Activity

HAIZEOLAK-1. Tellitu (Aldape)

Download

Trail photos

Photo ofHAIZEOLAK-1. Tellitu (Aldape) Photo ofHAIZEOLAK-1. Tellitu (Aldape) Photo ofHAIZEOLAK-1. Tellitu (Aldape)

Author

Trail stats

Distance
7.43 mi
Elevation gain
1,991 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,991 ft
Max elevation
2,332 ft
TrailRank 
41
Min elevation
684 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 7 minutes
Coordinates
579
Uploaded
September 3, 2021
Recorded
September 2021
Be the first to clap
Share

near Amabizkar, País Vasco (España)

Viewed 95 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofHAIZEOLAK-1. Tellitu (Aldape) Photo ofHAIZEOLAK-1. Tellitu (Aldape) Photo ofHAIZEOLAK-1. Tellitu (Aldape)

Itinerary description

ATARIKOA

Gauza jakina da Bizkaiko Triano-Sasiburu mendiak burdinazkoak izan dirana. Beharbada, honeek mendiok dira harako erromatar kronika zaharrean (Plinio Zaharrak) aitaturiko “itsaso ondoko burdinazko mendia”. Halan, meatza zahar eta abandonatuez josita dagoz. Askotara joateko nik atonduriko ibilbideak dekozuz Wikilocen.

Ezagutu doguz meatik burdina aterateko laba garai modernoak, gaur horreek be eraitsiak, eta Euskal Herrian hondino funtzionatzen ikusi daikegu laba tantai eta harro horreen aurreko pare bat, El Pobal, Enkartazinoetan, eta Mirandola Legazpin, industria-iraultzaren aurreko lekuko eta oroigarri. Baina non ete dagoz burdinola horreen aurrekoen azterrenak, urak bizia emondakoak? Burdinola hidraulikoak XIII-XIV. mendeetan hasi ziran lez, haizeolak, Burdin Arokoak, erromatarren garikoak, Antxinatekoak, Erdi Arokoak…, izaten dira, batzuk hidraulikoak hasi eta geroagokoak izan leikezan arren.

Non ete egoazan? Berton! bazter askotan arean be! Olagizonak mea lurretik ateraten zan tokietatik hurrean ekiten eutsen burdina lortzeari, eta meatza apalok eurrez egoazan Triano eta Sasiburu mendietan, nahi-ta haizeola gehienen hondarrak guztiz desagertu diran. Halanda be, asko ziran lez, hondino, suerte handiz, azterrenak idoro daikeguz, gehienetan txatar meta hutsak edo txatar zatitxuak, horreetxek dira-eta haizeolen hondarrak idoroteko ikurrak. Gaurkoz, 160tik gora idoro dira Bizkaiko mendietan.

Argi euki behar dogu mendian gehienetan ez doguna azterrenik ikusiko, bapez, eta nahikoa izan beharko jakula haizeola egoan ingurura heltzea. Baso-lanak, pinudiak, bide zabalak, sasiak..., estali edo suntsitu ditue hondarrak, eta labak idoro diralako indusketak egin direnean, Arbaltzangan kasu, arkeologoak lurrez estali ditue azterrenok, eta seinalarik ez. Ostera, Pagasarri-Arrastalekun bada zerikusirik, panela eta guzti.

Jakina da mendiko labeok oso apalak zirana, lurrean zuloa eta labea metro bateko altuera eta metro bateko zabalerakoa, tximina moduko bat. “haizeola” deritxe, erderaz, “ferrerías de monte”. Holako laben azterrenak be idoro dira, gutxi batzuk, hala zelan Calleja Verde Muskizen, Arbaltzaga edo Peñas Negraskoa, Pagasarri-Arrastalekukoa, Galdakaokoa..., Erdi Arokoak.

“haizeola” izena Gipuzkoan ipinitakoa da, identifikatu ziranak inguru haizetsuan egoazalako kontizu, ustez, haizearen indarra aprobetxau beharrez. Baina arkeologoak dinoe Triano-Sasiburukoak sarritan ez dagozala toki haizetsuetan, eta, ostera batzuetan leku nahiko babestuetan. Bardin deutsa, izena holantxe geratu da.

IBILBIDEA

Tellitu (edo “Aldape” oraingo mapetan) mendiaren inguruko lau haizeolaren hondarrak ikustera joan gara, Amabizkar Goikoa (Umaran mendate alboan) auzunetik abiaturik. Bideak gehienbat burdi-bide zabalak (“pistak”) izan dira, Aldapeko tontorrera izan ezik. Bideok ez dira ezelan be politak, baina Enkartazinoetako ikuspegi ederrak dagoz ibilaldi osoan, Triano eta Sasiburuko mendietan (Eretza, Pico de la Cruz, Aldape, Gasteran…) eta mendebadeko mendietarantz.

Autoa Umaran mendateko errepidearen bide-kurutzean laga dogu, baina gorago lagatea dago, Amabizkar Goikora doan aldatsean, edo are gorago, Luxar eta Eretzaren arteko lepoan.

Hona hemen lau haizeolak:

- Tellituko 1 haizeola. Tellituko lepoan edo “Campo de los Ferrones”. Lepoaren erdi-erdian lur-konkor bat dago, zabal samarra, erdian zulotxu bat daukana. Txatarren meta da, eta azpian haizeolaren azterrenak ei dagoz. Hauxe da inguruko hondarrik garrantzitsuena, gaitzerdi! Tellituko lepoari ez deritxa txiripaz “Campo de los Ferrones”; argi dago olagizonen jarduera-toki garrantzitsua izan dana historian zehar.
- Tellituko 2 haizeola. Ezin da tokira heldu, dana sasia da eta.
- La Breñako haizeola. Ez dogu ezer ikusi, Beharbada, hondarra izan leiteke bide ondoko ezpondan dagoan zelaiune txikitxua.
- Los Campillosko haizeola. Ez dogu ezer ikusi. Ingurua sasitza zarratua da.

Oharra. Haizeola gehiago azaldu dira inguruan neuk ibilaldia egin nebanetik, Arbori mendikoak, esaterako, eta beste berrikusketa baterako geratuko dira.


INFORMAZINO OSAGARRIA

Bizkaierara aldatu dodan aspaldiko artikulu honetan informazino interesgarria dozu Triano-Sasiburuko haizeolen gainean ez eze, baita haizeolen jatorriz eta itxuraz be.

Burdingintzaren antzinako historia
Haizeolak Oiola bailaran

Aire-burdinola edo “haizeola” burdin mea eraldatzeko industria tradizionala izan zan, harik eta XIII-XIV. mendeetan burdinola hidraulikoa edo “zeharrola” agertu zan arte. Mendiko alderik haizetsuenetan eregiten ziran (hortik izena), haizea laba txikian sua bizteko beharrezkoa zan eta. Peñas Negrasetik hurrean dagoan Oiola urtegiaren inguruan egindako indusketa arkeologikoak frogatu dabe bertan burdin jarduera garrantzitsua izan zala, gitxienez IV. mendetik XIII. mendera bitartean. Indusketetan, laba- eta zepa-hondakin (txatar) ugari idoro dira, erromatar zeramikagaz eta Erdi Aroko zeramikagaz batera. Labetako bat XI. mendekoa da, halan, Bizkaian idorotako zaharrena.

Haizeolak haizeagaz funtzionetan eben. Leku garaietan kokatzen ebezan, arrazoi bikaitik: sua bizitzeko leku hareetako haizeaz baliatzen ziralako eta, batez be, lehengaietatik (egur ikatza eta burdin oxidoak) hurrean egoteko. Era berean, garrantzitsua zan inguruan ura egotea, mea landu aurretik garbitu egin behar izaten zan eta.

Labak oso oinarrizkoak ziran: txikiak (2 edo 3 metroko altuerakoak) eta hareharrizkoak. Mea garbitu ondoren, txikitu eta laban sartzen zan, egur ikatzezko geruzakaz tartekatuta, eta berotu egiten zan, gitxi gorabehera 500°C-tan, meari zikinkeriak kentzeko. Horren ostean, mea galdaketa (fundizino) tenperaturan jartzen zan (1.100-1.250°C-tan). Hortik ateratzen zan masari agoa eritxen eta mailuz joten zan sarra eta egur ikatz errastuak kentzeko. Burdina atzera gori-gori jarri arte berotu eta barratan forjetan zan. Barra horreek geroago errementariek landu eta lanabes bihurtzen ebezan.

Azterren arkeologikoak

Zepa-pilaketak (zepadiak, txatar-moltsoak) oso ugariak dira Triano eta Galdameseko Mendietan. Zepadi horreek metal itxura dabe, eta honino burdin portzentaje handia dauke (%50 baino gehiago), garai haretako galdaketa era teknika aldetik nahikoa eskasa zalako.

Zepadiak oso ugariak izan arren, burdinola horreen azterren garrantzitsuak leku bitan baino ez ziran idoro: La Arboleda inguruan, Oiola edo Loiola urtegian (ola=ferreria) eta Las Carcavas errekan (Galdames). 1989tik aurrera kanpaina arkeologikoak egin ziran eta horreei esker egiaztatu ahal izan zan Kristoren ondorengo IV. eta XIII. mendeetan leku horreetan olagizonak beharrean ibilten zirala. Izan be, laba batzuen azterrenak ageri ziran (horreetako bat XI. mendekoa, Bizkaiko zaharrena) eta erromatarren garaiko eta Erdi Aroko zeramikak be bai.

XIII-XIV. mendeetan, aurrerapen teknikoai esker, burdinola hidraulikoak edo zeharrolak hedatu ziran. Horietako bat dogu El Pobalekoa (Muskiz). Zeharrola horreek agertu baziran be, haizeolak beharrean segidu eben, ez ziran behingoan desagertu.

Iturria: “Burdingintzaren antxinako historia. Haizeolak Oiola bailaran.” Peñas Negrasko Ingurugiro Interpretaziorako Zentroaren Aldizkaria, 1999ko 1. Seihilekoa

NIRE OHARRA. Artikuluaren ostean beste batzuk agertu ziran: Arbaltzagako (Peñas Negras), bi Muskizen (Calleja Verde I eta II), honeek be Erdi Arokoak, Bilbon, Arrastaleku mendian, XI.mendekoa. Eta txatarrak toki askotan agertu dira, halan zelan Ballontin, aitamen toponimiko zahar batek “El Escorial” (XVII) dinon inguruan…

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 709 ft
Photo of0000473 Photo of0000473 Photo of0000473

0000473

PictographWaypoint Altitude 691 ft
Photo of0000474 Photo of0000474 Photo of0000474

0000474

PictographWaypoint Altitude 2,069 ft
Photo ofTellituko haizeola. Campo de Los Ferrones Photo ofTellituko haizeola. Campo de Los Ferrones

Tellituko haizeola. Campo de Los Ferrones

PictographWaypoint Altitude 2,199 ft

Espinoren iturria

FUENTE ESPINO

PictographWaypoint Altitude 2,595 ft

Ganeran

Ganeran

PictographWaypoint Altitude 1,811 ft

Ganeran 1 haizeola

PictographWaypoint Altitude 2,412 ft

Ganeran 3 haizeola

PictographWaypoint Altitude 2,691 ft

Ganeran II tumulua

PictographWaypoint Altitude 2,474 ft

Ganerango egonlekua

PictographWaypoint Altitude 2,677 ft

Ganerango trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,570 ft

Gasterango egonlekua

PictographWaypoint Altitude 2,551 ft

Gasterango trikuharria

PictographWaypoint Altitude 1,949 ft

Iturria 1

Fuente

PictographWaypoint Altitude 1,603 ft

La Breñako haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,657 ft

La Jarrilla haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,914 ft

Los Campillosko haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,450 ft

Los Caseronesko haizeolak

PictographWaypoint Altitude 2,099 ft

Los Hoyos del Gasteran 2 haizeola

PictographWaypoint Altitude 2,041 ft

Los Hoyos del Gasteran I haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,804 ft

Los Pontones errekaren haizeola

PictographWaypoint Altitude 2,144 ft

Mina Buenako haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,957 ft

MIna Princesako haizeola

PictographWaypoint Altitude 2,551 ft

Musturiagako trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,283 ft

Ríociegoko haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,980 ft

Tellitu 2 haizeola

PictographWaypoint Altitude 2,346 ft
Photo ofTellitu edo Aldape Photo ofTellitu edo Aldape

Tellitu edo Aldape

Comments

    You can or this trail