Hernialde - Fraiburu - Lizarbakarra - Uretako Iturria - Aizkoate kobazuloa - Hernialde
near Hernialde, País Vasco (España)
Viewed 26 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Hernialdetik abiatutako ibilbide zirkularra Fraiburu eta Lizarbakarratik pasaz.
Hernialdeko plazan kotxea utzi eta eliza eta pilotaleku tartetik pasata abiatuko gara. Izarre Saletxe ondotik doan pista jarraituko dugu, ezkerretara abiatzen den gurdibide zabal batekin topo egin arte.
Gurdibidea hartuko dugu eta hurrengo bidegurutzean eskuinera doan bidea jarraituz Fraiburu gainera aterako gara baso eder bat igaroz. Fraiburuko tontorrean poste geodesikoa dugu. Bertatik sekulako ikusmira dugu Tolosaldeako Oria ibarra aldera, Aralar, Uzturre, Buruntza, ...
Atzera pistaraino bueltatuko gara eta pista hori gorantz jarraituko dugu Mendigain parean dagoen bidegurutzera iritsi arte.
Bidegurutzean ezkerretara egingo dugu eta gurdibidea jarraitu, Erniozabaleko hegoaldeko maldatik barrena jarraituz. Bidezidorra gora jarraituko dugu eta Lizarbakarrera iritsiko gara. Lizarbakarrean, eskuinera gora zuzen jarraituta Erniozabaleko tontorrera iritsiko zinateke. Guk berriz, zuzen behera joan gara Mendikute aldera doan biderantz.
Mendikuteko bidera gerturatu garenean, ezkerretara basora sartzen den bidea hartuko dugu. 50 metro inguru, bidegurutze batean, ezkerretatik joango gara basoan aurrera. Bide zabala bapatean, atakatxo bat pasata, basoko bidean bihurtuko da, basotik atera arte,. Han, gurdibide bihurtuko da eta aurrera jarraituko dugu kilometro eta erdi inguru, Bidegurutze batera iristean, ataka pasa eta zuzen behera jarraituko dugu.
Zerbait beherago, Aizkoate kobazuloaren sarrera ikusiko dugu. Behera jarraituko dugu eta hurrengo bidegurutzean eskubitara hartuko dugu, metro batzuk zelai-zelai egingo ditugularik. Bide zuzena amaitzean, goitik datorren gurdibidea ezkerretara hartu eta behera jarraituko dugu Agerre baserritik jaisten den pistarekin topo egin arte.
Pista jarraituz berriro Hernialdeko gunera jaitsiko gara.
Ruta circular desde Jasokundeko Ama Birjinaren Eliza pasando por:
- Fraiburu (1.7 km)
- Collado Lizarbakarra (4.4 km)
- Uretako Iturria (5.2 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments