Gurutze Txikia-Cruz Chiquita eta Urbinako Gaina-Alto de Urbina Uribarri-Ganboatik
near Uribarri Ganboa, País Vasco (España)
Viewed 422 times, downloaded 11 times
Trail photos
Itinerary description
Herriaren sarreran aparkalekua seinalatuta badago ere, guk herriaren kanpoaldean aparkatu dugu, kanposantu ondoan. Handik gorantz joanda egingo dugu bat ibilbidearekin. Iparrerantz joko dugu eta, berehala, dugu lehenengo gaina, Gurutze Txikia edo Cruz Chiquita. Herriko informazio panelean irakur daitekeenez, garai batean, maiatzaren 3an, gurutzeak bisitatu eta soroak bedeinkatzen ziren. Beheko gurutzea bisitatzen zen lehenik, eta handik goikora joaten zen.
Guk gure ibilbidean jarraituko dugu eta mendebaldera joango gara hurrengo gainaren aldera. Sakon batera jeitsi eta igo baino ez dugu Urbina gainera heltzeko. Beste zenbait izen ere baditu (Alto Urbina, Gurutze handia edo Cruz Grande). 698 metroko muino hoek begiratoki bikaina eskeintzen digu eta, aurretik esan bezala, Gurutze Handia izenez ere ezagutzen da, Karmeldar Oinutsen misioak ospatzearren 1914. urtean jarritako gurutzea dela eta. Inguruetan gerra zibilean erabilitako antzinako lubakien arrastoak daude. (Informazio panela). Urbina aldera jeitsiko gara hemendik, eta Urbina-Maltzagako autopista parean dugula jarraituko dugu pistatik mendiari itzulia eginez. Itzulerako bide zatia urtegiaren ertzetik da, eta bidea nahiko laiotza da, kasik herriraino.

Waypoints
Intersection
2,017 ft
Eskuinera 1
Intersection
2,208 ft
Eskuinera 2
Intersection
2,180 ft
Eskuinera 3
Waypoint
1,896 ft
Hesia
Intersection
1,830 ft
Eskuinera 4
Intersection
1,801 ft
Eskuinera 5
You can add a comment or review this trail
Comments