Hernani. Fagollaga. Larre Gain. Igorin. Aldura. Listorreta
near Hernani, País Vasco (España)
Viewed 106 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Gaurkoa sorpresa ezin atseginagoa izan da. Antton Garroren ibilbide batekin eta lagunekin egindako beste bat lotuz burututakoa da honakoa. Donostian, Urbieta kalean, Aieteko autobusa hartuz Hernaniraino joan naiz. Hernanin tren geltokira (a zer dotorea!) jaitsi eta Portu auzotik abiatu naiz. Inolako gorabeherarik gabe
Otsua enea sagardotegiaren paretik pasa naiz (07.bidegunea.34')
44 minutu asfaltoaren gainean ibili ondoren mendi bidean sartu naiz (09. bidegunea).
1h eta 10 min-z ibili eta gero Fagollagako zubira iritsi naiz (13-14)
Fagollagako parkinaren ondo-ondotik pasatzen da bidea.
17. argazkian errepidea utzi eta basoan sartu naiz. Larre Gain sagardotegirainoko bidea basoan barrena egin dut, deseroso samar. Ez dakit laburbide honek merezi duen.
21. bidegunea. Larre gain sagardotegia. 1 h 50 min.
Larre Gain pasa eta berehala langa bat gurutzatu eta baso-belardian aldapa piko bat igo eta gero Akolagain-Sagastieta-Igoin hegian jarri naiz. Akolagain 2 h 10 min.
Bizkar, hegi hau asko gustatu zait, bai bertatik ikusten den paisagatik nola bidearen ezaugarri askotarikoengatik. Alfonbra belartsua, triku-harriak, basotxoak, paisaien kontrasteak...
Igoringo igoera uste baino gogorragoa egin zait. 27. bidegunea, Igorin 3 h 20 min. Tamalez tontorra zuhaitz adarrez inguratua dago eta ez dago ikuspegi zabalik. Ez dakit zergatik baina tontorretik ateratako argazkia desplazatua ikusten da mapan.
Aldura aldera jotzeko berriz ere lepora jaitsi naiz. Pentsatzen dut ez dela beharrezkoa izango baina, badaezbada, nahiago izan dut hori egin.
32. bidegunea. Malbazar atseden lekua. 4 h 25 min.
34. bidegunea. Aldura. Nik Susperregi eta Listorretara jaitsi nahi dut. Nire ibilbidean ikusten da tontorretik beste bide bat hartu dudala. Erosoa ematen zuen baina okerra da.
35. argazkian tartetxo labur batez nahiko pikua den basotxo batetik behera jaitsi naiz.
Susperregi jatetxea. 5 h 20 min.
Listorreta atseden lekua 5 h 40 min. Hemen bukatu dut gaurko irtenaldia. Noski norbait etorri behar da zure bila edo, bestela, taxi bat deitu. Gaurkoan emaztea etorri zait ni jasotzera. Susperregi jatetxean bapo bazkaldu dugu biok, prezio onean.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments