GUAYADEGUE NATURA MONUMENTUA
near Agüimes, Canarias (España)
Viewed 28 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
GUAYADEQUE MUSEOA
Bertan aparkatu dugu eta bertatik hasi dugu ibilbidea. Gerorako laga dugu bisita. Izan ere museoa edo interpretazioa ikusi barik ezingo dugu ulertu inguru hau.
BIDEGURUTZEA
Asfaltatutako bidea lagata, behetik gora hasiko dugu igoera. Bidea ondo dago.
KOBAZULOAK
Inguru bolkanikoa denez, kobazuloak ugariak dira. Garai batean jende askoren bizileku ere izan zirenak. (Museoa ikusi).
LEPOA
Lepotik antzematen da sokugune gainetik, behetik gora doan lautada edo meseta dela nagusi. Guk bidetik jarraituko dugu.
BIDEGURUTZEAK (ERNE)
Asfaltatutako bidearekin bat egingo dugu. Beraz, kontuz kotxeekin-eta...
BEHATOKIAK
Gainak hartuta, Guayadequeko gainak hartzen duen izaera ikusteko aukera izango dugu, non herriek, nekazaritzak ... eta landaretzak garrantzia hartzen duten.
PASADILLA HERRIA
Asfaltatutako errepidea jarraituz bat egingo dugu Pasadilla herriarekin.
GUAYADEQUE (PASADILLA)
Berriro Guayadequeko lepo eta zintzurrera goaz, bertako landaretza, guretzat guztiz exotikoa, zeharkatuz. Txunberak dira ugari. Baina dirudienez, jatorriz, mexikarra omen da.
GUADAYEQUE NORABIDEA
Seinalizazioa ona da... baldin badakizu nora joan nahi duzun.
GUAYADEQUE LEPOA
Goitik behera hasi aurretik komeni da inguruak eskaintzen digun ikuspegia disfrutatzea. Hain da ederra eta exotikoa (guretzat!). Hori bai, gotik behera lasai hartuko dugu, izan ere bidezidorra garbia bada ere, bukaeran ez da horrenbestekoa.
KOBAZULO-ETXEAK
Ugariak eta tipikoak ere bihurtu dira kobazuloetan eraikitako etxeak. Gehienetan inor ez bada bizi, badaude banaka batzuk bizitza dutenak. Guk bat egingo dugu etxe hauekin bidean, baina hutsik daude. Hemendik aurrera kontuz ibili, bidezidorra ez dago horren garbi.
GUAYADEQUE ERREKA
Halako batean, dagoeneko behean, bat egingo dugu errekatxo honekin. Eta egiari zor, bitxia egiten zaigu ur hotsa, ingurua hain lehorra ikusita.
BIDEGURUTZEA
Behera jarraituko dugu GR seinaleak jarraituz. Gure helburua interpretazio zentrora berriro joatea da.
ERRIBERA PAISAIA
Bitxia egiten zaigu eukaliptu zuhaitzak han eta hemen ikustea. Hala ere, ikusgarriak dira almendro zuhaitz bakanak, mendi hegaletan eta loretan!!! Gertu dugu ibilbidearen bukaera. Ez ahaztu museoa ikustea!!! (5 euro... eta ezinbestekoa da bertatik pasatzea inguru hau ulertzeko!).
You can add a comment or review this trail
Comments