GR 289: 2. ETAPA: BERGARA-ARRASATE
near Zubiartea, País Vasco (España)
Viewed 377 times, downloaded 47 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
BERGARA
Bergarako udaletxetik Santa Marina parrokia aldera joko dugu, eta bertatik San Martzial aldera joango gara.
BARATZ KOMUNITARIOAK
Tartean udalak zabaldu berri dituen baratz komunitarioak ikusi ditugu.
LAMAÑO ETXEBERRI
Lamaño-Etxeberri baserria hartuta, Asentzio mendira garaman bidea jarraituko dugu gora, baserri ederretatik pasatuz.
ASENTZIO ERMITA
Asentzion Gerra Zibilean (1936-39) bertan izandako borrokaren berri izango dugu. Bide batez ura hartuko dugu.
INTXORTA-TRINTXERAK
Izan ere, Espainiako Gerra Zibilean inguru hau gotorleku bihurtu zuten gudariek, Francoren ejerzitoaren aurrean 7 hilabetez eutsiz, 1936ko irailaren amaieratik 1937ko apirilaren bukaera arte.
GR 121
Hemendik aurrera GR 121 bidearekin ere bat egingo dugu, eta Udala auzoraino eramango gaitu.
BERGARA-ELGETA MUGARRIA (bidegurutzea)
Bidean Bergara-Elgeta mugarriarekin bat egingo dugu.
SAGASTA BASERRIA
Porlanezko bidearekin bat eginda, Kanpatzarrera doan errepidera joango gara.
KANPATZAR MENDATEA
Kanpatzar mendateko aisialdi gunean geldituko gara, eta ondoren errepideda kontuz zeharkatuz, harrobi aldera joko dugu, Udalaitz azpira.
KANPATZAR (GR 121)
Bidea zeharkatuz, harrobi azpitik pasatuko gara, Udalaitzera doan bidea alde batera lagata. Izan ere, behera joko dugu GR seinaleak jarraituz.
PORLANEZKO BIDEA (SEINALIZAZIOA)
GR 121 jarraituko dugu porlanezko bidetik gora. Udala auzora iritsi arte gorako bidea izango dugu.
GALARRAGA KOBAZULOA
Isabel II erreginaren bisita zela eta, marmolezko oroitarri bat jarri zen haren omenez, eta irakurri daiteke: “Isabel II y su augusta madre Doña María Cristina, 21 de agosto de 1845. La Serma. Infanta Doña María Luisa Fernanda, 28 de agosto de 1845”. Oroitarri hori kobaren barrenean dago.
GR 121 (UDALA AUZOA)
Udala auzoan gaude. Hemendik Arrasatera jaistea besterik ez.
UDALA AUZOA
Tabernak daude bertan. Baita mahaiak eta aulkiak. Arrasatera jaitsiko gara eta bertako artadiaz disfrutatzeko aukera izango dugu.
MONTERRON PARKEA
Monterrongo parkea, estilo barroko klasizistakoa, eraiki zuten XVII.mendean, berdegune bat du, zeinetan dauden ortuak, fruta arbolak, basoa eta eremu batean parke bat, jauregiko bizilagunek eta hara doazenek gosatzeko. Jauregiak nahiz parkeak balio handia dute. Monterron jauregiak izen handiko pertsonaiak hartu izan ditu historian zehar. Udalak jauregia eta parkea erosi zizkion 1983an Monterrongo kondesari, eta horrela biak pasatu ziren erabilera publikokoak izatera. Parkean sekuoia handi-handi bat dago, 1997 izendatua Gipuzkoako zuhaitz aparteko.
UDALETXEA (BUKAERA)
Antzina, Arrasateko hiribildua harresi batek inguratzen zuen eta ondorioz gaur egungo Alde Zaharrak oinplano obalatua dauka, Erdi Aroko hiribildua baita. Hiribilduaren barnealdera sartzeko bost ate zeuden baina gaur egun horietako hiru kontserbatu dira: Portaloiko atea, Zurgin kantoiko atea, zaharrena, eta Kontzesinoko edo Iturriotz atea. Hauek gauero itxi eta goizero zabaltzen ziren eta sute kasuan itxi egiten zituzten, bertako biztanleriak sua itzaltzen lagundu zezan. Bukatu dugu ibilbidea.
You can add a comment or review this trail
Comments