Activity

GR 289: 3. ETAPA: ARRASATE-GATZAGA.

Download

Trail photos

Photo ofGR 289: 3. ETAPA: ARRASATE-GATZAGA. Photo ofGR 289: 3. ETAPA: ARRASATE-GATZAGA. Photo ofGR 289: 3. ETAPA: ARRASATE-GATZAGA.

Author

Trail stats

Distance
13.03 mi
Elevation gain
3,012 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,247 ft
Max elevation
2,508 ft
TrailRank 
56
Min elevation
654 ft
Trail type
One Way
Moving time
2 hours 17 minutes
Time
5 hours 56 minutes
Coordinates
2733
Uploaded
May 1, 2023
Recorded
May 2023
Be the first to clap
Share

near Arrasate / Mondragón, País Vasco (España)

Viewed 423 times, downloaded 41 times

Trail photos

Photo ofGR 289: 3. ETAPA: ARRASATE-GATZAGA. Photo ofGR 289: 3. ETAPA: ARRASATE-GATZAGA. Photo ofGR 289: 3. ETAPA: ARRASATE-GATZAGA.

Itinerary description

Etapa honetan Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Gatzagako udalerrietan zehar ibiliko gara, Bedoña auzotik pasatuz, Urkulu, Mendiola eta Bolibar auzoetatik ere pasatuz. Inguruak benetan ederrak dira eta Eskoriatzatik Aitzorrotzera doan igoerak ez dauka parekorik, beraz bateriak ondo kargatu. Aitzorrotzetik Gatzagara, ordea, oso erakargarria da. Hogei kilometro eta sei bat ordu eskatzen duen mendi ibilbide polita.

Waypoints

PictographMonument Altitude 642 ft
Photo ofARRASATE

ARRASATE

Arrasateko plaza nagusitik aterako gara eta Zurgin kantoitik Ferrerias aldera joko dugu, Zurgin ateondotik pasatuz.

PictographIntersection Altitude 704 ft
Photo ofZURGIN KANTOI-ATEONDOA

ZURGIN KANTOI-ATEONDOA

Hementxe bat egingo dugu GRarekin. San Andres auzora goaz Santa Barbara izeneko parkearen azpi aldetik, eta bertatik Bedoñara doan bidea hartuko dugu.

PictographIntersection Altitude 821 ft
Photo ofBEDOÑA BIDEA-ETXABURU Photo ofBEDOÑA BIDEA-ETXABURU

BEDOÑA BIDEA-ETXABURU

Bidegurutze honetan (Fagor Industrial sarreraren inguruan), Bedoña aldera joko dugu, bide gorria alde batera lagata. Hala ere, goian, Bedoña alde batera lagako dugu, eta Larrinora joango gara.

PictographMonument Altitude 1,400 ft
Photo ofLARRINO AUZOA Photo ofLARRINO AUZOA

LARRINO AUZOA

Larrino auzoan gaude. Iturria bertan. Urkuluko urtegira jaitsiko gara.

PictographIntersection Altitude 1,171 ft
Photo ofURLULU (APARKALEKUA/ITURRIA) Photo ofURLULU (APARKALEKUA/ITURRIA) Photo ofURLULU (APARKALEKUA/ITURRIA)

URLULU (APARKALEKUA/ITURRIA)

Bertan, Urkulu lagata, Areantza auzora joango gara. Areantza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik hego-ekialderantz kokatutakoa.

PictographMonument Altitude 1,224 ft
Photo ofAREANTZA AUZOA Photo ofAREANTZA AUZOA

AREANTZA AUZOA

16 baserrik osatzen dute auzoa. "Ardantza" izenekoa aipagarria da aurrealdean duen armarri ikusgarriagatik. Erlijio ondareari dagokionez, Natibitate Eliza eta bere Erdi Aroko aztarnak eta ondoko apaizetxea ditugu alde batetik. Bestetik, hilerriaren ondoan dagoen San Bixente baseliza dago.

PictographFountain Altitude 1,416 ft
Photo ofALTZINITURRI (URETZA) Photo ofALTZINITURRI (URETZA)

ALTZINITURRI (URETZA)

Inguru hauetan uretzak (sulfuroz betetako urak) aurkituko ditugu.

PictographMonument Altitude 1,474 ft
Photo ofMENDIOLA

MENDIOLA

San Joan Bataiatzailearen parrokia (harri polikromatuzko sagrarioa eta eskuak garbitzeko ontzia, sakristian). Uretza iturria dago bertan. Asfaltatutako bidetik joango gara.

PictographIntersection Altitude 1,454 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (MENDIOLA) Photo ofBIDEGURUTZEA (MENDIOLA)

BIDEGURUTZEA (MENDIOLA)

Kurutzeberrira joateko bidearekin bat egiten da bertan. Gure helburua, baina, Eskoriatzako Lete auzora joatea da.

PictographIntersection Altitude 1,480 ft
Photo ofLETE AUZOA Photo ofLETE AUZOA

LETE AUZOA

Bertan dago Santa Lutzia ermita ere, baina alde batera lagata Eskoriatzara jaitsiko gara, asfaltatutako errepidea jarraituz.

PictographIntersection Altitude 1,073 ft
Photo ofESKORIATZA Photo ofESKORIATZA

ESKORIATZA

Eskoriatzan, Bolibar aldera doa errepidearekin bat egingo dugu, baita atseden leku batekin ere, bertan jaterik nahi badugu. Hemen hasten da Aitzorrotzera garaman porlanezko bidea.

PictographPark Altitude 1,112 ft
Photo ofATSEDEN LEKUA (ESKORIATZA)

ATSEDEN LEKUA (ESKORIATZA)

Jateko toki aproposa.

PictographIntersection Altitude 1,516 ft
Photo ofPR GI 3001 (GATZAGA) Photo ofPR GI 3001 (GATZAGA) Photo ofPR GI 3001 (GATZAGA)

PR GI 3001 (GATZAGA)

Hemendik bukerara beste PR honekin partekatuko dugu gure GR bidea. Aldapa ederra dugu hemendik aurrera.

PictographMonument Altitude 2,488 ft
Photo ofAITZORROTZ (737) Photo ofAITZORROTZ (737) Photo ofAITZORROTZ (737)

AITZORROTZ (737)

Ermita gainetik dagoen ikusmira aparta da.

PictographIntersection Altitude 2,454 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Gatzagara ordubetetxo bat gelditzen da... ez bada gutxiago.

PictographIntersection Altitude 2,228 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA Photo ofBIDEGURUTZEA

BIDEGURUTZEA

Gatzaga gertu dugu.

PictographFountain Altitude 2,053 ft
Photo ofARTABARRILA ITURRIA Photo ofARTABARRILA ITURRIA Photo ofARTABARRILA ITURRIA

ARTABARRILA ITURRIA

Behera goaz...

PictographIntersection Altitude 1,693 ft
Photo ofDORLETAKO AMAREN SANTUTEGIA Photo ofDORLETAKO AMAREN SANTUTEGIA Photo ofDORLETAKO AMAREN SANTUTEGIA

DORLETAKO AMAREN SANTUTEGIA

Jatorria Erdi Aroan badu ere, egungo itxura XVII. mendekoa da. 2018ko urtarrilaren 30ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

PictographMonument Altitude 1,506 ft
Photo ofGATZ MUSEOA Photo ofGATZ MUSEOA

GATZ MUSEOA

Ez dakigu zein unetan ohartu zen gizakia ur gazia botatzen zuen iturri honetaz eta ez dakigu ezta ere noiz ikasi zuen gatzaren ezaugarriez baliatzen, baina, iturriaren ondoan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker –iberiarren garaiko moneta bat, erromatarren zeramika-aztarnak, gatzez egindako kristalak, egur-zatiak…–, Burdin Aroan ustiatzen zela badakigu. Gatz museotik bertatik gertu dago Gatzaga herria, ibilbidearen bukaera.

PictographMonument Altitude 1,551 ft
Photo ofGATZAGA Photo ofGATZAGA

GATZAGA

Leintz Gatzaga Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerri txikia da, Arabako mugan, Debagoiena eskualdean biztanle gutxien daukan udalerria dena. Leintz Gatzaga izenak herriaren inguruan dauden gatzaga garrantzitsu batzuetan du jatorria. Dorletako gatzaga horiek izan ziren herriaren sorreraren arrazoi Erdi Aroan. Gaur egun ez dira komertzialki esplotatzen eta museo baten egoitza osatzen dute.

Comments

    You can or this trail