra Zubirik eta Perurenak, liburuan. Izan ere, Iruñeako Eliz Barrutiko Artxiboan galdetu omen zuten beraiek, hilketa harengatik; eta Jose Luis Salesek, artxiboko arduradunak, hala bota zien: «badirudi gona kontuak izan zirela». Kasu horri buruzko eskuizkribua Bixente Hernandorena apaizak eraman zuen Orreagara; eta eskuizkribu horren laburpena eman zien Hernandorenak berak, lekukoetako baten testigantza barne. Bertan dio, lekukoa Juan Bautista de Celaya Elduaiengo alkatearekin, Miguel de Lizarza zirujauarekin eta beste zenbaitekin joan zela Arribillaga hil zuten tokira, gorpua agertu zela jakin zutenean. Lurrean eserita aurkitu omen zuten apaizaren gorpua, begiak zabalik zituela. Zirujauak argitu zuen sei labankada jaso zituela sabelaldean, horietako hiru heriotza eragiteko modukoak. Hesteak agerian zituen, batzuk kanpora aterata ere bai, eta lau haragi puska lurrean, odol putzu baten ondoan. Gorpuaren alboan, kargatutako eskopeta bat omen zegoen, eta odolez zikindutako labana bat, hiltzaileak erabili zuena. Testigantza horretan nabarmentzen da, baita ere, eskuineko eskumuturrean errosario bat zeukala apaizak, eta ezkerrekoan, aldiz, soka batekin lotuta egon izanaren markak.
Modu batera edo bestera gertatu, gurutzea jarri zuten Tomas Arribillagaren oroimenez, Baratzezarreta tontorra inguratzen duen bidean, hil zuten tokian hain justu. Horrela dio gurutzean dagoen plakak: «1779an hemen hil zuten Tomas Arribillaga Apezetxea apaiza, Leitzen 1739an jaioa. Goian bego». Apaizari eskainitako gurutze horrek eman zion tontorrari, gaur egun duen bigarren izena: Abadegurutz edo Apaizengurutze.
23. bidegunea. Mandoegi tontorra. 3 h 10 min.
Nire hasierako asmoa zen bizkarrez-bizkar Goizuetaraino jaistea baina marka urdin-horiak daudela konturatu naiz eta horiek jarraitzea erabaki dut. Igoeran gertatu bezala, beherakoan ere, markak, batzutan, galdu egiten dira eta tentuz ibili baharra dago.
33. eta 34. bideguneak. zubi-ondo taberna begi bistan daukat baina, nire zoritxarrerako, itxita dago. Norbaitek ibilbide hau kontrako noranzkoan egin nahi badu, hementxe du abiapuntua.
Ibilbidea ertain-gogor samar bezala sailkatuko dut (+65).

Waypoints
Intersection
483 ft
02. Goizuetako Andra Mari eliza. Zubia eta Zubi ondo taberna . Eskuin
Goizuetako Andra Mari eliza. Zubia eta Zubi ondo taberna . Eskuin
Photo
520 ft
03. Ezker xendan edo mendi-bidean. Errepidea; EZ. Hanka sartu dut
Ezker xendan edo mendi-bidean. Errepidea; EZ. Hanka sartu dut
Photo
532 ft
34. Bidearen bukaera (edo hasiera alderantziz eginez gero)
Bidearen bukaera (edo hasiera alderantziz eginez gero)
You can add a comment or review this trail
Comments