Activity

IBILBIDE HISTORIKOAK. Berreaga, arbaso galduen bila

Download

Trail photos

Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Berreaga, arbaso galduen bila Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Berreaga, arbaso galduen bila Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Berreaga, arbaso galduen bila

Author

Trail stats

Distance
8.9 mi
Elevation gain
1,362 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,362 ft
Max elevation
1,208 ft
TrailRank 
53
Min elevation
157 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 56 minutes
Coordinates
702
Uploaded
August 26, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near Zamudio, País Vasco (España)

Viewed 107 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Berreaga, arbaso galduen bila Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Berreaga, arbaso galduen bila Photo ofIBILBIDE HISTORIKOAK. Berreaga, arbaso galduen bila

Itinerary description

Historia zaharrari beste bisita bat egiteko aukerea da ibilbide hau, Burdin Aroari hain zuzen, erromatarrak hona heldu baino lehenagoko Bizkaiko bizilagunai. Jakina, Txorierri aldeko paisaiak be ikusiko doguz, eta normalean lez, naturan egindako ohiko triskantza itzelen artean ibiliko gara, lur astinduak, eukaliptoak nongura…

Berreaga bizileku garrantzitsua izan zan denbora haretan. Nekropoliko objektu interesgarri batzuk berreskuratu dira, hareen artean ikusteko moduko hilarriak, garai haretako Bizkaiko onenak, Bizkaiko Museo Arkeologikoan erakusgai. Ohikoa dan lez, kultura material zeltikoa euken, eta halan, zer ete ziran, zeltak edo arbaso euskaldun erdi zeltifikatuak?

Kultura materiala zeltikoa bai, orduan normala zan legez. Kultura materialak, ostera, ez dau hizkuntzea erabagiten, ez gaur ez garai hareetan. Horregaitik, eztabaida biziak dagoz.

Batzuen eretxiz, Bizkaiko (Finaga) eta Arabako (Aldaietan-eta) zenbait nekropolitan idoro diran akitaniar-baskondar soldaduak ziran, eta eurak eta eurakaz etorrikoak euskaldunduko zituezan Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Izan be, zeltar kulturaren eta toponimiaren azterrenak ez dira falta gure artean. Ostera, euskal linguistarik garrantzitsuenak argudio indartsuak daukiez eretxi horren aurka, Mitxelenak berak eukazan bezala. Halanda be, datu gitxi dago eta argitu beharreko alderdi asko.

Horretaz gehiago dozu ibilbide honen amaierako eranskinean eta Wikilokeko ibilbide honetan:

IBILBIDE HISTORIKOAK. Malmasin eta Finaga, arbaso galduen bila
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ibilbide-historikoak-malmasin-eta-finaga-arbaso-galduen-bila-111069349



IBILBIDEAREN HASIERA

Deriotik urtengo dogu, Parke Teknologikoa amaitzen dan tokitik. Hasieran errepidez, gero baserri arteko porlanezko kaminoz, harik eta Artatzasarri etxera heldu arte. Etxe hori baino metro batzuk lehenago medi-bide zabala (pista) hasten da, zaharra, laster, landarak janda, bidezidor bihurtzen dena. Mendi-hegitik hurrean dagoanean, aldatsaren azken zatian, landarak sarriagoak dira, eta emoten dau bidea zarratu leitekela, baina ez da zarratzen (2020-8-26).

BERREAGAKO HEGIAN

Mendi-hegian, laster helduko gara txuntxurrera. Txuntxurraren inguruan, pinu handi batzuen artean, bertoko zugatzak nagusitzen dira, batez be urritzak, eta tarteka leizarrak eta haretxen bat. Basotxua perlatxu bat da eukliptoen erresuma honetan.

BERREAGAKO OPPIDUM-A eta NEKROPOLIA. Mendiko beharrak eta 36ko Burdin-hesiarenak azterren asko suntsituta, geratzen diran gehienak sasitza eta landaren azpian dagoz. Izan be, arkeologoak nahita estali zituezan indusketak amaitutakoan. Halan, nekez ikusten dira.

Baina txuntxurrearen inguruko bidezidorretan osteratxuak egiten badoguz, batez be ipar-mendebalderantz (Artebakarrarantz), lurrari beha, hainbat tokitan itxura geometrikoko harri handiak ikusiko doguz, erdi landuak kontizu, nire eretxiz, kastroaren hondarrak. Toki baten harresiaren itxura daukan harri-ilara bat igarten da. Neuk mapan seinale batzuk ipini ditudaz, baina holako tokietan ez dabe asko laguntzen, nahikoa dalako metro gitxi desbideratzea zugaztxoen artean ezer ez ikusteko.

Osterantzean, ez ditudaz idoro arkeologoak behinola indusketak egin eta mapa baten markaturik itxi zituezan harresiaren ipar-sortaldeko zatiak, jakina, gero eurak estalita. Halanda be, nire mapako “Berreagako harresia 1” seinalera goazala, bideko lurrean azterren batzuk igarriko doguz; enparauak ez, sasi artean dagozalako, ustez. Era berean, “Berreagako harresia 2”-aren azterrenik ez, eta “Berreagako harresia 3” heltzeko modurik ez da, hara joian bidea sasiak azpiratuta dagoalako.

BERREAGATIK GAMIZMENDIRA

Berreagako txuntxurretik mendi-lerro luzean zehar goazanean, basotxoaren edertasuna eta azterren interesa galduta, nire eretxiz, mendiak asko galtzen dau, pasaiagaitik eta naturagaitik, berezko basoa galduta, lur astindu, eukalipto eta pinuen artean.

Larrazabalagako tumulua be, Gamizmendiaren ondoan ei dagoena, ez dogu ikusiko, teorian egoan tokian eukaliptoak landatu dituez eta. Gora Euzkadi! Neuk, behinik behin ez dot eukalipto barrien artean tumuluaren ustezko tokira heltzeko modurik igarri.

Ostera, gura izanez gero aukerea eukiko dogu albo baten Bilboko Burdin-hesiko azterren bi ikusteko, nahi-ta oso ikusgarriak ez izan. Gamizmendia be ez da bape interesgarria: mendi-bide zabalak zeharkaturiko munoa.

Hori holan dala, beharbada ibilbidea laburtzea merezi deusku, San Bartolome baseleizara jatsita, handik Zamudioko Parke Teknologikora heltzeko. Bidean seinalea ikusiko dogu. Guztiagaitik be, ezin ukatu geinke Gamizmendira heldu ezkero ibilaldia luzatzearen onurak eukiko doguzana, hau da, oinez gehiago ibiltea.

ZAMUDIORA JATSI, ETA ABIAPUNTURA PARKE TEKNOLOGIKOAN ZEHAR

Mendi-bide zabal bat hartuko dogu Zamudiora jasteko. Baserri eta txaletetara heltzen danean kamino asfaltatu bihurtzen da. Behean, Parke Teknologikoagaz egingo dogu topo, eta zeharkatuko dogu , 2km-tik gora, Parkearen beste muturrean dan abiapuntura heltzeko.



ERANSKINA

INFORMAZINO OSAGARRRIA. BERREAGAKO KASTROA ETA NEKROPOLIA

Berreagak zeltar enborreko ezaugarri materialak dituz, Finagako nekropolian bezal, baina bertoko zenbait ezaugarri be baditue, zehatzago, Azken Brontze eta kutxatila-zelaien (campos de urnas) kulturaren iraupenari lotuak, eta horregaz batera, hatuan (ajuar) zeltiberiar ezaugarriak. Berreagako kastroko etxeen egiturak ezaugarri arkaikoak dituez.

K.a. IV. mendearen erdialdean kastroak herri gotortu handi bihurtu ziran (Erromatarrek oppidum izenagaz identifikatuak). Oppidak erreferentzia ekonomiko, estrategiko eta populazino gune bihurtu ziran kontrolatzen eben lurraldean.

Berreagako oppidumean guda-ekipamenduaren zati bat berreskuratu da: lantza baten punta eta regaton-a, hau da, ganadua oldartzeko, ehizatzeko, erasotzailearengandik defendatzeko edo arerioari erasotzeko balio ebana, baita labaina edo ezpata labur bat be.

Burdin Aroan gorpua lurpeatzeari itxi jakon, eta erretzeari ekin. Hilerria, herritik kanpo eta komunikazio-bide baten ondoan. Gero, errautsak zeramikazko ontzi baten sartzen ziran, eta lurrean egindako zulo batean itxi, hilobi-hatuko (ajuar funerario) objektuen alboan. Tumulu txiki batek zarratzen eban hilobia. Hilobia lurrean sartutako hilarriakaz osatzen eben.

Berreagan garai haretako Bizkaiko hilarrien bildumarik onena aurkitu da, bai eta 149 hilarri-hondar eta beste hainbat zatiren azterrernak be. Gai geometrikoak eta astralak erakusten dituez.

Ez dakigu oppidumgo biztanleen leinua zein zan (karistioak, autrigoiak, barduloak…), iturri zaharrak (Ptolomeo, Plinio, Estrabon) zehaztasun bakoak eta kontraesankorrak dira-eta, seguruenik informazino desbardina euki ebelako; gainera, erromatarren sailkapen-erispidea ez da ezaguna, eta helburu administratiboa eukala, beharbada ez zan guztiz egokitzen orduko banaketa etnikoari.

Abeltzaintzea izango zan euran jarduera Nagusia. Osterantzean, gauza jakina da kastroak eta oppidumak lurraldearen bailara bat kontrolatzen ebela, eta sarritan ibaiak banatzen zituezala kastroen arteko kontrol-eremuak.



ITURRIAK

Arkeoikuska 85. Castro de Berreaga (Zamudio/Ganiz-Fika). Dirección: M. J. Aróstegui e Iñaki García
Camino.

Arkeoikuska 2011. Castro de Berreaga. Dirección: José Ángel Fernández Carvajal.

Ondarea. https://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/recinto-fortificado-de-berreaga/recinto-fortificado/ermita/necropolis/mungia/gamiz-fika/zamudio/fichaconsulta/61555

RAÍCES DE UN PUEBLO. GUÍAS DEL ARKEOLOGI MUSEOA 1 / EXPOSICIÓN PERMANENTE, Bizkaiko Foru Aldundia.

KOBIE (Serie Paleoantropología), Bilbao Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia
N.º XIX, 1990/1. BIZKAIA PRERROMANA: ULTIMAS INVESTIGACIONES E INTERPRETACION ARQUEOLOGICA, Miguel Unzueta Portilla.

Bilbao: De la prehistoria a la fundación de la villa Iñaki García Camino Patrimonio. Diputación Foral de Bizkaia, Vasconia, 1996

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,183 ft
Photo ofAzterrenak 1 Photo ofAzterrenak 1

Azterrenak 1

PictographWaypoint Altitude 1,208 ft
Photo ofAzterrenak 2

Azterrenak 2

PictographWaypoint Altitude 1,181 ft
Photo ofAzterrenak 3 Photo ofAzterrenak 3

Azterrenak 3

PictographWaypoint Altitude 1,174 ft

Azterrenak 4

PictographWaypoint Altitude 1,165 ft
Photo ofAzterrenak 5 harresia? Photo ofAzterrenak 5 harresia?

Azterrenak 5 harresia?

PictographWaypoint Altitude 1,144 ft

Berreagako harresia 2

PictographWaypoint Altitude 1,082 ft

Berreagako harresia 3

PictographWaypoint Altitude 1,115 ft
Photo ofBerreagako harresia1 Photo ofBerreagako harresia1 Photo ofBerreagako harresia1

Berreagako harresia1

PictographWaypoint Altitude 1,196 ft
Photo ofBerreagako txuntxurra Photo ofBerreagako txuntxurra Photo ofBerreagako txuntxurra

Berreagako txuntxurra

PictographWaypoint Altitude 1,083 ft

Bidea zarratuta

PictographWaypoint Altitude 969 ft
Photo ofBurdin-hesia ametrailadorak 1

Burdin-hesia ametrailadorak 1

PictographWaypoint Altitude 1,038 ft
Photo ofBurdin-hesia-ametrailadorak 2

Burdin-hesia-ametrailadorak 2

PictographWaypoint Altitude 1,125 ft

Gamizmendia

PictographWaypoint Altitude 175 ft
Photo ofHasiera eta amaiera Photo ofHasiera eta amaiera Photo ofHasiera eta amaiera

Hasiera eta amaiera

PictographWaypoint Altitude 1,056 ft
Photo ofLarrazabalako tumulua Photo ofLarrazabalako tumulua

Larrazabalako tumulua

Argazki biotan alde handia dago. Batean, pinudian, tumuluaren lekua ikusten da, Ondarea Eusko Jaurlaritzaren sailak orain dela urte batzuk egindako argazkian; bestean eukalipto barriak dagoz, tumulua egoan tokian, antza. Halan, emoten dau tumulua landaketeagaz suntsitu dabela. Hamaika ikusteko jaio gara! Zer egin behar ete dabe agintariak?

PictographWaypoint Altitude 1,098 ft

Zamudioko bidea San Bartolome

Comments

    You can or this trail