Activity

HAIZEOLAK-2. Oiola errekearen ibarra

Download

Trail photos

Photo ofHAIZEOLAK-2. Oiola errekearen ibarra Photo ofHAIZEOLAK-2. Oiola errekearen ibarra Photo ofHAIZEOLAK-2. Oiola errekearen ibarra

Author

Trail stats

Distance
11.13 mi
Elevation gain
2,077 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,077 ft
Max elevation
1,588 ft
TrailRank 
51
Min elevation
85 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 14 minutes
Coordinates
917
Uploaded
September 10, 2021
Recorded
September 2021
Be the first to clap
Share

near Errekatxo / El Regato, País Vasco (España)

Viewed 75 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofHAIZEOLAK-2. Oiola errekearen ibarra Photo ofHAIZEOLAK-2. Oiola errekearen ibarra Photo ofHAIZEOLAK-2. Oiola errekearen ibarra

Itinerary description

ATARIKOA

Gauza jakina da Bizkaiko Triano-Sasiburu mendiak burdinazkoak izan dirana. Beharbada, honeek mendiok dira harako erromatar kronika zaharrean (Plinio Zaharrak) aitaturiko “itsaso ondoko burdinazko mendia”. Halan, meatza zahar eta abandonatuez josita dagoz. Askotara joateko nik atonduriko ibilbideak dekozuz Wikilocen.

Ezagutu doguz meatik burdina aterateko laba garai modernoak, gaur horreek be eraitsiak, eta Euskal Herrian hondino funtzionatzen ikusi daikegu laba tantai eta harro horreen aurreko pare bat, El Pobal, Enkartazinoetan, eta Mirandola Legazpin, industria-iraultzaren aurreko lekuko eta oroigarri. Baina non ete dagoz burdinola horreen aurrekoen azterrenak, urak bizia emondakoak? Burdinola hidraulikoak XIII-XIV. mendeetan hasi ziran lez, haizeolak, Burdin Arokoak, erromatarren garikoak, Antxinatekoak, Erdi Arokoak…, izaten dira, batzuk hidraulikoak hasi eta geroagokoak izan leikezan arren.

Non ete egoazan? Berton! bazter askotan arean be! Olagizonak mea lurretik ateraten zan tokietatik hurrean ekiten eutsen burdina lortzeari, eta meatza apalok eurrez egoazan Triano eta Sasiburu mendietan, nahi-ta haizeola gehienen hondarrak guztiz desagertu diran. Halanda be, asko ziran lez, hondino, suerte handiz, azterrenak idoro daikeguz, gehienetan txatar meta hutsak edo txatar zatitxuak, horreetxek dira-eta haizeolen hondarrak idoroteko ikurrak. Gaurkoz, 160tik gora idoro dira Bizkaiko mendietan.

Argi euki behar dogu mendian gehienetan ez doguna azterrenik ikusiko, bapez, eta nahikoa izan beharko jakula haizeola egoan ingurura heltzea. Baso-lanak, pinudiak, bide zabalak, sasiak..., estali edo suntsitu ditue hondarrak, eta labak idoro diralako indusketak egin direnean, Arbaltzangan kasu, arkeologoak lurrez estali ditue azterrenok, eta seinalarik ez. Ostera, Pagasarri-Arrastalekun bada zerikusirik, panela eta guzti.

Jakina da mendiko labeok oso apalak zirana, lurrean zuloa eta labea metro bateko altuera eta metro bateko zabalerakoa, tximina moduko bat. “haizeola” deritxe, erderaz, “ferrerías de monte”. Holako laben azterrenak be idoro dira, gutxi batzuk, hala zelan Calleja Verde Muskizen, Arbaltzaga edo Peñas Negraskoa, Pagasarri-Arrastalekukoa, Galdakaokoa..., Erdi Arokoak.

“haizeola” izena Gipuzkoan ipinitakoa da, identifikatu ziranak inguru haizetsuan egoazalako kontizu, ustez, haizearen indarra aprobetxau beharrez. Baina arkeologoak dinoe Triano-Sasiburukoak sarritan ez dagozala toki haizetsuetan, eta, ostera batzuetan leku nahiko babestuetan. Bardin deutsa, izena holantxe geratu da.


IBILBIDEA

Ibilbilaldi honetan haizeolen kokaleku batzuk ikusteko aukerea ez eze, Oiola (El Cuadro) errekearen ibarra iguratuko dogu alderik alde, eta jakina, Arbaltzagako (Peñas Negras) haizeola idoro dan tokira be helduko gara.

Haizeolez gainera, badago bestelako interes-gunerik, hala zelan Oiolaren ur-jauzitxuak, ibilbidearen hasieran, Oiolaren urtegia, meatzen hondarrak.

Urtegiaren ertzera hurreratuko gara erromatar errastu edo lorratzen bila. an zehar ibiltean oso paisaia polita ikusiko dogu, eta ibai ertzeko landareria ederra. Hartu horreen atsegina, gainerakoan pinu Monterrey baino ez jatsu agertuko. Mespelerrakarantz gatozala, La Gorriga aldetik aurrera, mea garraiatzeko trenbidetik etorriko gara Oiolaren urtegia eta ibarraren paisaia zoragarriez gozatuz.

Izan be, meatzaldearen bihotzean gagoz: Arbaltzagako interpretazino zentrotik Mespelerrekarantz urteten dogun une beretik, adi bagabilz, konturatuko gara meatzen artean gabizala (hatx arrakalatuak eta txikituak, meatzen ahoak, hondar-pilo eta metaketa handiak, landarak estalita...). Gero, La Gorrigatik, bidezidor polit batean zehar ibiliko gara, ibarraren ikuspegi ederraz gozatuz, baina bidezidor hori meatzetatik mea garraitzen eban trenaren bidea da; trenbidearen lubakiak ere zeharkatuko doguz. Eta azken zatian, urtegiko anteparatik herrira jasteko errepidetxuan, La Juliana meatzatik (Mendibil) jasten zan errestabidearen (planu inklinatua) amaiera ikusiko dogu, harrobi baten ondoan, nondik ateratzen zan mea labetan kiskaltzeko kareharria.

Oharra: Astiro ibili trenbidetik urtegiaren antepara aldera jasteko bidexka laburrean, urtegiaren errepidera jasteko, bidexka hori nahiko pike eta txarra da eta.


HAIZEOLAK

- Burtzako 1. Mendi-bide zabalak eta pinudiak suntsitu dabe be, bidean bertan eta ondoko landan, garo eta sasi artean, txatarraren zati txikituak ageri dira, nongura, arretaz bilatzen badozuz. Argi dago Burtzakoko lepoak garrantzia izan ebala antxinako olagizonentzat.
- Burtzako bi. Inguruan ez dot ezer ikusi, landara askoren artean.
-Oiola 1,2,3,. Txokon sakon batean dagoz, pinu eta sasi artean, biderik ez. Nekez heldu daiteke eta ez naiz saiatu.
-Oiola IV. Hau inguru berean da, eta ezin heldu, baina haizeola honek garrantzia dau, ze bere txatarrak XI-XIII aldikotzako jo ditue.
Oiola II. Oso garrantzitsua da, erromatar Behe Inperiokotzat jo dituelako bere txatarrak (k.o. III). Ganera, inguruan zeramika-zatiak be agertu dira. Urtegia goian dagoanean ur pean geratzen da tokia, eta horixe egin jat niri, baina ondo-ondora heldu daiteke, haizeola egongo zan aldera. Utegia behean dagoanean ur uherra igarten da lupetz gainean. Ikusi argazkia (Peñas Negras aldizkariaren 1. Alekoa). Ingurua oso polita da.
-Oiola III. Ez dot azterrenik ikusi, baina ingurua polita da.
-Oiola I. Bertara heltzeko bidean ur-gaineztua egon da, potzu hutsa, eta ezin heldu. Lehor dagoanean ez da arazorik egongo, urrean. Bidezka batetik jatsi daiteke tokiraino.
-Arbaltzaga (edo Peñas Negras edo Chaparral). Oso garrantzitsua da, labearen hondarrak be agertu dira eta. Komunikabide askotan be azaldu da. Radiokarbonoz erabagi da XI-XIII mendeetan ibili zala.


Iturriak:
-Pereda García lñaki, “La metalurgia prehidraulica del hierro en Bizkaia: el caso de los alrededores del pantano de Oiola (trapagarán, bizkaia)”, KOBIE (Serie Paleoantropología), Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia, N.º XX, 1992/93.
- Franco Pérez Fco. Javier, Fernández Carvajal José Ángel, Alberdi Lonbide Xabier, Etxezarraga Ortuondo Iosu, “Ferrerías de monte Callejaverde y Peñas Negras. Nueva tipología de horno plenomedieval y metodologías aplicadas a su estudio.”, Kobie Serie Anejo, nº 13: 193-206, Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia, Bilbao – 2014, ISSN 0214-7971, Web http://www.bizkaia.eus/kobie”


INFORMAZINO OSAGARRIA


Bizkaierara aldatu dodan aspaldiko artikulu honetan informazino interesgarria dozu Oiolako haizeolen gainean ez eze, baita guztien jatorriz eta itxuraz be.


Burdingintzaren antzinako historia
Haizeolak Oiola bailaran

Aire-burdinola edo “haizeola” burdin mea eraldatzeko industria tradizionala izan zan, harik eta XIII-XIV. mendeetan burdinola hidraulikoa edo “zeharrola” agertu zan arte. Mendiko alderik haizetsuenetan eregiten ziran (hortik izena), haizea laba txikian sua bizteko beharrezkoa zan eta. Peñas Negrasetik hurrean dagoan Oiola urtegiaren inguruan egindako indusketa arkeologikoak frogatu dabe bertan burdin jarduera garrantzitsua izan zala, gitxienez IV. mendetik XIII. mendera bitartean. Indusketetan, laba- eta zepa-hondakin (txatar) ugari idoro dira, erromatar zeramikagaz eta Erdi Aroko zeramikagaz batera. Labetako bat XI. mendekoa da, halan, Bizkaian idorotako zaharrena.

Haizeolak haizeagaz funtzionetan eben. Leku garaietan kokatzen ebezan, arrazoi bikaitik: sua bizitzeko leku hareetako haizeaz baliatzen ziralako eta, batez be, lehengaietatik (egur ikatza eta burdin oxidoak) hurrean egoteko. Era berean, garrantzitsua zan inguruan ura egotea, mea landu aurretik garbitu egin behar izaten zan eta.

Labak oso oinarrizkoak ziran: txikiak (2 edo 3 metroko altuerakoak) eta hareharrizkoak. Mea garbitu ondoren, txikitu eta laban sartzen zan, egur ikatzezko geruzakaz tartekatuta, eta berotu egiten zan, gitxi gorabehera 500°C-tan, meari zikinkeriak kentzeko. Horren ostean, mea galdaketa (fundizino) tenperaturan jartzen zan (1.100-1.250°C-tan). Hortik ateratzen zan masari agoa eritxen eta mailuz joten zan sarra eta egur ikatz errastuak kentzeko. Burdina atzera gori-gori jarri arte berotu eta barratan forjetan zan. Barra horreek geroago errementariek landu eta lanabes bihurtzen ebezan.

Azterren arkeologikoak

Zepa-pilaketak (zepadiak, txatar-moltsoak) oso ugariak dira Triano eta Galdameseko Mendietan. Zepadi horreek metal itxura dabe, eta honino burdin portzentaje handia dauke (%50 baino gehiago), garai haretako galdaketa era teknika aldetik nahikoa eskasa zalako.

Zepadiak oso ugariak izan arren, burdinola horreen azterren garrantzitsuak leku bitan baino ez ziran idoro: La Arboleda inguruan, Oiola edo Loiola urtegian (ola=ferreria) eta Las Carcavas errekan (Galdames). 1989tik aurrera kanpaina arkeologikoak egin ziran eta horreei esker egiaztatu ahal izan zan Kristoren ondorengo IV. eta XIII. mendeetan leku horreetan olagizonak beharrean ibilten zirala. Izan be, laba batzuen azterrenak ageri ziran (horreetako bat XI. mendekoa, Bizkaiko zaharrena) eta erromatarren garaiko eta Erdi Aroko zeramikak be bai.

XIII-XIV. mendeetan, aurrerapen teknikoai esker, burdinola hidraulikoak edo zeharrolak hedatu ziran. Horietako bat dogu El Pobalekoa (Muskiz). Zeharrola horreek agertu baziran be, haizeolak beharrean segidu eben, ez ziran behingoan desagertu.


Iturria: “Burdingintzaren antxinako historia. Haizeolak Oiola bailaran.” Peñas Negrasko Ingurugiro Interpretaziorako Zentroaren Aldizkaria, 1999ko 1. Seihilekoa


NIRE OHARRA. Artikuluaren ostean beste batzuk agertu ziran: Arbaltzagako (Peñas Negras), bi Muskizen (Calleja Verde I eta II), honeek be Erdi Arokoak, Bilbon, Arrastaleku mendian, XI.mendekoa. Eta txatarrak toki askotan agertu dira, halan zelan Ballontin, aitamen toponimiko zahar batek “El Escorial” (XVII) dinon inguruan…

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 114 ft

0000478

PictographWaypoint Altitude 101 ft

0000485


Izena: Segment: 1


Hasiera ordua: 09:43 2021(e)ko ira. 10(a)
Amaiera ordua: 14:57 2021(e)ko ira. 10(a)
Ibilitako distantzia: 18,8km (05:14)
Denbora mugitzen: 04:03
Batezbesteko abiadura: 3,6 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,65 km/h
Gehineko abiadura: 13,51 km/h
Gutxienezko altuera: 30 m
Gehienezko altuera: 478 m
Igoera abiadura: 293,3 m/h
Jaitsiera abiadura: 302,6 m/h
Altitude irabazia: 682 m
Altitude-galera: 684 m
Igoera-denbora: 02:19
Jaitsiera-denbora: 02:15

PictographWaypoint Altitude 1,441 ft
Photo ofArbaltzagako haizeola Photo ofArbaltzagako haizeola Photo ofArbaltzagako haizeola

Arbaltzagako haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,065 ft

Bide urgaineztua

PictographWaypoint Altitude 1,091 ft

Bidexka

PictographWaypoint Altitude 1,367 ft

Burtzakoko haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,383 ft

Burtzakoko 2 haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,119 ft

Erne! bidexka behera

PictographWaypoint Altitude 656 ft
Photo ofErrestabidea eta Arnabalgo harrobia

Errestabidea eta Arnabalgo harrobia

PictographWaypoint Altitude 1,811 ft

Ganerango 1 haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,393 ft

La Gorriga IV kobea

PictographWaypoint Altitude 1,187 ft
Photo ofMea-garraiorako trenbidea Photo ofMea-garraiorako trenbidea Photo ofMea-garraiorako trenbidea

Mea-garraiorako trenbidea

PictographWaypoint Altitude 1,500 ft

Meatzak eta hondar-metaketak

PictographWaypoint Altitude 127 ft
Photo ofMespelerreka

Mespelerreka

PictographWaypoint Altitude 1,146 ft

Oiolako 1 haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,150 ft

Oiolako 2 haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,174 ft

Oiolako 3 haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,034 ft

Oiolako I haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,007 ft
Photo ofOiolako II haizeola Photo ofOiolako II haizeola Photo ofOiolako II haizeola

Oiolako II haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,039 ft
Photo ofOiolako III haizeola Photo ofOiolako III haizeola Photo ofOiolako III haizeola

Oiolako III haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,120 ft

Oiolako IV haizeola

PictographWaypoint Altitude 381 ft

Oiolaren ur-jauziak

ur-jauziak

PictographWaypoint Altitude 1,391 ft
Photo ofTxatarrak Photo ofTxatarrak

Txatarrak

PictographWaypoint Altitude 964 ft
Photo ofUrtegiko bidea Photo ofUrtegiko bidea

Urtegiko bidea

Comments

    You can or this trail