Activity

GR 123 - 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria

Download

Trail photos

Photo ofGR 123 - 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria Photo ofGR 123 - 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria Photo ofGR 123 - 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria

Author

Trail stats

Distance
20.22 mi
Elevation gain
4,016 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,242 ft
Max elevation
3,467 ft
TrailRank 
54
Min elevation
1,253 ft
Trail type
One Way
Time
8 hours 51 minutes
Coordinates
2527
Uploaded
January 29, 2017
Recorded
September 2015
Be the first to clap
Share

near Belandia, País Vasco (España)

Viewed 679 times, downloaded 14 times

Trail photos

Photo ofGR 123 - 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria Photo ofGR 123 - 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria Photo ofGR 123 - 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria

Itinerary description

Lendoño Goitia – Iturrigorri – Bedarbide – Solaiera – Txolope – Txarlazo – Urduña mendateko errepidea – Santiago – Delikako ur-jauzia – Bertzeta – Bagate – Barrerilla mendatea – Beratza – Aloria

GR 123 Bizkaiko Biraren 11. etapa bezala aurkezten den hau ez dago beste etapetako ibilbideei lotuta. Araba eta Burgoseko lurrek inguratuta eta Bizkaiko gainontzeko herrietatik bereizita dagoen Urduña eta inguruetako mendiak dira etapa honetan zeharkatzen direnak. Hortaz, gainontzeko etapen segidaren edozein unetan egin daiteke bertara jauzi, eta Orozkotik pasatzean egitea proposatzen da, Gorbeiako eta Arrolako etapen artean, gertutasunean oinarrituta.

Luzea. Oso luzea da etapa hau. Birako luzeena. Baina horretaz aparte, ibilbidea xamurra da. Urduñako auzoa den Lendoño Goitiatik abiatzen da, eta Urduñako bailara mugatzen duten Gorobel mendikateko zenbait tontor, Santiago mendia, eta Gibijo mendikatearen mendebaldeko ertza zeharkatuta, Arrastariako Aloria herrixkara jaisten da.

Behin mendi-gaina harrapatzen denetik aurrera mendi-hertza jarraitzen da ibilbide guztian zehar. Tartean tontor askotatik igarotzen da: Gorobel mendikatean Iturrigorri (Tologorri bezala ezagunagoa dena), Bedarbide, Solaiera, Txolope eta Txarlazo; Santiago mendia; eta Gibijo mendikatean Bertzeta, Bagate eta Beratza. Baina gorabeherak txikiak dira, eta beherantz gehiago gorantz baino, tontorrik altuenak ibilbidearen hasieran baitaude, eta aurrera egin ahala pixkanaka-pixkanaka altuera galtzen da.

Jarraitu beharreko bidezidorrak oso garbiak dira gainera, uneoro mendi-ertza jarraituz, esan bezala. Hortaz, luzeraz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Baina bada kontutan izan beharreko beste kontu bat, udan batez ere. Iturri bakarra dago ibilbide osoan, eta hasieran dago gainera, Iturrigorri iturria. Ibilaldi osorako ura aldean eraman behar da beraz.

Urduñatik Lendoño Goitiara (edo Lendoñogoitia) iritsi baino zertxobait lehenago, errepidetik gertu eta kartel handi batez adierazita, baina zuhaitzek estalita, aparkaleku txiki bat dago. Hauxe da ibilaldiaren abiapuntua. Hariztian barrena lehenengo, eta pagadian gero, altuera dezente irabaziko da tarte laburrean. Pagaditik irten eta Bedarbideko malkarren barrenetik zeharkaldia egitean ibilbideko lehenengo helburua den Iturrigorriren ikuspegi ederraz goza daiteke. Senda Negra izenaz ezagutzen da tarte hau. Barrerillako atakan mendigaina harrapatzen da. Hasi baino egin ez den arren, ibilbideko koskarik gogorrena gainditu da jada.

Eskuinera eginez, tontorrari izena ematen dion iturritik pasatzen da, eta malda piko bat gaindituta Iturrigorriko tontorrera iristen da. Ikusmira itzeleko lekua da Iturrigorri. Urduña eta Aiara bailaren gainean behatoki paregabea. Eta egin beharreko ibilaldi ia osoa begirada batez azter daiteke bertatik.

Barrerillako atakara itzuli eta eskuinerantz egin behar da, artzain txabola baten hondarren ondotik pasatu ondoren bide nagusia utzi eta ezkerrerantz igotzen den bidezidorra hartzeko. La Ponata izena du paraje honek. Pagaditik irten ondoren alanbrezko hesi bat zeharkatu behar da. Bizkaitik Burgoseko lurretara pasatzen da, eta hemendik aurrera tarte luze batez Euskal Herriko mugetatik kanpo ibili behar da, metro gutxigatik bada ere, muga mendi-ertza baita.

Mendi-ertza jarraituz, Bedarbideko tontorra adierazten duen txartelontzira iristen da. Erreza da oharkabean pasatzea, izan ere, lekua ez da batere nabarmena. Egia esan ez da tontor bat. Ertzetik urrunduz gero mendi-gainak altuera gehixeago hartzen du. Baina mendi-ertzaren irtenune handi bat da Bedarbide, mendi-gainetik igartzen ez den arren, Urduñatik begiratuz gero ia Tologorri bezain nabarmena dena, eta txartelontzia nonbait ipini beharra zegoen antza…

Gorabehera txiki batzuk gaindituz, bata bestearengandik oso gertu dauden bi tontorretatik pasatzen da, Solaiera eta Txolope. Hurrengo helburua Txarlazo da. Oso humanizatuta dagoen tontor bat da. Antiguako amaren porlanezko irudi handia, hainbat komunikazio antena, Urduñako mendatetik datorren bide zabala,... eta jende ugari. Ibilbidearen lehenengo zatian izandako bakardade eta paisaia garbiei kontrapuntua.

Txarlazo eta Urduñako mendatearen artean bi aukera daude. Erosoena aipatutako hartxintxarrezko bide zabala jarraitzea da. Baina erakargarriagoa da mendi-ertzetik gertu doan bidezidorra jarraitzea. Txarlazotik jaistean Fraideburu izeneko haitz formazio bitxia ikusteko aukera dago, saien pausaleku, eta Euskal Herriko kirol eskaladaren hastapenen lekuko izan zena.

Urduñako mendateko errepidera iristean, hau gurutzatu eta aldapatxo bat igo ondoren, mendi-gain lau-lau batean zehar Santiagoko tontorrera iristen da. Baina tontorrean bertan ez dago ezer berau adierazten duenik, eta GPSari erreparatu ezean oharkabean pasako da bertatik. Txartelontzia aurrerago dago, Urduña aldera begiratzeko balkoi bat dagoen tokian. Esquina Rubén deitzen da toki hau.

Mendi-ertzetik hurbil jarraitu behar da, pagadian barrena doan bidezidor polit batean zehar. Otsozulo baten alamenetik pasatu eta laster, bide honek Delikako (edo Nerbioiko) ur-jauziaren behatokira eramaten du. Gehienetan bezala ur-jauzia lehor badago ere, merezi du behatokiko balkoira gerturatu eta 400 metrotako amildegia oinen azpian ikusteak.

Ur asko ez badarama, jauzitik gertu Nerbioi errekastoa zeharka daiteke, kontrako magala igo eta ertzetik hurbil jarraitu, bide zabal bati elkartzeko. Bestela, hegoalderantz jo behar da, errekastoa zeharkatzeko pasabide egokiaren bila, eta ipar-ekialderantz itzuli berriz ere mendi-ertzera gerturatzeko.

Iturrigorritik hona hego-ekialde norabidea jarraitu da gehienbat. Hemendik aurrera iparralderantz egin behar da. Izan ere, Gorobel eta Santiago mendikateak atzean utzi dira jada, eta Gibijo mendikatearen ertzetik jarraituko da, lehen bezala orain ere mendi-ertzetik hurbil. Delikako ur-jauziaren ikuspegi onaz goza daiteke alde honetatik. Ibilbidea oso laua da tarte luze batez. Batere nabarmena ez dan Bertzetako tontorretik igarotzen da, erpin geodesiko batek adierazten duena. Altura pixka bat galdu eta Bagateko tontorretik igarotzen da, eta ondoren Untzagara gerturatzen da, herrigunea mendebaldetik inguratzeko.

Aurrerago, errepidea gurutzatzen da, Urduña eta Urkabustaiz lotzen dituen Barrerilla mendatean, eta maldan gora egiten duen bide zabal batetik iparralderantz egin behar da, hesiz itxitako belardien artetik. Bide honek mendebalderantz jotzen duen puntutik 200 metro ingurura, bideak zertxobait eskuinera egiten duen tokian, hau utzi eta ezkerreko belardian sartu behar da. Belardi honen ezkerreko ertzetik jarraitu behar da, Beratza (edo Askuren) mendiaren tontorrera iritsi arte.

Mendi apala da Beratza, baina bere kokapenak, Urduñako diapiroaren ertzean, bailararen eta Gorobel mendikatearen ikuspegi ederra ematen dio. Egindako ibilaldi osoa errepasa daiteke bertatik.

Mendebal-hego-mendebalderantz jaitsi behar da. Malda handia da hasieran, sigi-saga, baina basoan sartu orduko leundu egiten da. Basoan barrena bide polit batek laster eramaten du Aloria herrixkara, ibilaldi luze honi amaiera emanez.

<-- 10. etapa: Ubide – Orozko
12. etapa: Orozko – Areta -->

View more external

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,480 ft

Lendoño Goitia

PictographMountain pass Altitude 2,946 ft

Barrerillako ataka

PictographFountain Altitude 3,025 ft
Photo ofIturrigorri iturria
PictographSummit Altitude 3,458 ft
Photo ofIturrigorri / Tologorri Photo ofIturrigorri / Tologorri

Iturrigorri / Tologorri

www.euskal-herria.org/mendi/Iturrigorri

PictographSummit Altitude 3,363 ft
Photo ofTxolope Photo ofTxolope Photo ofTxolope

Txolope

PictographPanorama Altitude 3,054 ft
Photo ofEsquina Rubén behatokia Photo ofEsquina Rubén behatokia Photo ofEsquina Rubén behatokia

Esquina Rubén behatokia

PictographPhoto Altitude 2,657 ft
Photo ofOtsozuloa

Otsozuloa

PictographPanorama Altitude 2,690 ft
Photo ofBehatokia Photo ofBehatokia

Behatokia

PictographWaterfall Altitude 2,598 ft
Photo ofDelikako ur-jauzia Photo ofDelikako ur-jauzia Photo ofDelikako ur-jauzia
PictographSummit Altitude 2,674 ft

Bertzeta

PictographMountain pass Altitude 2,067 ft

Barrerilla mendatea

PictographCar park Altitude 1,250 ft
Photo ofAloria

Aloria

PictographSummit Altitude 2,408 ft
Photo ofBagate Photo ofBagate

Bagate

PictographSummit Altitude 2,736 ft
Photo ofFraideburu Photo ofFraideburu Photo ofFraideburu

Comments

    You can or this trail