Activity

Hernani - Buruntza - Andoain - Belkoain - Villabona

Download

Trail photos

Photo ofHernani - Buruntza - Andoain - Belkoain - Villabona Photo ofHernani - Buruntza - Andoain - Belkoain - Villabona Photo ofHernani - Buruntza - Andoain - Belkoain - Villabona

Author

Trail stats

Distance
16.21 mi
Elevation gain
3,780 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,625 ft
Max elevation
1,551 ft
TrailRank 
49
Min elevation
-68 ft
Trail type
One Way
Time
7 hours 50 minutes
Coordinates
4371
Uploaded
October 6, 2022
Recorded
October 2022
Be the first to clap
Share

near Hernani, País Vasco (España)

Viewed 94 times, downloaded 13 times

Trail photos

Photo ofHernani - Buruntza - Andoain - Belkoain - Villabona Photo ofHernani - Buruntza - Andoain - Belkoain - Villabona Photo ofHernani - Buruntza - Andoain - Belkoain - Villabona

Itinerary description

05 OCT 2022 09:56

Tren geltokiak abia eta amaiera puntu bezela erabiliz eta Buruntza eta Belkoain tontorrak igoaz, Hernanitik Billabonaraino egindako ibilbidea duzu hau.

Aukera ematen du gainera, luzeegia iruditu ezkero, bi zatitan egitekoa, Andoain erdian dagoela aprobetxatuz.

Mapan ikusi nituen hainbat bidezidor edo gurdibide jarraitzen saiatu nintzen baino, kasu batzuetan belaze erdi-erditik pasa behar zelako ( baserritar batek arrazoi guztiarekin "kargu" hartu zidan ) edota beste batzuetan mapako bide hori baserri ondoko soroan bukatzen zelako, bide alternatiboak bilatu behar izan nituen.

Hori gertatu zitzaidan "Bidegurutzeta· baserri ondotik pasatzerakoan: beste ibiltari baten traka jarraitu nuen Agirieta baserri ondotik baina traka belaze sail batzuetatik igarotzen zen eta baserritarrari ez zion grazi handirik egin. Hori sahiesteko Bidegurutzeta baserri parean errepidean ezkerretara jaitsi eta gero eskuinera pista hartuta Arregi lantegi parean berriro jarraitu nuen bidearekin bat egin dezakezue.

Andoaingo Sorotxiki eta Adunako Agirre baserrietan, mapak gero itxita aurkitu nituen bidezidorrak erakutsi zizkidan eta horrela, hasiera batean jarraitu nahi nituen baino bide luzeagoak egin nituen.

Leku interesgarri asko daude ibilbide honetan.

Waypoints

PictographTrain stop Altitude 39 ft
Photo of01 - Hernaniko tren geltokia

01 - Hernaniko tren geltokia

Igogailua erabili eta erdigunera igo nintzen. Urbieta kalea jarraituz Langile ikastolaraino iritsi nintzen.

PictographTunnel Altitude 143 ft
Photo of02 - Errepide azpitik Photo of02 - Errepide azpitik Photo of02 - Errepide azpitik

02 - Errepide azpitik

Langile ikastolaren kontra, bere ezkerretara, errepidea zubi azpitik igaro behar dugu. Hasiera batean ez du ematen bidea hortik joan behar duenik, baina horrela da. Pistan gora egingo dugu belaze batera iritsi arte. Belazean gurdibide batetik goiko atakaraino iritsiko gara.

PictographWaypoint Altitude 434 ft
Photo of03 - Ataka Photo of03 - Ataka

03 - Ataka

Pista hartu, ezkerretara jarraitu eta Santa Barbara gotorlekuraino iritsiko gara.

PictographRuins Altitude 657 ft
Photo of04 - Santa Barbara gotorlekua Photo of04 - Santa Barbara gotorlekua Photo of04 - Santa Barbara gotorlekua

04 - Santa Barbara gotorlekua

Santa Barbarako gotorlekuari buruzko lehen berriak 1793ko azaroaren 20koak dira. Udal akta batean agertzen da Foru Aldundiak Hernaniko Udalari eskatu ziola baselizaren inguruan gotorlekua eraikitzeko. Ordutik, gotorleku hori Lehen Karlistaldian (1833-39) erabili izan da, II. Gerra Karlista (1872-76) eta baita Gerra Zibilean ere (1936). Lehen Karlistaldia amaitzean, Bergarako Hitzarmena (1839) egin orduko, gotorlekua eraitsi egin zuten. Bigarren Karlistaldian, liberalek Hernaniko hiribildua berriro gotortu zuten, eta gotorlekua berreraiki, aurrekoaren forma eta oinarri berberen gainean. Hala ere, zenbait aldaketa egin ziren: kuartelen banaketa, zirkular bihurtu ziren angelu zuzen batzuk... Hala ere, eraiki zuten une kritikoa zela eta, zirkunstantziak premiazkoak ziren eta, ondorioz, gotorlekua harlangaitz-horma arin batekin eta mortero txarrekin eraiki zen. Gerra amaitzean, soldadu gutxi batzuk bakarrik eduki zituzten han, baina ezinbestekoa ez zenez, eta egoera txarrean zegoenez, bertan behera uztea erabaki zuten 1891ko abuztuaren 25eko Errege Aginduaren bidez. Oraingoan, ordea, ez zen hura eraisteko agindurik eman, Lehen Karlistaldiaren amaieran gertatu zen bezala, eta horri esker gaur egunera arte iritsi dira aztarnak.

PictographReligious site Altitude 761 ft
Photo of05 - SANTA BARBARA baseliza Photo of05 - SANTA BARBARA baseliza Photo of05 - SANTA BARBARA baseliza

05 - SANTA BARBARA baseliza

Santa Barbara ermita gotorlekua baino zaharragoa da, 1625. urtean aipatua. Bertako lanbideez gain, hernaniarrei ekaitzen eta trumoien hurbiltasunaren berri emateko erabiltzen zen. Hala baieztatzen du 1769. urteko dokumentu batek. Horren arabera, ermitako kanpaiak entzutean Hernaniko parrokiakoak ere errepikatu beharko lirateke, herriko biztanleek ekaitzak eragin diezazkiekeen kalteei aurrea hartu ahal izateko. Gaur egun ezagutzen dugun ermita 1955. urtean eraiki zen, eta tradizioak Santa Barbara tontorraren irudia ermitarenarekin lotu du. Ordura arte, ermita gaur egun jatetxea den horretan zegoen, eta bertan kontserbatzen diren gauza bakanetako bat da sarrerako arkua. Guk, ermita atzetik abiatzen den bidezidorra hartuko dugu eta, kontu pixka bat izanez, denbora gehienean ezkerretara pareta eramanez Arrikarteko lepora iritsiko gara.

PictographMountain pass Altitude 420 ft
Photo of06 - Arrikarteko lepoa Photo of06 - Arrikarteko lepoa Photo of06 - Arrikarteko lepoa

06 - Arrikarteko lepoa

Inguru honetan eskalada gune ezagun bat dugu. Lepoan, nik erdiko errepidetik gora jarraitu dut.

PictographIntersection Altitude 551 ft
Photo of07 - Bidegurutzeta baserria Photo of07 - Bidegurutzeta baserria Photo of07 - Bidegurutzeta baserria

07 - Bidegurutzeta baserria

Sarreran aipatu dudan bezala, puntu honetan Urnietarantz daraman bidea jarraitzea gomendatzen dizuet. Errepidean behera jarraitu eta Lizarbidera eramango gaituen bidegurutzean eskuinera hartu beharko duzue. Bide horretatik Arregi lantegiraino jarraitu. Bere albotik gora doan pista bat jarraitu beharko dugu.

PictographReligious site Altitude 702 ft
Photo of08 - AZKORTEKO ERMITA Photo of08 - AZKORTEKO ERMITA Photo of08 - AZKORTEKO ERMITA

08 - AZKORTEKO ERMITA

AZKORTEKO ERMITA

PictographSummit Altitude 1,427 ft
Photo of09 - Buruntzako poste geodesikoa Photo of09 - Buruntzako poste geodesikoa Photo of09 - Buruntzako poste geodesikoa

09 - Buruntzako poste geodesikoa

09 - Buruntzako poste geodesikoa

PictographSummit Altitude 1,431 ft
Photo of10 - Buruntza Photo of10 - Buruntza Photo of10 - Buruntza

10 - Buruntza

10 - Buruntza

PictographReligious site Altitude 1,158 ft
Photo of11 - Erroke deunaren aldarea Photo of11 - Erroke deunaren aldarea Photo of11 - Erroke deunaren aldarea

11 - Erroke deunaren aldarea

11 - Erroke deunaren aldarea

PictographFountain Altitude 148 ft
Photo of12 - Andoain - ura eta WC Photo of12 - Andoain - ura eta WC

12 - Andoain - ura eta WC

HIRIGUNEA

PictographWaypoint Altitude 222 ft

13 - ANDOAIN

ANDOAIN

PictographRuins Altitude 1,036 ft
Photo of14 - Gaztelako lineako telegrafo dorrea Photo of14 - Gaztelako lineako telegrafo dorrea Photo of14 - Gaztelako lineako telegrafo dorrea

14 - Gaztelako lineako telegrafo dorrea

Informazio gehiago: https://es.wikipedia.org/wiki/L%C3%ADnea_de_Castilla Gaztelako linea telegrafo optikoaren linea bat izan zen, XIX. mendean Jose Maria Mathe Aragua ingeniari militarrak diseinatua. Linea hau 1846ko urriaren 2an hasi zen martxan. 52 dorre zituen eta Madril-San Ildefonso linea erabiltzen zuen abiapuntu gisa, Juan José Lerena y Barry itsasgizonak asmatu eta 1832an eraikitakoa. Gaztelako linea Valladolid, Burgos, Gasteiz eta Donostiatik igarotzen zen.

PictographRuins Altitude 1,181 ft
Photo of15 - Karobiak Photo of15 - Karobiak Photo of15 - Karobiak

15 - Karobiak

Karobia baserriari eratxitako eraikina da, kare bizia egiten zen labea da kareharria eta egurra bata bestearen ondoren gaineratuz. Behekaldetik sua pizten zitzaion eta egurra bota behar zitzaion zenbait egunez. Andoaingo auzune guztietan zeuden karobiak eta lortzen zuten kareak erabilera desberdinak zituen: lurraren ongarri gisa, ikuiluen desinfektatzea edo etxeetako hormak zuritzeko. Labe hauetan kareharria erretzen zen argoma, txilarra eta mendian jasotako beste zuhaixkak erabiliaz erregai moduan, honela karea lortzeko. Lan hau burutu ahal izateko familia baten baino gehiagoren laguntza behar izaten zen, horregatik, kasu askotan, karobiak auzo-lanean egiten ziren, eta horregatik zeuden herri bideen ondoan kokatuak Lortutako karea bizilagunen artean banatzen zen guztientzat proportzio berean. Horretarako balantza batean pisatzen zen, alde batean harri bat jartzen zen eta bestean karez beteriko saski bat. Oso ohikoa zen auzolanean egindako lanak amaitutakoan festa bat antolatzea Gaur egun erabilerarik ez duten karobiak ahaztu ez ditzagun, Burdina taldea berreskuratzen eta mantenu lanetan ari da. Sorabilla auzoan lau karobi txukundu eta jendearentzat erakusgai jarri dira: Bordatxuri, Erramueta, Erdoizta eta Bazkardo txiki. Andoaingo ondare kulturalaren parte dira, lehen egiten ziren lanbide eta artisau lanen erakusle, eta beraz, udalak Burdina taldeak egindako lana osatu du karobi bakoitzaren sarreran informazio panel batzuk jarriaz bertara hurbiltzen den edonork ikus ditzan, eta karobi bakoitzari buruzko informazioaz gain, Sorabillan mapa bat ezarri da, bertan karobiak seinalatzen dituen ibilbide bat dator, hura jarraituaz, karobiak ikusteaz gain ibilbide atsegin batez disfruta daitekeelarik.

PictographSummit Altitude 1,598 ft
Photo of16 - Belkoain - poste geodesikoa Photo of16 - Belkoain - poste geodesikoa Photo of16 - Belkoain - poste geodesikoa

16 - Belkoain - poste geodesikoa

UDAL MUGA

Photo of17 - Belkoaingo trikuharria Photo of17 - Belkoaingo trikuharria Photo of17 - Belkoaingo trikuharria

17 - Belkoaingo trikuharria

https://www.andoain.eus/eu/historiaeus Historiaurrean Andoainen kokatu ziren lehenengo jendeguneak udalerriko 4 puntu kardinaletan aurki ditzakegu: Belkoaingo trikuharria ehorzteko hilobi harri edo eraikina, Neolito-Brontze garaikoa; Eteneta II alderdiko 4 harrespil edo jentil baratze osatutako multzoa Burdin Arokoa; Buruntzako herrixka II. Burdin Arokoa; Goiburuko Doneztebe (San Esteban) aztarnategia, Oria haranean aurkitutako erromatarren garaiko lehenengo aztarnategia. Historiaurreko garaietatik, gure lurraldeko berezko bideen arteko lotune gisa Andoainek duen kokapen estrategikoak erraztu egin du eskualde honetan barrena joan-etorrian ibiltzea, itsasaldea barrualdearekin lotuz Oria eta Urumea ibaien ibar, eta baita ekialde-mendebalde igarobidea finkatuz itsasertzeko ibilbidea eta Leitzaran bailara zeharkatuta.

PictographSummit Altitude 1,581 ft
Photo of18 - Belkoain - gurutzea Photo of18 - Belkoain - gurutzea Photo of18 - Belkoain - gurutzea

18 - Belkoain - gurutzea

18 - Belkoain - gurutzea

PictographIntersection Altitude 1,302 ft

19 - Ezkerretara

BIDEA

PictographIntersection Altitude 413 ft
Photo of20 - Eskuineko pistatik errekaraino

20 - Eskuineko pistatik errekaraino

Hemen eskuinetik pista hartu eta behera errekaraino jarraitu behar dugu. Abiatu orduko zuzenean errekara daraman ataka bat ikusi dezakegu. Eta bai, errekaraino darama baina ez dauka erreka beste aldera pasatek obiderik. Beraz, pista utzi gabe beherantz jarraitu.

PictographTrain stop Altitude 197 ft
Photo of21 - VILLABONA-ZIZURKILgo tren geltokia

21 - VILLABONA-ZIZURKILgo tren geltokia

ESTACIÓN DE VILLABONA-ZIZURKIL

Comments

    You can or this trail