GR229-02: Elorrio - Berriz - Zaldibar - Garai - Iurreta
near San Agustin, País Vasco (España)
Viewed 144 times, downloaded 11 times
Trail photos
Itinerary description
Elorrio - San Agustin Etxebarria (150 m.) – Berriozabaleta (320 m.) – Miotako gana (220 m.) – Leiz (320 m.) – Murgoitio (300 m.) – Berriz (150 m.) - San Migel Zaldibar (200 m. ) - Goierri (320m.)- Zengotita (400 m.)- Done Kristobal (500 m.) – Andikoa Berriz (300 m.) – Garai (350 m.)
Ibilbideko etapa laburrena izan arren, bere bederatzi kilometrotan toki ikusgarri asko ditu: baserri giroko auzuneak, baseliza ezkutuak, galtzada zaharrak, Erdi Aroko nekropoliak...
Elorrioko San Agustin auzoan hasi gara ibiltzen eta hartun dogu bide harriztatu bat eta gero errepide txiki batetik Arauneta auzora igon dogu, hemendik galtzada zahar batetik joan gara Berriozabaleta auzora. Hemen iturri neoklasiko bitxi bat dago kuku bat egitea merezi dabena
Jaisten gara Elorriotik Berrizera doan errepideraino, zeharkatzen dogu errepidea eta bagoaz Leiz auzorantz. Hango baselizaren ondoan aurkitzen ditugun iturri eta mahaiek gonbitea egiten deuskue geratzeko baina aurrera egiten dogu
Bide honek adar oso berezia du: Leizetik Elorrioko Zenita eta Argiñeta auzoetara eramango gaituena. Elorrioko Argiñeta Nekropolia, baina gaur ez gara joan (beste baterako utzi beharko dogu) Miotako San Bartolome baselizan nekropoli txikia eta barrukaldean zur polikromatuak ikustekoak dira.
Hortik aurrera bidea irripa txiki bati jarraituz, jaisten da Berrizeruntz. Herrira orduko Murgoitio auzoko San Juan baseliza dago eta beste galtzada batetik heldu gara Berrizera, trenbidearen ondotik eta kanposantura heldukeran galtzada hartun dogu Olabe auzoraino, handik gero Zaldibarko erdi aldera joateko. Herria zeharkatu eta Garitaonaindia dorretxearen parean (industrialde berriaren ondoan) bidezidor bat hartzen dogu Santa Marina baselizaraino igotzeko, zati honetatik ikusi dogu Zaldibarreko zabortegia egindako kaltea eta baita zabortegi berria (BETEARTE). Jeitsi gara N-634 errepidera (Basoan zeharkatu beharra izan dogu arbplak jeusita…) , behin errepidean zeharkatu dogu ganeko pasabide batetik eta Mallabiako Zengotita auzora abiatu gara. Hemendik Mallabiko ibar osoa izan dogu gure oinetan eta begi bistan.
Puntu horretatik hasi gara igotzen San Kristobal Txikiko baselizaraino, eta han bidea beharantza hasten da Berrizko Andikoa auzo ederrera iritsi arte. Andikoatik Durangaldeako hatxen ikuspegia ikaragarri ederra da. Bertan Andikoako Andra Mariren Santutegia ikusi dogu.
Hortik aurrera errepide estu batetik sigi-saga zeharkatuko dugu Sarria auzoa bere baserri eder, erreka, ur-jausi, errota eta zentral elektrikoen artean, ibarraren beheko aldean. Sarriatik goruntz egingo dogu bidean. Azkenean, Garaira iritsi gara uraren murmurioa belarrietan itsatsirik dugula. Garaitik Durangaldeko ikuspegi ia osoa eta ederra da.
Garaitik joan gara Santa Katalina baselizara eta San Juan baseliza (hauek biak errepidetik ibiltzen) pasata gero joan gara GR38 bilatzera eta basorik baso heldu gara San Martin baselizara eta errepide batetik Iurretako herrira.
Orokorrean azpimarratu egin behar da zeharkatu doguzela baserria ederrak eta galantak, baselizak, kaltzadak… eta izugarrizko ikuspegiak Udaletxetik hasi eta Anboto guztia alde batetik eta oiz magaletik luzaroan.
Ze ondo dagoen bide guztiak, ondo señalizatuta…

Waypoints
Waypoint
677 ft
Elorrio (San Agustin)
Waypoint
696 ft
Ezkerretara
Waypoint
1,006 ft
Berriozabal auzoa
Waypoint
997 ft
Iturria
Waypoint
959 ft
Leanizenea
Waypoint
1,031 ft
Baseliza
Waypoint
894 ft
zabaleko basoa
Waypoint
492 ft
Berriz
Waypoint
602 ft
Eskumara
Waypoint
618 ft
Eskumara
Waypoint
718 ft
San Mikel baseliza
Waypoint
623 ft
Zaldibar
Waypoint
1,050 ft
Eizaga auzora
Waypoint
1,035 ft
Santa maria baseliza
Waypoint
1,154 ft
Aitzu baserria
Waypoint
1,190 ft
Arbola jeusita
Waypoint
1,344 ft
Errepidea
Waypoint
1,436 ft
Zengoita auzoa
Waypoint
1,759 ft
baserria (lepoa)
Waypoint
1,156 ft
Andikoa auzoa
Waypoint
923 ft
Sarria auzoa
Waypoint
674 ft
Abadiñoko bidea
Waypoint
1,145 ft
Santa katalina baseliza
Waypoint
1,117 ft
San Juan baseliza
Waypoint
528 ft
San Martin baseliza
You can add a comment or review this trail
Comments