Hernani - Adarra - Leitzaran - Billabona
near Hernani, País Vasco (España)
Viewed 105 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Ikusmira bikainak bai Donostia, Oria Urumea haranak, eta Iparralde zein Nafarroa iparraldeko mendiak ikusteko.
Trena erabili dugu ibilbidea hasi eta bukatu ondorenerako.
Waypoints
00- Hernaniko tren geltokia
Irundik Tolosara doan andenera pasako gara eta hegoalderantz jarraituko dugu Hernaniko Puerto auzora iritsi arte. Puertotik Osinaga auzorantz daraman errepidea jarraituko dugu Otsuenea sagardotegiaren bidegurutzera iritsi arte.
01- Eskuinera ( Otsuenea sagardotegia )
Bidegurutzean eskuinera hartuko dugu eta hainbat metro egin ondoren, ezkerretara gora doan errepidea hartuko dugu ( Pardiola baserria erakusten duen kartela ). Kilometro pare bat egin behrko ditugu hurrengo waiponitera iritsi arte. Bidean, AHT-ko trenjbidea pasako dugu.
02 - Eskuinera ( Pardiolagoikoa basarria )
Bidegurutze honetan eskuinera abiatzen den pista hartuko dugu " Pardiolagoikoa" baserria ezkerretara dugula jarraituz.
04- Pozontarri Lepoa
Pozontarri Lepoa Zorroztarri eta Onddi mewndien artean dago. Izen bereko trikuharria dago bertan
09- Aballarri
Gailurra harkaitz multzo batez osatua du. Denera mendiak 642 metroko garaiera du, gailurrak aldiz 56 metroko malda.
10- Adarra
Aldapa piko xamarra dauka, pazientziaz hartu beharrekoa (atleta ez bazara, behintzat ). Adarra Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendi bat da, 819 metro garai, Urnieta udalerrian. Donostialdea eskualdeko talaia naturala izanik eta inguruko herrietatik ikus daitekeen bere adar formako gailurrarekin, Gipuzkoako mendi ikusgarrienetakoa da, inguruko herrietako mendizaleek maiz bisitatzen dutena.
11- Etenetako zutarria
Eteneta I Adarra mendiko Agerreko Zabala izeneko lepoan dagoen bi harrespilen multzoa da, horietako bat ortostato edo zutarri altu batekin batera. Adarra mendiko gailurraren eta Onddo mendiaren artean daude harrespilak, elkarrengandik 250 metroko distantzian eta itsas mailatik 702 metroko garaieran. Harrespileko zutarri nagusiak 2,5 metroko garaiera du. K. Mariezkurrenak topatu zuen , une hartan eroria eta belarrez estalia zegoen eta soilik bere gainaldeko muturra ikus zitekeen, harrespiletik bi metro ingurura. Topatu bezain azkar berriz ere zutik jarri zuten, bere lehenbiziko kokalekua garbi ikusten baitzen. Monolitoak 3 metroko garaiera du.
12- Onddo, Oindo, Onyo
Onddo, 785 m Bertan aukitzen diren eraikin arrastoen inguruan datu interesgarriak irakurri nahi badituzue, ireki link hau: https://www.leitzaran.net/varios/onddo.html
15- Usabelartza - Aizkorriko gaina
673 m Buzoia baso artean dagoen pasilu batean ezkutuan geratzen da,
16- Eskubitara bidezidorretik
Puntu honetan erne ibili, ze pista zuzenean doanez, konturatu gabe aurrera jarraitu dezakegu. Hito ttiki bat badago.
18- Muntto, ezkerretara bidezidorretik
Hemen pista utzi eta ezkerretara hartuko dugu. Indikadoreak Otieta parkera bideratzen gaitu.
19- Eskuinera
Ikuilu handi batera iritsiko gara eta bidea belazean desagertu bezala egiten da. Aurrera jarraitu bidea eskuinera basoan behera sarzten zaigun arte. Marrak dituen egur bat ikusiko dugu.
20- Uhandrea
Animali hau ikusteko zoriona izan dugu. Oso ondo posatu zuen argazkia ateratzerakoan. Ezta mugitu ere!
21- Leitzarango pista
Gurdibidea Leitzarango pistan bukatzen da. Pistan eskuinera hartu, Andoain aldera.
22- Ezkerretara bidezidorretik
Zubia pasata gutxira bidezidor bat abiatzen da ezkerretara. Bertatik parkera jaitsiko gara.
23- Otegietako parkea
Atseden toki bikaina. Informazio puntua Leitzarango parkearen inguruko kontuak jakin nahi badituzu. Bizikletan ibili nahi baduzu ere, bertan alokatzen dituzte. Mahai asko daude bertan jan eta egon nahi baduzu.
25- Txertota ( Goiburu auzoa )
Bidea Txertota jatetxean bukatzen da. Jatetxeas inguratuko dugu eta Billabona aldera abiatzen den pista jarraitu.
27- Ezkerretara
Ezkerretara bide estua jarraituz. Bidea aurrerago behetik datorren pistarekin bat egingo du.
28- Ezkerretara pista zabaletik
Pista hori pista zabalago batera iritsiko da. Eskerretara pista zabaketik gora joango gara.
29- Mandabieta
Bidegurutzean eskuinera BIllabonara hartuko dugu. Poste batek bidea markatzen du.
30- Lastur, merenderoa
Merendero honetara jaitsiko gara. Erreka zubitxotik igaroko dugu. Bidean aurrera egingo dugu. Momentu batean A-15 autobidea gainetik igaroko dugu. Porlanezko pistara iristen garenean ezkerretara egin .
31- Eskuinera ( Bordabea baserria )
Borda behekoa baserria. Eskuinera abiatzen den pista hartuko dugu Arratzain baserriraino. Puntu honetan zuzen jarraituko bagenu, Billabonako elizara aterako ginateke.
32- Eskuinera ( Arratzain baserria )
Arratzain basarria eta Fleming ikastetxe publikoa. Ikastetxearen sarrerako eskailera parean eskuinera hartuko dugu baserriaren kontra doan bidetik. Billabonara jaisten da eta N-1 autobidea azpitik pasatzen du.
33- Billabona
ERREPIDE LOKALA
You can add a comment or review this trail
Comments