Activity

Hernani - Atxetilun - Andoain

Download

Trail photos

Photo ofHernani - Atxetilun - Andoain Photo ofHernani - Atxetilun - Andoain Photo ofHernani - Atxetilun - Andoain

Author

Trail stats

Distance
10.07 mi
Elevation gain
2,159 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,998 ft
Max elevation
1,405 ft
TrailRank 
49
Min elevation
30 ft
Trail type
One Way
Moving time
4 hours 25 minutes
Time
5 hours 38 minutes
Coordinates
2906
Uploaded
January 12, 2023
Recorded
January 2023
Be the first to clap
Share

near Hernani, País Vasco (España)

Viewed 77 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofHernani - Atxetilun - Andoain Photo ofHernani - Atxetilun - Andoain Photo ofHernani - Atxetilun - Andoain

Itinerary description

Hernanitik Andoainera Onddi - Adarra - Ondo - Aizkorri azpian doan mendi baxuago batzuen hilada jarraituz egin dut, puntu garaiena Atxetillun mendiaren tontorar izan delarik.

Bide gehiena baserri bide eta errepideetatik barrena izan da, tarteka basotik ere ibiltzeko aukera izan dudan arren. Asko gustatu izandu zait egindako bidea.

Baserri ingurua izanik, igo nahi nituen ttonttor batuk ezin izan ditut igo, kasu batzuetan hesturaz itxitako belazeak zirelako edo Añagainen jarraian zegoen Otarreko gainean bezala, bertan baserria zegoelako.

Bidea nahiko erraza egin zait, konplikazio handirik gabekoa.

Zatirik zailena, mendiaren waypointean esaten dudan bezala, Atxetilluneko tontor ingurua da, landarez ia itxia baitago ( elorri, zuria, otea, larra ). Besoak eta hankak estalita ematea ezinbestekoa, erabat urratu nahi ez baititugu behintzat.

Pardakira egin dudan trepada ere konplikatu xamarra izan da, baina ez da ezinbestekoa tontorra igotzea. Basobidetik aurrera jarraitu eta kitto!

Pagamendi igotzeko ere bira haundi xamarra egin dut, basarritarrari itxuraz ez baitzitzaion oso egokia iruditzen bere terrenotatik gora zijoan gurdibidea igarotzea.

Esan bezala, konplikazio handirik gabeko bide politta eta nahiko erosoa.

Waypoints

PictographTrain stop Altitude 207 ft
Photo ofHernani Photo ofHernani

Hernani

Karabel auzoko jolas parke honetan iturri bat dugu ura hartu nahiko bagenu ere.

PictographIntersection Altitude 112 ft
Photo ofBidegurutzea Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Erditik, aldapa gogorra igoko dugu.

PictographWaypoint Altitude 354 ft
Photo ofSubestazio elektrikoa Photo ofSubestazio elektrikoa Photo ofSubestazio elektrikoa

Subestazio elektrikoa

PictographSummit Altitude 483 ft
Photo ofDiustegi Photo ofDiustegi Photo ofDiustegi

Diustegi

Errepidea tontorretik igarotzen da.

PictographSummit Altitude 537 ft
Photo ofAltzarigain Photo ofAltzarigain Photo ofAltzarigain

Altzarigain

135 m. Errepidetik oso eskuera gelditzen zaigun tokian desbideratu eta zuzenean tontorrera. Belaze zabal bat da. Belarra hazia dagoenean, ez dakit baserritarren gustoko izango den belazea zapalduz bertara gerturatzea...

PictographSummit Altitude 706 ft
Photo ofLategi Photo ofLategi Photo ofLategi

Lategi

200 m. Tontorrean baserria dagoenez, pixka bat beherago iristearekin konformatu behar.

PictographSummit Altitude 859 ft
Photo ofMunoko gaina Photo ofMunoko gaina Photo ofMunoko gaina

Munoko gaina

242 m Larburugain baserrira doan errepide ondoan dago. Errepidea langaz inguratuta dagoenez, argazkia ateratzearekin konformatu behar.

PictographIntersection Altitude 833 ft
Photo ofAierdi Photo ofAierdi Photo ofAierdi

Aierdi

Aierdi baserria Urnietako Goiburu auzoan dagoen baserria da, XVI. mendean eraikia 2007ko urtarrilaren 31n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna. Informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Aierdi_baserria

PictographSummit Altitude 871 ft
Photo ofAñagain Photo ofAñagain Photo ofAñagain

Añagain

245 m. Basoa. Ehiztarien parada bat dago bertan.

PictographIntersection Altitude 886 ft
Photo ofEskubitara Photo ofEskubitara Photo ofEskubitara

Eskubitara

Gurdibidean gora. Basotik ateratakoan eta belazean zehar daraman bidea bapatean larragatik itxita egonda, zapaldutako bidezidor bat hartu nuen nahiko bertikalki gora, gorago zuhaitz artean berriro behetik zetorren bidezidor onarekin bat egin arte.

PictographSummit Altitude 1,401 ft
Photo ofAtxetilun Photo ofAtxetilun Photo ofAtxetilun

Atxetilun

497 m. Xoxoka aldetik igota bidea garbia da ia-ia tontorrera iritsi arte. Azken tarte horretan, elorri zuriak, larrak eta oteak pixka bat eragotzi egiten dute. Galtza eta kamiseta manga luzeekin joatea komeni. Jetxieran oraindik eta itxiagoa da bidea. Ondo pasatzeko bidezidorra hestua badago baina lehen esan bezala oso tarte zikina da hau. Hilabete batzuk lehenago beste aldetik igotzen saiatu nintzen eta azken tramoko bidezidorreanpittin bat nahastu ninztelarik, enuen lortu poste geodesikoraino iristerik.

PictographSummit Altitude 1,203 ft
Photo ofPardaki Photo ofPardaki Photo ofPardaki

Pardaki

350 m. Ibilbidea Pardaki mendiaren eskuineko basotik barrena egin det, eskubitik zuzenean Besabitik datorren pistara atera ordez. Alde honetatik, tontor ingurua haitzezko pareta bat da. Tontor parera iritsi naizenean, trepada bat egin behar izan det tontorrera iristeko. Goian, berriro nondik jaitsi ez nahasteko, argazkian ikusi duzuen mukizapia ipini det, pareta altu xamarra baita eta bere arriskua ere bai baitauka. Merndiaren beste aldetik igarotzen da gasaren bidea eta tontorretik gertu pasatzen da. Ez dakit landarek bidea pasatzen utziko duten, nahiko landaredi itxia baitago inguru horertan. Nik ez dut probatu, trepada egiteko, motxila beste aldean behean utzia baineukan.

PictographSummit Altitude 1,117 ft
Photo ofAtxular Photo ofAtxular Photo ofAtxular

Atxular

321 m. Bidea markatu ez izan arren, igo jetxi erraza dauka.

PictographSummit Altitude 695 ft
Photo ofAtaka

Ataka

Etxabe baserri ondotik pasatzerakoan, handik abiatzen den gurdibide bat dago tontorrera dexente hurbilduko diezagukeena. Langa batzuk zeudenez, eta baserritarrarekin bertan topo eginda, igotzeko eragozpenik ba ote nuen galdetu diot. langa guztik itxita dauzkazu erantzun dit, beraz argi zegoen handik pasatzeri ketzuela nahi eta errepidean aurrera egin behar izan dut. Ni ur-deposituen bidetik igo naiz. Bide guztia belazean gora egin behar izan dut, langaren kontra ataka honetara iritsi arte. Ez da berez ataka bat, langaren errefortzu bat baizik, pasatzeko erabili dudana. handik tontorrera ixtante batean iritsi naiz. Hala ere, belaze bat izanik, erne baserritarren irudipenekin. Agian bertaratzeko modurik luzeena bada ere, konplikazio gutxiena sortu lezakeena kanposantuko bidetik gora igotzea izango litzateke, hau da, nik jaisteko erabili dudana.

PictographSummit Altitude 692 ft
Photo ofPagamendi edo Gazteluko ttonttorra Photo ofPagamendi edo Gazteluko ttonttorra Photo ofPagamendi edo Gazteluko ttonttorra

Pagamendi edo Gazteluko ttonttorra

193 m. Itxuraz bertan Karlistada garaiko fortifikazio bat omen zen. Informazio gehiago, eta interesgarria gainera: Las fortificaciones de época carlista en Andoain Alfredo Moraza Barea* Javier Buces Cabello* Miren García Dalmau* https://www.andoain.eus/documents/131314/520345/1alfredomoraza.pdf

PictographFountain Altitude 340 ft
Photo ofAndoain Photo ofAndoain Photo ofAndoain

Andoain

Andoain Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da. Donostialdea, Buruntzaldea eta Beterri eskualdeetakoa. Donostia hiriburutik 14 km hegoaldera dago. 14.827 biztanle zituen 2016an eta 27,4 km² ditu.

PictographTrain stop Altitude 265 ft
Photo ofAndoaingo tren geltokia Photo ofAndoaingo tren geltokia Photo ofAndoaingo tren geltokia

Andoaingo tren geltokia

Comments

    You can or this trail