GR 11. Estaon-Tavascan
near Estahón, Catalunya (España)
Viewed 50 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
2022-08-24. Estaon herritik iparraldera abiatuko gara ibaiaren ertzetik, eta horrela jarraituko dugu Bordes de Nibrósera heldu arte. Apur bat aurrera egin eta eskuinera hartuko dugu, ekialdera, mendian gora. Igoeran beste zenbait borda pasako ditugu, horien artean Vidalena, eta lepora helduko gara, Collada de Joura. Jaitsiera nahiko lasaia da, ganaduzaleen 4x4ko ibilgailuek erabiltzen dutena. Bi kilometro eskasera, Tavascanerako jaitsieran, dago Lleret herria. Kanpotik emango diogu begiratua eta argazkiak atera. Aurrera jarraituko dugu errepidetik. Metro gutxira ura hartzeko aukera daukagu. Bidea mendiaren magalaren erditik doa. Azpian Lladorre herria eta aurrerago Tavascan, baina heldu aurretik Ainetotik pasako gara. Jaitsiera jarraituz dago Tavascan. Etapa laburra eta erosoa.
Waypoints
Intersection
5,033 ft
Eskuinera 1
Intersection
4,564 ft
Ezkerrera 1
You can add a comment or review this trail
Comments