Gorla - Irimo - Santa Barbara - Gorla 23/05/2021
near Elosua, País Vasco (España)
Viewed 189 times, downloaded 20 times
Trail photos
Itinerary description
Autoa Gorlako Kantinaren ondoan utziko dugu. Gure ibilbidea hegoalderantz doa, oinez hasi eta Gorlako Kantina ezkerrera utziz, Trekutz aldera joko dugu; Trekutzera iristen garenean, (Meaka batzuentzat), zuzen joanda pinudira sartuko gara, (gero eskuineko pistatik bueltatuko gara), pinudian oso bide aldapatsua jarraituko dugu, gandorrera iritsi arte; gandorra jarraituz laster Meakako gailurrera iritsiko gara, eta gandorra segiz Irimoko gailurrera iritsi arte jarraituko dugu, gailurretik Gurutzeraino jaitsiko gara eta paisaiaz gozatu ondoren Urretxura doan bidetik jarraituko dugu, bidea zorrotz jaisten da, laster Lizar iturritik pasako gara eta bidea jarraituz Santa Barbara ermitara.
Santa Barbara atseden hartzeko leku bikaina da, iturria eta taberna dagoelarik bertan.
Gu eskuinera eta ipar-mendebalderantz jarraituko dugu, Agerre baserrirantz doan porlanezko pista garrantzitsu bat jarraituz. Laster Deskargako portutik datorren pista aurkituko dugu, eta hura jarraituz aldapaz gora, Trekutz-era iritsiko gara. Bertan ur pixka bat edango dugu bertako iturrian, eta lehenengo bidea jarraituz Gorla aldera joango gara ibilbidea bukatzeko. Orain Gorla-ko Kantinan zerbait jan eta edan ondoren berriz etxera, egun ederra!

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments