Hernani-Aritzmendi-Laztiaga-Oiaola-Oriamendi-Galarreta-Gainzabal-Gonagorrigaña-Menditxo-Piñote-Lasarte
near Etxeberri, País Vasco (España)
Viewed 49 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
2024-01-09 8:30 AM
Hernanitik Lasarteraino tontorrik tontor egindako ibilbidea.
Hernaniko tren estaziotik abiatuko gara.
Lehenik Aritzmendi igoko dugu. Izatez, nik ekialdetik mendebaldera beste norbaiten traka jarraituz igo dut baina egia esan, ibilterraza izan arren, ez naiz batere eroso ibili: lehenik baserri baten aurretik pasa behar izatea, hango zakurtzarrak, bidea ia tontorreraino iristea baino ez bertaraino, txarrantxa sarea pasa behar izatea eta beheko bideraino jaitsi behar izatea, … oso nahasia egin zait. Horregatik, traka erosoago bat markatu dut lehen bidegurutzeraino iristeko. Handik tontor inguruko poste geodesikora oso erraz igo naiz.
Berriro pistara itzulita, pittin bat gehiago igoko dugu AP-8 autobidea gainetik pasatzeko puntura iritsi arte. Gainetik pasata, ehiztarien puesto batetik bestera joanez igoko gara goiko etxeraino. Pixka bat aurrerago, belazetik barrena eta hesiarekin batera, Laiztiaga tontorreraino joango gara.
Laztiagatik iparralderantz baserri errepidera jetxiko gara. Han, ezkerretara hartu eta Miramon aldera joango gara. 400 bat metro aurrerago, eskubitatik igotzen den errepidea hartuko dugu eta Oiaola tontorrera iritsiko gara. Berriro errepidera itzuli eta beherantz jarraituko dugu berriro Miramon aldera doan errepidearekin bat egin arte.
Errepidean aurrera eginda, aldapatxo bat igoko dugu eta Añarbe-uretako ur-depositu handi baten albotik pasako gara. 200 metro aurrerago, ezkerretara abiatzen den gurdibidea hartuko dugu eta belazea igarota, Oriamendi tontorrera iritsiko gara. Tontor inguruan Bigarren Gerra Karlistan inportantzia handia izan zuen gotorlekuaren arrastoak daude.
Atzera errepideraino jetxiko gara eta metro gutxi batzuk egingo ditugu lehen ekarri gaituen errepidetik. Eskubitara ataka bat ikusiko dugu, hura igaro eta bidezidor batetik behera jetxiko gara Illarreta baserri ingurutik pasatzen den errepideraino. Errepide horrek Galarretaraino eramango gaitu.
Kontu haundiz pasako dittugu bertan dauden borobilguneak, eta Orona enpresaren eraikuntza berezia bere barnetik igaroko dugu. Ikusgarria da benetan, bitxia. Garai batean mapak dio Gainzabal tontorra zegoen lekuan gaur egun aparkaleku eta errepideak daude.
Jauregi erretegi ondotik pasatzen den errepidea hartuko dugu eta Lasarterantz jarraitu. 600 bat metro aurrerago, Pitkar baserria igaro eta gutxira, eskubitara ateratzen den gurdibidea hartuko dugu. Belazearen erdialdean, Gonagorrigaña muinoa daukagu.
Gureak lantegia aldera jarraituz berriro errepidetxora aterako gara. Errepidean aurrera egingo dugu. “Ongi etorri Zabaleta auzora” kartel parera iritsitakoan, eskubitara eta atzera gora egingo dugu Menditxo tontorreraino. Garai batean berezko tontorra zegoen lekutik, gaur egun, AP-1 autopista igarotzen da.
Berriro ongi etorri karteleraino itzulita, errepidean aurrera egingo dugu Pepaenea baserriraino joango gara. Han, errepidea utzi eta eskubitara ateratzen den gurdibidea hartuko dugu. Gurdibide horretatik Piñote edo Teresategiko gaina izeneko tontor aldera inguratuko gara. Bertaratutakoan, propietate pribatua dela esaten eta pasabidea galarazten duen atakatxo bat ikusiko dugu. Bera baino metro pare bat atzerago, belaze aldera doan bidezidor bat ikusiko dugu. Hori jarraituz lahar dexente tartetik, baina bide nahiko garbitik berezko tontorreraino iritsiko gara. Han, urrutitik ikus daitezken hainbat pinazi - pinu altu daude, eta baita Argi Iturralde eta Iñaki Balerdiren oroimenezko harri bat dago.
Atzera gurdibidera itzuliko gara eta Lasarte alderako aldapan behera eginez, herriraino iritsiko gara. Nik autobusa hartu behar nuenez, nire ibilbidea Donostia etorbidean zegoen autobus-geltokian amaitu dut.
Ibilaldi polita, zailtasun berezirik ez duena, eta hainbat lekutan ikusmira ederrak ere badituena.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments