Ibarruriko mendi martxa 2023 (laburra)
near Burdaria, País Vasco (España)
Viewed 87 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Guk 6 urteko umeagaz egin dogu, beste edonork askoz denbora gutxiago beharko dau ibilbidea osatuteko.
Waypoints
Burdaria auzoa
Ibarruritik Burdaria auzoa heldu gara. Bertan heldu eta segituan, lehenengo baserrian eskumatara hartu eta basoan sartuko gara.
Burdariatik Ajuriara 1
Burdariatik Ajuriara bidean, Orrospongo etxea eta Izebaleko (Egizabal) baserriak ikusi leikez aurrez aurre.
Burdariatik Ajuriara 2 (bidegurutzea)
Bidegurutze honetan aurrera jarraituko dogu, aldats beheran.
Ajuriara heltzeko erreka
Burdariatik bajatu eta erreka gurutzatu behar da Ajuriara heltzeko.
Ajurian bidea gurutzatu
Ajuriara heldu gara. Bidea gurutzatu eta aurrez aurre daukagun bidexka hartuko dogu baserri artetik jarraituteko.
Ajuria auzoa
Ajuria auzoa atzekaldeko partetik pasatuko dogu, frontoia eta eliza ikusi barik. Baserri danak pasatu eta ezkerralderantz joko dogu Askari aldera. Askarira bidean Izebale auzunea (Egizabal) eta Posuandi baserria pasatuko doguz.
Posuandiko bidegurutzea
Posuandi baserriko goiko aldeko bidegurutzea. Alde batera Askari daukagu eta beste aldean Ajuria.
Askari
Askari gaina. Ikuspegi zoragarria dago hemendik goitik. Ibilbidean ez dago ondo markatuta mugikorraren memoriak huts egin duelako.
Bidegurutzea
Ligorreta baserria. 'Naparrena' izenez ezaguna.
Askaritik behera Ligorreta baserri atzetik pasatuko gara. Ondoko landa batetik behera, Posuandi baserria ezkerretara itzi eta erreka aldera bajatuko gara. Lehenengo errepide gurutzatu beharko dogu.
Euskitze eta Goikoerrota artetik
Errepide gurutzatu eta Euskitze (eskumatara) eta Goikoerrota (ezkerretara) artetik pasatuko gara landan behera. Landa honetan ohikoa da behiak egotea. Handik errekara helduko gara.
Erreka
Goikoerrota eta Euskitze baserrien arten erreka gurutzatu behat dogu. Hemendik zuzenean igoko gara aldats goran Altamirara.
Altamirara bideko aldatsa
Euskitze (behekaldean) eta Ligorreta (goian) baserriak Altamirara bideko aldatsetik begiratuta.
Izebale
Izebaleko (Egizabal) etxeak ezkerretik eskumara: Euskitze, Ligorreta, Posuandi, Euzoko, Etxandi eta Etxezar. (Orrospongo eskumarago dago, ez da argazkian agertzen).
Altamira
Goikoerrota eta Euskitze artean erreka gurutzatu eta Altamirara igo gara aldats goran. Hemen ezkerretara hartuko dugu Ibarrurira bueltatzeko.
Eskumarako bidegurutzea
Ormaetxe (Ormetze) eta gero eskumara hartu behar da Ibarrurira heltzeko.
Bidegurutzea
Ibarruri basotik
Ibarrurira heltzerakoan atzeko aldetik helduko gara. Eliza, eskola zaharra (txokoa)... dena ikusiko dogu atzeko partetik.
You can add a comment or review this trail
Comments