Activity

GR 123 - 8. etapa: Kanpazar – Arrazola

Download

Trail photos

Photo ofGR 123 - 8. etapa: Kanpazar – Arrazola Photo ofGR 123 - 8. etapa: Kanpazar – Arrazola Photo ofGR 123 - 8. etapa: Kanpazar – Arrazola

Author

Trail stats

Distance
10.2 mi
Elevation gain
3,917 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
4,619 ft
Max elevation
3,695 ft
TrailRank 
48
Min elevation
778 ft
Trail type
One Way
Time
7 hours 33 minutes
Coordinates
1290
Uploaded
December 8, 2014
Recorded
March 2014
Be the first to clap
Share

near Meatzerreka, País Vasco (España)

Viewed 4375 times, downloaded 33 times

Trail photos

Photo ofGR 123 - 8. etapa: Kanpazar – Arrazola Photo ofGR 123 - 8. etapa: Kanpazar – Arrazola Photo ofGR 123 - 8. etapa: Kanpazar – Arrazola

Itinerary description

Kanpazar – Udalaitz – Besaide – Teilamendi – Ipiztekoarriaga – Arrazola

GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan.

Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.

Kanpazar mendatetik, Udalaitzen magalari puzketa bat kendu dion harrobira doan bidea hartu behar da. Harrobiko eraikinen ondotik igarota, bidearen amaieran bidezidor bat hasten da. Sigi-saga bidezidor aldapatsuan gora, basoan barrena hasieran eta haitz biluzian azkenik, laster gaindituko da ibilbideko koska nagusia den Udalaitz. Bira Plentzian abiatu zenetik, mila metrotatik gorako lehenengo mendia.

Mendebalderantz jaitsi behar da, Koba haundi kobazuloaren ahotik igarota, gandorra baino beherago beti, hegoaldeko magalean zehar. Haitz artean bidezidorra ez da guztiz nabarmena, baina norabidea begi bistakoa da. Haitza bukatzean larregune batetan behera jaisten da, eta gero basoan barrena.

Lepo batetara iristen da. Ezkerraldean Besaide iturria dago. Aurrean, muino baten gainean, mendian hildako mendizaleen omenez jarritako monumentu zaharra ikus daiteke. Muino honetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen dira. Bere atzean, lepo batetan, monumentu berria dago. Bi aukera daude, lehenengo monumentu zaharrera igo eta ondoren berrira jaistea, edo muino hau eskuinaldetik inguratzen duen bidetik zuzenean monumentu berrira joatea. Besaidetik ikuspegi ederretaz goza daiteke. Udalaitz eta Anboto zoragarri ikusten dira.

Hegoalderantz jarraitu behar da. Bideak gorantz egiten du poliki-poliki. Muino txiki bat ezkerretik inguratzen du, eta handiagoa den beste bat eskuinetik. Bigarren honek Larrabil du izena eta buzoi bat du. Hau inguratzen bukatu aurretik bidea lautu egiten da eta zertxobait behera ere egiten du lepo batetara iritsi arte. Lepo honetan bidegurutze bat dago. Honaino GR 121 (Gipuzkoako Bira) eta GR 123 (Bizkaiko Bira) jarraitzen etorri gara. Bidegurutze honetan bi ibilbideak banatu egiten dira. GR 121ak ezkerrera egiten du Santa Agedara jaisteko. GR 123a ondorengo muinoa ezkerretik inguratu ondoren Angel Kusti lepora iristen da. Aterpe bat dago bertan.

Aterpearen ezkerretik doan bidea jarrai daiteke, Teilamendiren ipar-mendebaldeko magala zeharkatuz Ipiztekoarriaga lepora joateko, aipatu tontorrera igo gabe. Aurrena Teilamendi igo nahi bada ordea, zuzen gora egin behar da, hegoalderantz. Pagadian sartzen da berehala. Aldapa gogor baina labur baten ondoren basotik irten eta Lurgorri izena duen haitzezko tontor batetara iristen da. Teilamendi begi bistan dago, hego-mendebaldean. Bertara joateko bi tontorren arteko hegia jarraitu besterik ez dugu egin behar.

Ipizte erreferentzia bezala hartuta ipar-mendebaldeko gandorretik jaitsi behar da. Hasieran bidezidor bat baino ezta, ezkerreko garo-saila eta eskuineko pagadiaren artean. Aurrerago pagaditik zertxobait urruntzen da, baina beti norabide bera jarraituz. Aldapa gehiena jaitsi denean, lepo batetara iristen da. Ezkerretik eta eskuinetik bide bana elkartzen dira bertan. Ezkerrekoa Aramaiotik dator. Eskuinekoa Angel Kusti lepotik datorren bidea da. Zuzen jarraitu behar da, orain artekoa baino bide hobean, aldapan behera bi pinudiren artean. Eskuinaldean Amilondo izena duen buzoidun tontor apal bat uzten da.

Txabola baten ondotik igaro eta lepo zabal batetara jaisten da, Ipiztekoarriaga. Ipiztekoarria hilarria aurkitzen da bertan, bidearen eskuinaldean. Lepo honetan bide asko elkartzen dira. Norabide berarekin jarraitu behar da, Ipizterantz. Zertxobait aurrerago beste lepo txiki batera iristen da. Pinudi bat zehartu ondoren eremu irekira irteten da. Bi aukera daude. Belardun aldapa batetik gora igo, edo Ipiztekoarriagatik hona ekarri gaituen hartxintxarrezko bidea jarraitu. Batetik zein bestetik aipatutako aldaparen goialdera iristen da, zeren hartxintxarrezko bideak, hasieran ezkerrera jotzen badu ere, bidegurutze batetan eskuineko bidea hartuz gero eskuinera jiratzen baitu.

Bide honek Zabalaundira eramaten du, baina hara joan ordez laster eskuinaldera irteten den bidezidor bat hartu behar da. Andastoko tontorretik gertu pasa ondoren, pagadi eder batetan sartzen da, bailararen barrenera jaitsiz. Errekastoa hiru bider zeharkatzen du, Arrazolako baserri garaienen bila aldendu aurretik. Beti bide nabarmenena jarraituz, Agirreganekoa baserrira doan errepidera irteten da, eta errepidean behera jeitsiz Arrazolako herrigunera iristen da, ibilaldiari amaiera emanez.


View more external

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,476 ft
Photo ofKanpazar

Kanpazar

PictographSummit Altitude 3,661 ft
Photo ofUdalaitz Photo ofUdalaitz Photo ofUdalaitz

Udalaitz

PictographFountain Altitude 1,663 ft
Photo ofBesaide iturria Photo ofBesaide iturria

Besaide iturria

PictographMountain pass Altitude 1,811 ft
Photo ofBesaide Photo ofBesaide Photo ofBesaide

Besaide

PictographSummit Altitude 2,697 ft
Photo ofTeilamendi Photo ofTeilamendi Photo ofTeilamendi

Teilamendi

PictographMountain pass Altitude 2,365 ft
Photo ofIpiztekoarria

Ipiztekoarria

PictographCar park Altitude 781 ft

Arrazola

PictographSummit Altitude 2,671 ft

Andasto

Comments

    You can or this trail