GR 11. Restanca-Estany de Sant Maurici
near Garòs, Catalunya (España)
Viewed 99 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
2022-08-22. Hasiera batean Espoteraino joateko asmoa genuen, baina luzesko iritzita, Estany de Sant Mauricin bukatu genuen. Jakin bertan badagoela 4x4 bidezko garraio publikoa Espoteraino doana. Restancatik abiaturik, ekialdera joko dugu, Carros de Foceko ibilbidea konpartituz. Ordu erdian edo Estanh deth Cap de Port-era helduko gara. Ibonaren ezkerraldetik pasa eta harri artetik jarraituko dugu gora. Ordu betean helduko gara Port de Rius edo D´Oelhacrestada-ra. Montardo (2833m) mendiaren magaletik pasako gara. Lepoaren ondoren, bidea bitan banatzen da; alde batetik, eskuinera, Carros de Foceko marka horiak, eta bestetik, aurrera, GR 11koa. Port de Caldeseko mendatera joango gara, etaparen punturik altuenera (2568m).Behera jaisten hasita, eskuinera utziko dugu izen bereko estanya, eta malda pikoa jaitsita, beheko bailaran ikusiko dugu, lehenik, Lac Major de Colomers. Urtegia baino lehenxeago, eskuinera, Colomerseko aterpe berria. Inguru horretako bide ertzeko iturri bat aitzaki izango dugu zerbait jateko. Eguraldi bikaina dugu, eta inguru paregabea argazkiak egiteko. Aterpe zaharraren ondotik pasako gara eta urtegia zeharkatu. Etapa hau igo-jaitsi jarraitu bat da. Oraingo honetan gora jarraituko dugu. Long eta Redon lakuak pasako ditugu eta ondoren, gorago, Obago lakua. Bide sigi-sagatsuan goaz Port de Raterara. Jaitsiera luzea dugu ondoren. Port de Raterako lakua pasako dugu eta, nahita edo nahi gabe, Amitges aterpera jo dugu. Bertan ura hartu eta Sant Mauriciko lakura jaitsiko gara pistaz
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments